Etiketak

lunes, 21 de diciembre de 2015

IRAESeko 3.lana

IRAESeko 3.lana: Aintzinako Gabonak eta gaurkoak

Hona hemen IRAESeko ordezkarien hausnarketa.
Aintzinean festak oso desberdinak ziren gaurko egunekin konparatuz.
Mezatara joaten ziren 24aren gauerdian (misa del Gallo), eta 25ean igandeko mezatara. Opariak praktikoak ziren (pijamak, alpargatak, galtzerdiak...), eta askoz opari gutxiago egiten ziren (opari bat pertsona bana). Batez ere Errege egunean egiten ziren, baina Gabonetako egunean ere.
Jateko, menua guztiz ezberdina zen. Herri txikietan, oilasko bat hiltzen zen, eta barazkiak edo garbantzuak jaten ziren. Postrerako, haiek egindako pastak eta turroiak.
Etxeko familia elkartzen zen bakarrik (lehengusu-lehengusinak eta osaba-izebak ez). Ez zen dekoratzen (belenik, zuhaitzik ez). Eta arratsaldea herri guztia dantza egiten pasatzen zuten.
Urte berriaren bezperan, abenduaren 31-an, familia berriro elkartzen zen afaltzeko.  Jendea ez zen kalera ateratzen, eta ohera joaten zen, gaur egun ez bezala. Ez ziren ez kanpaiak ospatzen, ezta mahatsik jaten.
Errege egunean zapatak tximiniaren azpikaldean uzten ziren, sukaldean.

Hausnarketa txiki honen ostean, ikus dezakegu gure arbasoek bizi izandako tradizioen eta gaur egunekoen arteko desberdintasunak nabariak direla. Gaur egun tradizio hauek ospatzeak dakarren kontsumo masiboak ez du ezer ikusi beharrik aurrekoekin.
 Lan-proposamena ikusteko HEMEN klikeatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario