Etiketak

viernes, 26 de junio de 2015

3.HIRUILABETEKO JARDUERAK

Ekainak 30
Merezitako oporrak heldu dira. Hurrengo aktibitateen bildumarekin aurtengo lana amaitutzat ematen dugu.
Mila esker proiektua garatzeko parte hartu duten guztioi.
Hurrengo ikasturteko gaia KLIMA ALDAKETA izango da.

Ekainak 18
Ingurumen agirien banaketa 2.Batxilergokoei
  

Ekainak 17
Garbiketa kanpainaren sari banaketa 1.zikloan
 

Ekainak 16
Basoen besoak amaituta 1.zikloan
 
 
 

Ekainak 15
IV. Confinteko zuhaitzaren landaketa atzeko patioan
 
  
 

Ekainak 5 eta 10
2.DBHkoak Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentroan
2.DBHkoak Peñas Negras-erako irteera egin zuten. Peñas Negras La Arboledatik 3 km-tara dago. Garai batean bertan burdinezko meategiak egon ziren. Hau dela eta, hango paisaiak izan dituen aldaketak eta historiaren inguruko informazioa jaso dute bi monitoreen bitartez.
 
 
 
 
 
 
 

Ekainak 5
Ingurumen Egunerako ESenRED ekimen komuna
ESenRED saretik, ekainak 5erako, Ingurumen Egunerako hain zuzen ere, ekimen berezi bat burutu nahi da. Euskadiko gazteak ere gonbidatuta daude ekimen komun honetan parte hartzeko eta guztion artean ekimen polit bat borobiltzeko. 
Hona hemen gure institutukoa:
ESenREDeko 75 ikastetxek bidali dute beraian bideoa ESenREDeko blogera ekainak 5 inguruko ekimena dela eta. 
HEMEN ikastetxeen experientzi piloa ikusi ahal dira.

Ekainak 3
Udal Foroa
9:25 Ikasleen harrera.
9:40 Agurra eta Jardunaldiaren azalpena.
10:10 Dinamikak.
 Baso Biziduneko ikasleen dinamika.
 Eskolako Agenda 21eko ikasleen dinamika.
 
 
 Irakasleen topaketa (Jose Ignacio Guzmanekin)
11:30 Atsedenaldia.
12:00 Jardunaldiaren ondorioak eta udal ordezkarien parte-hartzea.
 CONFINTen aurkezpena. (Beurkoko Nuria)
 Konpromiso eta proposamenen aurkezpena.
 Bonsai eta kartelaren aurkezpena.
 Zinegotzien erantzuna.
 12:50 Talde-argazkia 
 
Komunikabideetan:

Argazki bilduma HEMEN

Ekainak 2
Cadena de favores film laburraren estreinaldia 
Agenda21eko ikasleek solidarioak diren beste proiektuetan ere parte hartzen dute. Gazte batzuek Giltzarri taldearen eskutik bideotxo bat prestatu dute. Honen bidez, solidaritatea zabaldu nahi dute batek besteari mesede bat eginez bukaezina den kate bat lortzeko asmoz. Hona hemen aurkezpenaren protagonistak.
Haien artean, AG21eko Eneko, Nadia, Ander eta Naiara, azken hau Giltzarri taldeko koordinatzailea. 
Eta orain laburmetraia ikusteko aukera:


Ekainak 2
Bruselaseko delekatuei harrera Lakuan
Madariaga Dorretxea Euskadiko Biodibertsitate Zentroan Lehendakariak eta Sailburuek gazte batzuei harrera egin diete ospaturiko Estatuko, Europako eta Euskal Confintei berriak izateko.
            Ekitaldiaren programa hauxe izan da:
12:00 Harrera
12:30 Ekitaldiaren hasiera
 
Ekitaldi honetan bandera lortu edo berriztu duten ikastetxeek dagokion agiria jasotzeaz gain ikasleek azken hiru Confint aurkeztu dituzte eta haietan sortutako Gutunak eman dizkiete Lehendakariari.
            1. Bartzelonako Confint. Elorrio BHIko ikasle bi.
              2. Europako Confint. Nuria (Beurko BHI) eta 
             Ane (Orobiogoitia BHI)
             3. Euskal Confint 15: Arrasate BHI eta San Felix Cantalicio,
              ikasle bana.
13:45 Taldeen argazkiak eta hamaiketakoa.

Argazki bilduma HEMEN.

Ekainaren 1 eta 8
Formakuntzarako tailerrak Lorategi Botanikoan
 
Barakaldoko Udalak, Ramon Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelaren bitartez ekainerako jarduera-eskaintza interesgarria programatu du. 
Natur Gela Primavera 2015 / Udaberriko Jarduerak 2015
Antolatutako jardueren artean aipagarriak dira astelehenetan burutuko diren `Cómo crear un jardín en tu ventana eta `Cultiva tu propio jardín aromático izeneko lorezaintza tailer teoriko-praktiko biak. Tailerrak landarezaleei zuzendurik daude, beraien etxeko txoko bat ekosistema txiki bihurtu nahi dutenei hain zuzen. Ez da beharrezkoa lorezaintzan ezagutzarik izatea.
Agenda21 proiektuaren koordinatzaileek parte hartuko dute lehenengo tailerran formakuntza moduan.

Maiatzaren amaieran
2.DBHkoak IBAIALDE 15erako ur laginketa Castaños ibaian
 
 
 

Maiatzak 11, 18, 21 eta Ekainak 4
3.DBHkoak metroko instalazioak bisitatzera

Metro Bilbaok jakin badaki bere jarduerak halako eragina duela ingurumenean; horregatik, enpresaren Politika Orokorrean Ingurumen Politika ere txertatzea erabaki da, enpresaren baitan helburu berria finkatuz, Ingurumenaren Zaintza, alegia.

 


Maiatzak 27 
IV Euskal Confint

Ordua
Ekintza
9:45-10:00
Harrera
10:00-10:45
Europako Confintaren aurkezpena (osoko bilkura)
10:45-12:00
IRAES sarea: zer egiten dugun, nola egiten dugun, zer hobetu dezakegu… (lan taldeak)
12:00-13:00
Tailerrak (lan taldeak)                    
13:00-14:00
Hamaiketakoa
14:00-15:00
Torre Madariagara bisita
15:00-16:00
Adostutakoaren aurkezpena (osoko bilkura)
Sukarrietako aurkezpena
Agurra: Amaia Barredo, Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartze Zuzendaria
16:00-16:15
Bukatzeko ekintza: 
A) "What a Wderful World" abestia, Euskal Confint 15aren abesti ofizialaren kanta eta dantza, Playing for Change erakundearen eskutik.
B) Familiako argazkia.
 
 
 
 


Argazki bilduma HEMEN

Maiatzaren 19tik 23ra
Europako Confint 
 
  
  
 
 
 


Maiatzak 19
Nuria Bruselasera
Europako 15 bat herrialdetako 70 bat gazte Bruselan bilduko dira haien esperientziak elkartrukatzeko, proposamen berriak egiteko eta ardurak hartzeko. Guzti horrekin planetak jasatzen duen ingurumen krisialdiari aurre egiteko.
Hor 3.B taldeko Nuria Sancho.
 
Euskal delegazioaren partaideak: Nuria eta Ane
 
 Palencia, Errioxa, Nafarroa eta Euskadi Europako Confint-era  

Maiatzaren 18tik 24ra
Ekinaren Astea
2015 ikasturteko EKINAREN ASTEAn zehar ingurumenaren aldeko ekintza ugari burutu dira. Aste honetan Beste talde askok euren ekintza bereziak aurrera eraman dituzte.
Hurrengo bideoan gure institutuko aportazioa.

Ikastetxe guztien aportazioak(alfabetikoki ordenatuta):HEMEN.

Maiatzak 16
Elikagaien Bankurako bilketa amaituta
 
 
 

Maiatzak 15
Euskal Confinterako materialak prestatzea
 
 
 

Martxoak 14
Garbiketa kanpainaren hasiera 1.zikloan


Maiatzaren 14tik 29ra
Basoen besoak egiteko lehenengo urratsak
Ez banaiz ni, nor ?
 
 
 



Maiatzak 12 eta 13
1.Ziklokoen tutoreen bilera
Ikasturte amaieran lanak metatzen dira eta ezinbestekoa izaten da tutoreen bilerak antolatzea ekintzak antolatu eta bideratu ahal izateko.

Maiatzak 7
Eskolako Confint
Urtero bezala, Eskola-Konferentzia ospatu zen. Confint honetan 1.zikloko ikasleek parte hartu zuten hurrengo galderen inguruan hausnarketa egiteko:
1.Zer egin dugu eskolan? Herrian?
2.Zer eramango dugu Euskal Konferentziara?
 

Maiatzak 5, 11 eta 12
4.DBHkoak Lorategi Botanikoan
Barakaldoko Udalak aurrera dihardu bisita gidatuen programarekin ingurumen ondare aberatsa ezagutarazteko asmoz. Udaberriarekin batera, biodibertsitatea aztertzeko Ramón Rubial Lorategi Botanikoan 4.DBHkoek ibilbidean parte hartu dute. Hiriko basoa ezagutzeaz gain ibilbide horretan  hirian dugun altxor berdean murgildu, eta bertoko eta kanpoko espezieen biodibertsitatea ezagutzeko aukera izan dute.
 
 
video

Maiatzean
Ingurumen dekalogoa 2.DBHkoen eskutik
Euskara orduetan ikasleek Ingurumen Dekalogoak proposatu dituzte eta hainbat muraletan beraien ideiak aditzera eman dituzte.
 
 
 
 

Maiatzak 4
Babesa ematea LIFE-Nature: Euskadiko estuarioak proiektuari
Eusko Jaurlaritzak Txingudiko, Leako eta Urdaibaiko estuarioetan
txilka landare inbaditzailea desagerrarazteko egindako lanak bost
«Best of the Best» jardunbide egokien artean hautatu du Europako
Batzordeak.
 Hala, ekainaren 4an, Bruselan egingo duten ekitaldian, Ana Oregi sailburuak «LIFE Nature/Information Projects Awards 2015» saria jasoko du.
Oraingoz, Euskadik "Best of the Best" sari ofiziala lortu du, baina interesgarria izango litzateke halako lurralde txiki batek Batasuneko beste nazio batzuen artean nabarmentzea, estuarioak zaintzen dituelako. Horrek, gainera, erakusten du Euskadiko herritarrek eta erakundeek oso lan ona egiten dutela ingurumenaren arloan. Horretarako Euskadiko proiektuari babesa eman diogu bozketaren bidez.

Maiatzaren 4tik 15era 
Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa
Azken ikasturteetan bezala, berriro Bizkaiko Elikagaien Bankurako janaria bildu nahi dugu. Horretarako B.E.B-ko Mauriciok dagokion materiala guk jasotzeko, plastikozko poltsak zein kartelak, pausoak eman ditu. Elikagaiak uzteko lekua bi eraikuntzeetako sarreretan dauden ontziak izango da. Ea betetzen dugun.
1.Batxilergoko ikasleek kartelak hartu eta difusio kanpaina hasi dira egiten. Mezuen artean gogoratzeko, guretzat gutxi dela batzuentzat asko izango dela  eta ez direla ekarri behar galtzen diren produktuak.
 
1.zikloan Ingurumen Taldeko haibat ikaslek zabalkunde kanpainaren ardura hartu zuten gelaz gela dagokion solidaritaterako mezua zabalduz.
 
 


Apirilean
1.DBHkoen lana: Bideoa "Ura ondasun urria eta preziatua"
Ikasleek Natur Zientziak arloan ur kontsumoaren arduratsuari buruzko informazioa eta irudiak bilatu zituzten bideo bat prestatzeko.  
  
 
 
Hona hemen bikaineko lanaren ondorioa:




Apirilean
Hainbat ekimenen muralen erakusketa Beurko Txikian
 
 

Apirilak 29
Literatur maratoian 2.zikloko DBHko Plastikako ikasleek egindako eskenatokia
BARAKALDOHITZA XII.Literatur Jardunaldietan denok aukera dute liburu zati bat, eleberri nahiz kontakizun bat irakurtezeko antolatzen den literatur maratoian besteekin konpartitzeko asmoz. Horretarako azken urteetan Beurko BHIko ikasleek parte hartu dute eskenatokia diseinatzen. Aurtengoa diseinatzeko berrerabiltzeko liburuak erabili dituzte irudi geometrikoak garatuz.

Apirilak 28
Atzekaldeko patioko zuhaitzak identifikatuz
Barakaldoko Natur Gelan praktiketan egoten diren Ainara eta Ibon, ingurumen hezkuntza eta kontroleko goi mailako teknikariak izateko hor dauden ikasleak, institutura etorri dira patioetan dauden zuhaitzen espezieak identifikatu ahal izateko. 
 
 

Apirilaren 16tik 30era
Arte Batxilergoko ikasleen erakusketa Clara Canpoamor Zentro Zibikoan
Arte Batxilergoa da bigarren hezkuntzako ezezagun handia. Hori ekiditzeko institutuko etorkizuneko artistek aditzera eman dituzte beraien lanak, hala nola marrazkiak, eskultura metalikoak eta bustinezkoak, irudiak gai birziklatuekin. Eurak dira eskualdeko artistak, zenbait dagoeneko bideratuta, eta beste zenbait, berriz, etorkizunean nabarmenduko dira.
 
Ikasleen lanetan animalien eta landareen biodibertsitatea ere agerian gelditu da. Hona hemen honen lagina:
 
 
 
 

Apirilak 16
Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIV. Topaketak

Lekua:
Juan Cristónomo de Arriaga Musika kontserbatorioan

Helburuak:

· Jasangarritasuna bultzatzeko sareen garrantziaz hausnarketa egitea.

· Eskolako Agenda 21 proiektuan diharduten irakasleek eta beste erakunde elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera izatea.

Egitaraua:

09:15 Erregistratu
09:30 Jardunaldiaren aurkezpena

· Begoña Garamendi, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria

· Amaia Barredo, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaria
09:45 Ikastetxeen esperientziak:

· Ibaizabal BHI (Bilbao)

· Santurtzi parteartzailea

· Mugikortasuna jasangarria Donostian
11:00 IRAES- CONFINT- ESENRED. Ikasleen sareak
11:30 Kafea eta infusioak
12:00 La Agenda 21 escolar en Canarias
13:00 Galderak eta eztabaida

13:30 Ingurugela 25 urte

14:00 Amaiera

Informazio gehiago HEMEN.