Etiketak

miércoles, 26 de abril de 2017

3.HIRUHILEKO JARDUERAK


Ekainak 2 eta 6
2.DBHkoak Peñas Negras Interpretazio Ingurumen Zentroan


Maiatzak 31
Eskola Agenda 21eko Udal Foroa Clara Campoamor Kultur Etxean  


Maiatzak 26

Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketari amaiera ematea
Urtero bezala, parte hartu dugu elikagaien bilketan beharra dutenekin solidarioak izateko. Gaur egun ez gara oso urrun joan behar egoera ekonomika larria duten familiak topatzeko.
 
Kanpaina zabaltzeko ardura 4.DBHkoek hartu dute.

 
 

Maiatzak 31
2.DBH.koak Peñas Negras Interpretazio Ingurumen Zentroan


Maiatzak 17, 19 eta 24 
2.DBHkoak Artigaseko Informazio Zentroan
 
 

Maiatzak 18
Ikasleak La Caixa erakundeko "Heroi ezkutuak. Eguneroko objetuak" erakusketan
 
 
Hainbat objektu laguntzen digute gure bizitza errazagoa egiten, nahiz eta guk objektu hauen garrantzia kontuan ez hartu.
La Caixa erakundekoek prestatutako erakusketan erabilgarritasun desberdineko asmakizunak ezagutu ditugu. Adibidez,  arkatza buztinezko eta grafitozko hagaxka bat da, labean sartzen dena gogortzeko eta azkenean egurrezko zotz moduko baten barruan sartzen da.
Arkatzak bezala boligrafoak edonor erabiltzen dituen tresnak dira. Boligrafoa asmatzea zaila izan zen tintazko jario uniformea lortzeko mekanismo bat aurkitzea kostatu zelako.
Tanta-jarioaren kontrako oliontziaren diseinua egiteko, kimikako laborategietan erabiltzen diren ontzietan eta matrazeetan oinarritu ziren. Forma honek iraulketa ekiditzen du eta gainera barruko likidoaren isurketa zehatzagoa izatea ahalbidetzen du.
Goma elastikoaren kasuan, kautxuaren industriari hasiera eman zion. Kautxuari (polimero elastikoari) sulfuroa gehituz gero, goma ekoizten da. Honek goma elastikoa merkaturatzearen aukera eman zuen.
Objektu hauekin batera beste asmakizun batzuk aurkitu genituen: arropa esekitzeko pintzak, legoak, pospoloak, uztaidun artxiboa, velcroa, abanikoa, te-poltsa, ohar itsasgarriak eta tiritak.(2.Batxilergoko Julia Hernández)


Maiatzak 12, 17 eta 19
4.DBHkoak Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoan
 
 
  
 

 


Maiatzak 17
Euskal Confint 2017 Madariagako Dorretxean(Busturian)
Joan den maiatzaren 17an IRAESeko Euskal Confint 17 ospatu da Busturiako Madariaga Dorretxean. Aurtengo lan ildoa Palma Olioa eta horren inpaktua izan da. Jarraian gure ordezkariak eta hara eraman duten institutuko ahotsa.
 
 
 
Beurko BHIko “Palma olioaren ikastetxearen Gutuna”
2017ko apirilaren 27an Beurko BHI institutuan IRAESeko ikasleak elkartu gara ESKOLAKO CONFINT 2017 ekimenean burutzeko eta ateratako ideiak, proposamenak eta konpromisoak ateratzeko. Lan ildoa Palma olioa erabilpenaren inpaktua nola ekiditu  izan da.  
Ikastetxean:
- Arazoa eta zer ondorio larriak ekartzen dituen ezagutaraztea kartelen bidez.
- Tutoretza orduetan edota hainbat arlotan palma olioaren inpaktua ekonomian, osasunean eta ingurumenean aztertzea ikasleak  kontzientziatu ahal izateko. 
-Jantokiko arduradunarekin hitz-egitea palma oliorik gabeko elikagaiak erabiltzeko.
Etxean:
-Gurasoek erosten dituzten produktuen etiketak aztertzea palma olioa duten ala ez ikusteko.
-Gurasoekin gaiari buruzko hausnarketa egin haiek ere parte-hartzaileak izateko.
-Palma olioa duten produktuen erabilpena murriztea.
Auzoan eta erakunde ofizialetan:
-Dendetan palma olioaren inpaktuaz hitz-egitea dendariak ere arazoaz jabetzeko.
- Udal Foroan alkateari  jakinaraztea zein den arazoa herrirako arautegi bat osatu ahal izateko.
-Komunikazio-bideak bilatzea goi mailako agintariei arazo honi buruzko kezkak helarazteko baso jasangarrien aldeko erabakiak beraien eskuetan daude eta.
Beurko BHIko IRAESeko ordezkariek  2017ko maiatzaren 17an Euskadiko Biodibertsitate Zentroan(Madariaga Dorretxean) egingo den EUSKAL CONFINT 2017 ekimenera hemen adostutakoa konpartituko dute.
Barakaldoko Beurko BHIn, 2017ko apirilaren 26an
 
Hurrengo loturan Confint17 ekimeneko argazkiak: https://goo.gl/photos/UXomSusofEYvvFPJA
Hona hemen ekimenaren hainbat bideo:
Confint17: IRAES 21 eta palma olioa 
Confint17: Lan taldeak eta Tailerrak  
Confint17: Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa 

Euskal Confint 2017, Busturian: Flashmoba 

Maiatzak 12
Training Caravan ekimenaren eskutik 1.batxilergokoak klima aldaketari buruzko hitzaldian
BC3 Euskadin kokatuko basque Escellence Research Centre bikaintasun ikerketa-zentroa da, hauxe duena helburua: klima aldaketaren zergaitiei eta ondorioei buruzko epe luzerako ikerketa ahalbidetzea, hainbat disziplinatako zientzia-adar honen inguruko ezagutza sortzeko xedearekin. BC3 zentroko ikerketa-taldea kualifikazio handiko ikertzaieleek osatzen dute, ikerketa, prestakuntza eta informazioaren dibulgazio bikainak izan daitezen. Zentro honetatik Doctorado izenekoa prestatzen ari den Bosco Lliso ikerlariak klima aldaketari buruzko hitzaldi bat ingeleraz Zientzietako 1.batxilergoko ikasleei eman zien.
Informazio gehiago HEMEN
 
 
 
 
 
 
 

Maiatzak 10 eta 11

1.DBHkoak Kontsumobide tailerretan
Kontsumorako prestakuntza Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eginkizun nagusietako bat da. Helburu nagusia da kontsumitzaile eta erabiltzaileek joka dezaten "kontsumo arduratsuaren" irizpideek gidatuta, alegia, beren eskabideak eta betebeharrak ezagutu ditzaten eta nola erabili jakin dezaten; hartara, ondasunak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzen dituztenean, merkatuan esku hartzen duten guztiek eskubide horiek kontuan hartu eta errespetatuko dituzte.Tailerrak eta prestakuntza-ekintzak disenatu, landu eta garatzen dituenean, Kontsumobidek aintzat hartzen ditu prestakuntza eskatzen duen kolektibo bakoitzaren izaera eta ezaugarriak.
Alde horretatik, arreta berezia eskaintzen zaie gazteei.

Maiatzak 9
Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketari hasiera ematea
..


 

 

Maiatzak 8 eta 9
1.DBHko IRAESeko ordezkariak Euskal Confinterako eraman beharreko "erlauntza" prestatzen
 
 
 
 
 

 
Informazio gehiago:
5.lan-proposamena: Euskal Confint 17
Oharrak (1): Euskal Confint 17 

Oharrak (2): Euskal Confint 17 

Apirilak 27
2.DBHko ikasleek egindako palma olioari buruzko lanak ikusgai 
2.DBHko ikasleek palma olioa erabiltzearen inpaktua gizartean, osasunean, ekonomian eta ingurumenean aztertu dute Natur Zientziak esparruan eta gai honi dagozkion edukiak ezagutaraztera emateko kartel txikiak garatu dituzte erakusketa modukoa itsatsiz Beurko Txikiko 2.solairuan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Apirilak 26
INSTITUTUko CONFINT 2016
Institutuko CONFINTeko deialdia txoko berdeetan eta institutuaren leku adierazgarrietan bezperatik ikusgai zegoen Hezkuntz Komunitate osoari horren berri emateko.
Ekimenaren helburua ikasle ordezkarien esperientziak kontatu eta trukatzea izan da. Bertan, palma olioaren problematikari buruzko guztion ideiak eta nahiak plazaratu ahal izan dira.
Palma olioaren problematika aipatzean substantzia horren erabilpenak ekartzen dituen ondorio latzak aipatu nahi ditugu: basoen eta ohianen suntsipenak, orangutanen eta beste izaki bizidunen galera, eta indigenen zapalketa, besteak beste. Gainera, ez da ona osasunerako.
Confintean erabili beharreko idazkiak prest zeuden eta aurreko Euskal Confint 2016ko ordekariak ludotekaren sarrera itxaroten ekimenari hasiera emateko. 
Guztira DBHko 1.zikloko 35 ikaslek parte hartu dute. IRAESeko lau ordezkari nagusien lana prozesua azaltzea eta ekoliderren papera betetzea izan da. Honela ikasle nagusiek laguntza eman diete ikasle gazteagoei.  
 
 
 
Taldeetan adostu dute nola jokatu institutuan, etxeetan eta auzoan palma olioaren problematika ekiditzeko. 
 
Aurtengo institutuko CONFINT amaitu ondoren ikasleen batzorde batek idatzitakoaren kudeaketa egingo dute ideia nagusiak isladatzeko. 
Hurrengo pausoa: EUSKAL CONFINT 2017 Busturiako Torremadariagan.

Apirilak 24
Kartutxoak eta tonerrak birziklatzeko kanpaina 
Bioservice empresarekin kanpaina batean parte hartuko dugu imprimigailuen kartutxoek eta tonerrak birziklatzeko. Dagokion zabalkunde kanpaina gogorarazteko ardura 4.DBH Kultura Zientifiko arloko ikasleek hartu dute.

 
 
 
 
 

Apirilak 22
Nola dagoen institutuko landaredia Aste Santuko oporretatik bueltan
Ortua oporretan berde baino berdeago jarri da. Ikusgai daude babak, alkatxofak eta kipulak. Marubien loreak ere agerian gelditu dira.
 
 
Larrosak ederrak hazi dira kolorean, tamainan eta kantitatean.
 
Institutuaren aurrean dagoen parterrean ere landaredia hazi eta zabaldu egin da, batez ere dagoen aritza hostoz beterik topatu dugu bueltan.
 
Atzeko patioaren zuhaitz txikietan udaberriaren eguraldi onaren eragina ere nabaria izan da, esaterako erramuan, lizarran eta andere-mahatsean(grosellan).