Etiketak

miércoles, 6 de junio de 2012

EUSKADIKO III CONFINT

Pasa den maiatzak 30, Busturiko Madariaga Dorretxean III Euskal Confint ospatu zen.


Hasiera emateko Asunek eta Jose Manuk Confintaren antolaketa azaldu zuten. Gero Amaiur eta Unai Europa Confintean izandako esperientziak kontatu zituzten: gogor egin zuten lan eta horretaz aparte, beste herrietako ohiturak, lagunak eta abar ezagutu zituztela.



Ondoren lau taldetan banatuta eta bertan eskoletan egindako proiektuen kartelak azaldu zituzten. Behin amaituta, atseden bat izan zuten bost. Bruselaseko gutun irekia irakurri ostean, talde bakoitzak proposamen batzuk atera eta paper batean apuntatu zituzten eta bertatik ideia batzuk atera ziren.


Hau ez zen izan lan bakarra. Bertan sortutakoak, tailerrak, egindako produktuak eta mezuak blog honetan daukazue:


Opari giza, amaitzean zuhaitz bat eskurtau zuten ikasleek institutuan landatzeko.


Bukatzeko, taldeko argazkia itsasotik etorritako egurraren zatiaz egindako zaldi baten aurrean. Benetan egun zoragarria.


**********************************************************
III Euskal Confint-aren adierazpena

BUSTURITIK RIO + 20 GAILURRERA

Honako alderdi hauek kezkatzen gaituzte:
  • Erregai fosilen agortzeak eta energia berriztagarriak gutxiegi garatuta izateak
  • Natur baliabideen agortzeak
  • Munduko herrialde batzuetan kontsumismoa eta beste askotan gosea eta pobrezia egoteak
  • Klima aldaketak
  • Jendea ez konturatzea ingurumenarekin gertatzen ari denaz
  • Elikagaiak urrutiegitik ekartzeak
  • Ekologikoa EZ den nekazaritzak
  • Politikariek ingurumenari eman behar lioketen garantiza ez emateak
  • Milurteko Garapen Helburuak ez direla beteko jakiteak

Ondorio hauek dakartzatelako:
  • Biodibertsitatearen suntsipena
  • Oraingo jende askoren eta geroko belaunaldien kaltea dakarrelako
  • Munduko ume askok eskolaratzerik ez izatea
  • Emakumeenganako diskriminazioa eta indarkeria
  • Gaixotasunak

Horregatik, kompromiso hauek hartzen ditugu:
  • Eskolara oinez joatea eskatu zuzendariei eta familiei
  • Sare sozialak erabiltzea ideia hauek zabaltzeko
  • Jendea motibatzeko eta mugiarazteko ahaleginak egitea:
    • Mezu hau zabalduz
    • Jendearekin hitz egitea:
      • ingurugiro arazoez
      • Gauzak konpartitzeaz – kotxea, testu liburuak…- eta
      • Birziklaiaren onura ekonomikoak eta ekologikoak

GOGOA DAGOENEAN BIDEA AURKITZEN DA


Agintariei (Rio+20ra joango direnei ere) exijitzen diegu arduratsu jokatzeko:

  • ingurumenaren aldeko neurriak har ditzaten
  • eta oraingo eta geroko munduko pertsona guztien ongizatea kontuan hartzeko euren erabakietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario