Etiketak

miércoles, 5 de septiembre de 2018

18-19 IKASTURTEKO GAIA: AZTARNA EKOLOGIKOA


Aztarna ekologikoa adierazle bat da, gure bizitzeko ohiturek ingurumenean zer ondorio eta zer eragin duten ikusteko erabiltzen dena. Kontzeptu horren oinarria hauxe da: zenbateko azalera ekologikoki emankorra eta funtzionala behar den bizi-ohitura horiek mantentzeko eta sortzen ditugun hondakinak asimilatzeko. 

Gure bizimodua iraunkorra edo jasangarria da ? 
Eta garrantzitsuena: Zer egin dezakegu horrela izan dadin? 

Pertsonen erantzukizuna da, neurri adierazgarri batean, gure planeta iraunkortasunerantz edo hondamendirantz bideratzea. 

Aurten gure aztarna ekologikoaren tamainua aztertzen eta eguneroko bizitzan gizarte iraunkorragoaren alde egin ditzagun gauzak ikuskatu saiatuko gara. Gainera, hauek egiteko zergatiaz ohartuko gara.


ANIMATU ETA GUREKIN PARTE HARTU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario