Etiketak

martes, 2 de junio de 2015

LEHENDAKARIAK IRAES SAREKO GAZTE BATZUEI HARRERA EGITEA

Madariaga Dorretxea Euskadiko Biodibertsitate Zentroan Lehendakariak eta Sailburuek gazte batzuei harrera egin diete ospaturiko Estatuko, Europako eta Euskal Confintei berriak izateko.
            Ekitaldiaren programa hauxe izan da:
12:00 Harrera
12:30 Ekitaldiaren hasiera
 
Ekitaldi honetan bandera lortu edo berriztu duten ikastetxeek dagokion agiria jasotzeaz gain ikasleek azken hiru Confint aurkeztu dituzte eta haietan sortutako Gutunak eman dizkiete Lehendakariari.
            1. Bartzelonako Confint. Elorrio BHIko ikasle bi.
            2. Europako Confint. Nuria (Beurko BHI) eta 
             Ane (Orobiogoitia BHI)
             3. Euskal Confint 15: Arrasate BHI eta San Felix Cantalicio,
              ikasle bana.
13:45 Taldeen argazkiak eta hamaiketakoa.
Lehendakariak, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, adierazi duenez, ikastetxe horiek «jarraitu beharreko eredu dira Eskolako Agenda 21eko gainerako ikastetxeentzat», berrikuntza-ahalmena eta jasangarritasunarekiko konpromisoa direla medio.
Topaketan, ikasle-talde batek «Jasangarritasuna xede, gazteak sarean lanean» gutuna eman dio lehendakariari, agintariei eskatzen diena ikasleei laguntzea beren herrietan hartzeko prest dauden konpromisoak betetzen, munduko beste gazte batzuekin sarea osatu eta «Salba dezagun planeta» leloa ekintza bihurtzeko.
Urkulluk gutuna jaso eta adierazi du «planetak ez daki zer diren mugak, zer merkatua, eta ez du ideologiarik ezagutzen. Baina gure lurrak ezagun ditu natura-baliabideak modu arduratsuan erabiltzen dituzten pertsonak, aurrekoengandik jasotako natura-ondarea zaintzen dakitenak, aurrerabidean sinesten dutenak, jasangarria bada. Hori da behar dugun eredua».

Argazki bilduma HEMEN.

No hay comentarios:

Publicar un comentario