Beurko BHIko “Palma
olioaren ikastetxearen Gutuna”
2017ko apirilaren 27an
Beurko BHI institutuan IRAESeko ikasleak elkartu gara ESKOLAKO CONFINT 2017
ekimenean burutzeko eta ateratako ideiak, proposamenak eta konpromisoak
ateratzeko. Lan ildoa Palma olioa erabilpenaren inpaktua nola
ekiditu izan da.
Ikastetxean:
- Arazoa eta zer ondorio larriak ekartzen dituen ezagutaraztea kartelen
bidez.
- Tutoretza orduetan edota hainbat arlotan palma olioaren inpaktua
ekonomian, osasunean eta ingurumenean aztertzea ikasleak kontzientziatu ahal izateko.
-Jantokiko arduradunarekin hitz-egitea palma oliorik gabeko elikagaiak
erabiltzeko.
Etxean:
-Gurasoek erosten dituzten produktuen etiketak aztertzea palma olioa duten
ala ez ikusteko.
-Gurasoekin gaiari buruzko hausnarketa egin haiek ere parte-hartzaileak
izateko.
-Palma olioa duten produktuen erabilpena murriztea.
Auzoan eta erakunde ofizialetan:
-Dendetan palma olioaren inpaktuaz hitz-egitea dendariak ere arazoaz
jabetzeko.
- Udal Foroan alkateari
jakinaraztea zein den arazoa herrirako arautegi bat osatu
ahal izateko.
-Komunikazio-bideak bilatzea goi mailako agintariei arazo honi buruzko
kezkak helarazteko baso jasangarrien aldeko erabakiak beraien eskuetan daude
eta.
Beurko BHIko IRAESeko ordezkariek
2017ko maiatzaren 17an Euskadiko Biodibertsitate Zentroan(Madariaga Dorretxean)
egingo den EUSKAL CONFINT 2017 ekimenera hemen adostutakoa konpartituko dute.
Barakaldoko Beurko BHIn, 2017ko apirilaren 26an
Komunitate osoari ekimenaren garapenaren berri zabaltzeko asmoz, bi Txoko Berdeetan, institutuko webgunean eta blog honetan argitaratu da informazioa.
Hona hemen ekimenaren hainbat bideo:Confint17: IRAES 21 eta palma olioa
Confint17: Lan taldeak eta Tailerrak
Confint17: Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa
Euskal Confint 2017, Busturian: Flashmoba
No hay comentarios:
Publicar un comentario