Etiketak

domingo, 7 de abril de 2013

EUSKAL CONFINT

MARTXOAK 14

Bikaineko giroarekin ospatu zen IV Euskal Confint. Hor, Amaia Barredo, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendariak hasiera eman zion ekitaldiari. Confinteko koordinatzailea, ikastetxeetan gazteek egindako lana aditzera animatu zituen eta, besteak beste lore sorta bat landatu ziren eta bertso politak bota ziren. Horrela "Confintaren Lorategi Biodibertsoa" sortu genuen. Talde lana egin zen, aurreko hiru ikasturteetan egindakoa baloratzeko eta aurrera begira zer egin proposatzeko. Bitartean, irakasleak Urdaibai Bird Center-era joan ziren, txoriei buruz jakin behar den guztia ikasi ahal izateko. Eguerdian, zaparrada handi bat jausten zen bitartean, pintxo batzuk jan genituen indarrak berreskuratzeko eta Euskadiko BiodibertsitEuskadiko Biodibertsitate Zentroa ikusteko. Arratsaldean, Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko umeak heldu ondoren, talde guztien lanen aurkezpena egin zen. Guztiok laburpen moduan egindako bideotxo bat ikusten, kanta bat abesten eta Sukarrietakoek ikastetxe guztietan landatzeko bertoko zuhaitz landaretxoak banatzen bukatu genuen eguna. 
Gazteek, ingurumen krisialdiaren aurrean, jarraitzen dute esaten:

Ez bagara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?

Laburpen moduan hona hemen bideotxo bat:




INFORMAZIO GEHIAGO:

IV Euskal Confint-aren ADIERAZPENA: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/2013/03/iv-euskal-confint-aren-adierazpena.html

Confintaren berri: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/2013/03/iv-euskal-confint.html

Confint eta komunikabieak: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/2013/03/iv-euskal-confint-eko-bideo-laburpena.html

Eta beste ekarpen batzuk: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario