Azaroak 5
Beurko BHIko delegazioa Kursaalean
Ingurugelak izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegiek 25 urte bete dituztela ospatzeko eta Eskola Agenda 21eko ezartze sendoari esker lortutako xedeak ospatzeko Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Donostiako Kursaal jauregian egin den ekitaldian izan ziren azaroaren 5ean.
Ekitaldi
horretan Euskal Autonomia Erkidegoko laurehun ikasle eta irakasle ere izan
dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 23 zentrori «Eskola jasangarriaren» saria
eman zaie ekitaldi horretan.
Beurko BHIko zuzendariak dagokion agiria jaso zuen. Horrek Jasangarritasunerako Eskola garela adierazten du 09-10 ikasturtean lortutako aintzatespena joan den 14-15ean berriztuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario