Etiketak

domingo, 8 de junio de 2014

BARTZELONAN OSPATUKO DEN II ESTATUKO CONFINTera JOANGO DIREN ORDEZKARIEI LEHENDAKARIAREN HARRERA

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak, ohi denez, Busturiako Biodibertsitate Zentroan bildu da. Bildu eta prentsaurrekoa egin eta gero, 12:30etan, Bartzelonan ospatuko den II Estatuko Confintera joango diren 21 ordezkariei Lehendakariak harrera eta agurra eman die.
 
 
Emanaldi txiki honetan, harrera izan ostean, V Euskal Confint-aren bideoa ikusi da, gero ordezkarien hitzak (egindakoa eta Bartzelonarako asmoak komentatzen) entzun dira eta, azkenik, Lehendakariaren hitzak. Jarrain zegozkion argazkial lehendakariarekin eta Gobernu partaide guztiekein.
 
Saioa amaituta emateko hamaiketakoa eskaini zieten gazteei.

Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritza prestatzen ari den Ingurumen Esparru Programa berrian parte hartzera animatu ditu Haur eta Gazteen Estatuko II. Konferentzian parte hartuko duten gazteak (Estatuko II. Confint). Esandako konferentzia Bartzelonan izango da aurten. Lehendakariaren esanetan, «Ingurumen Esparru Programa berria osatzeko ezinbestekoa da gizarteak parte hartzea, eta, partaidetza horren barruan, gure gazteek asko dute esateko». «Gazteria hori zuek ordezkatzen duzue». Euskadiko zazpi ikastetxetako 21 neska-mutikok hainbat ideia aurkeztu dizkiete Urkullu lehendakariari eta Oregi sailburuari ingurumena hobetzeko. «Egin dizkiguzuen proposamenek eta gerora praktikan egingo dituzuen beste askok bermatzen dute Euskadi modu jasangarrian garatuko dela, naturarekin harmonian eta orekan, gure herritarrekin modu bidezkoan», adierazi die Urkullu lehendakariak. Euskadiko hautatuak azaroaren 12tik 15era joango dira Bartzelonara, Nazioarteko Konferentziara. 

Ekimen honen helburua gizartearekin eta ingurumenarekin lotutako auzietako esperientziak trukatzea da, hezkuntzaren eta gizartearen partaidetzaren bidez. Halaber, ekimen honekin lortu nahi da ahalik eta gazte, irakasle eta talde gehienak beren egitea planetarekin lotutako erantzukizunak, eta Garapen Jasangarriaren aldeko Hezkuntzaren Hamarkada (Nazio Batuak/UNESCO) indartzen laguntzea mundu zabalean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario