Etiketak

viernes, 23 de marzo de 2018

2.hiruhileko JARDUERAK 17-18

Martxoak 28
Aste Santuko oporraldia 

Martxoak 23
"Solidaritatearen aldeko orri-markatzaileak" kanpainarako 3.DBHkoak lanean hasi dira



Proiektu honi buruzko informazio gehiago HEMEN

Martxoak 22
IRAESeko 5.Lana: "Mother Nature needs her dauthers"
Joan zen otsailaren 15ean Antartidarako espedizio bat jarri zen martxan "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" lemapean. Mundu osoko 80 zientzia-emakume bidaiariak joan ziren. Bidaian, klima aldaketaren eragina hego poloan aztertzeaz gain, gogoeta egingo dute emakumeen paperaz gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, emakumeek zer papera daukaten ekonomia eta gizarte bidezko,  jasangarri, eta bizitzeko atseginago bat egiteko.
Haietariko lau bueltatu dira, Ana Payo, Uxua López(Nafarrokoa), Alicia Pérez eta Alexandra Dubini, hain zuzen.
Gure institutuko IRAESeko ordezkariak espedizio honen helburuak hasi dira ikertzen hurrengo maiatzaren 9an ospatuko den Eskola Jasangarrien Euskadiko Confintean plazaratzeko. Aldez aurretik, apirilaren 18an, institutuan Eskolako Confint burutuko da hor gaiari buruz ideiak eta proposamenak landu ahal izateko.

Martxoak 21
Erosketa ekologikoa institutuan
Gaur berriro heldu da furgoneta barazki eta produktu ekologikoekin. Esan beharra dago gero eta irakasle gehiagok paregabeko aukera hau aprobetxatzen dutela.


Martxoak 21
"Emakumeak eta Zientzia" hitzaldia 4.DBHkoentzat
09:30etatik 11:00etara, 4. DBHko ikasle guztiek "Emakumea eta zientzia" hitzaldi bat eduki dute Areto Nagusian. Aktibitate hau AMPAkoek proposatu dute eta hizlaria Antonia de los Angeles Álvarez izan da.

Martxoak 20, 
Kultura ekintzailea tailerra 
4.DBHko  ikasleek enpresa bat garatzeko prestakuntza jaso dute, Kultura Ekintzailearen Difusioa programaren bidez, Inguraldek, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak antolatutakoa.
Barakaldoko gazteen talentua garatzea garrantzitsua da, izan ere, guztiek ekin beharko dute bizitza profesional eta pertsonalean; erabakiak hartu, proiektuen buru izan, komunikatzen eta berritzen jakin. Helburu horrekin, Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, urtero, Ikasgeletan Kultura Ekintzailearen Difusioa programan parte hartzeko aukera ematen die hiriko ikastetxeei. 
Prestakuntza horren gakoa da ikasleei erakustea laster haien etorkizun profesionalari buruzko erabakiak hartu beharko dituztela. Norberaren konturako lan egiteko aukera dagoela erakutsi nahi diete. Horretarako, programa horren bidez, ikasleei beharrezkoak diren erramintak, trebetasunak eta ezagutzak eskaintzen zaizkie. Horri esker, enpresen errealitatearekin lehenengo kontaktua izaten dute eta erakundeen laguntzak ezagutzen dituzte. Gainera, proiektu horren bidez,– Barakaldon martxan dagoena 2004tik– ikasleen trebetasun batzuk garatu nahi dira; sormena, ekimena, arriskuak hartzeko gaitasuna eta lan autonomia.
Martxoak 13
Udaberriaren atean gerizondoak loreak eman ditu
Atzeko patioan dagoen gerizondoa zuriz jantzi da. Hona hemen hainbat irudi.

Martxoak 10
Googaz: Bizkaiko ekintzaileen kopa
Googaz gazteek gazteentzako sorturiko mugimendua da, gazteak astindu eta eurengandik sortutako ideiak martxan jartzeko. Txapelketa formatuan dago antolatuta, eta, hala, gazteek taldeak osatu eta herrian ikusten dituzten beharrizan edo arazoak identifikatu, aztertu eta irtenbide bat ematen saiatzeko ideiak garatuko dituzte.
Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatuko den ekimena 16 eta 28 urteko gazteei zuzenduta dago.
Amaieran ideiak epaimahai baten aurrean aurkeztu, eta arazoei irtenbide egokiena bilatzen dien taldeak 1.000 euro irabazteko aukera egon zen ideia hori abian ipintzeko. Horrez gain, jaialdi baterako sarrerak lortzeko ere. Parte hartu ahal izateko izena Googaz Boloen boloak.googaz.biz webgunean eman behar zen.
Lehenengo fasea Clara Campoamor Kultur Etxean burute zen eta hortik heldu zen Bizkaiko kopa.
Azken fasea Bizkaiko Ekintzaileen Kopa izan da. Eta hara 2.batxilergoko Yaiza Vázquez eta Lorena Cabria heldu dira.
Hona hemen beraien partaidetzaren zati bat.
Bertan herri bakoitzeko talde bat aurkeztu da, aurretik herrietan egindako boloetatik sortutakoa. Bizkaia mailako erronkak aurkeztu dira bertan, eta talde guztiak erronka hoiei irtenbide onena ematen saiatu dira. 
Barakaldokoekin batera, Bizkaiko beste sei udalerrik parte hartu dute Googaz Boloetan: Bermeok, Gernika-Lumok, Ermuak, Sopelak, Bilbok eta Lekeitiok.
Gure ikasleek BBK life ekitaldirako hainbat sarrera irabazi dituzte eta bikaineko esperientzia beraien lepoan.

Martxoak 8
Emakumeen Nazioarteko Eguna
Urtero bezala, hainbat aktibitate garatu dira gaurko egunerako.
Planto egin duten ikasle eta irakasle batzuk Herriko Plazara abiatu dira.
Proiektuaren Txoko berdeak itxura aldatu dute keinu bat eginez gaurko aldarrikapenari.
Beste aldetik, 4.DBHkoek Emakumeak eta Jasangarritasuna gaia landu dute. 
Hauek izan dira materialak: 
1.-Ondoko bi bideoetan emakumeen egoera larria Kongon eta emakumearen esplotazioa mobilen atzean:
https://www.youtube.com/watch?v=qbuZ5FYI9E4
2.-Ondoko webguneko loturan beste diapositiba batzuk
3.-Honetan ikusgai gelditzen da nola pobrezia eta klima aldaketaren baturak eragina handiagoa duen emekumeengan. 
Laborategiko Teknikak arlokoek beraien ekarpena ere izan dute egun honetarako. Erreakzio kimiko batetik askaturiko karbono dioxidoa gasa, Lavoisierren Masa Kontserbazioaren Legea egiaztatzeko, puxika moreetan jaso dute. Puxiketan aldarrikatzeko mezuak idatzi dituzte. 

Martxoak 7
4.DBHko Dibertsifikazio taldekoak gure planetaren egituran sakonduz
"Gure planeta ondo zaintzeko lehenengoz ezagutu behar dugu, ezagutzen ditugun gauzak asko gehiago maitatzen ditugulako" goiburuarekin Ikasleek lanari ekin diote. Hona hemen bideoa:

Martxoak 2
Eskola Jasangarria ziurtagiria berrizteko auditoria
Lau urtetan behin burutzen den Jasangarritasunerako Eskola aintzatespen prozesua dela eta, Batzorde Ebaluatzailea auditoria egiteko institutura etorri da proiektuaren ebaluazioa ikustatu eta egokitasuna ziurtatzeko.
Auditoriaren ezaugarriak: 
o EA21eko Batzorde Ebaluatzaileko Ingurugelako bi pertsona egon dira.
o Ikastetxearen aldetik, EA21 proiektuaren koordinatzaileak eta zuzendaria egotea eskatu zuten, ikastetxea eta dokumentazioa ezagutu eta menperatzen dituztelako eta hirugarren irakasle bat egotea ere.
Auditoria bi zatitan banatu da:
o Lehenengoan, ikastetxetik hogeita hamar minutu baino gehiagoko ibilbide bat egin dute, ikastetxeak Jasangarritasunearekiko duen konpromisoa nola nabarmentzen duen behatzeko. Bisita hau Ingurumen Batzordeko ikasleekin bakarrik egin da, helduen laguntzarik gabe.
o Bigarren zatian, bi orduz gutxi gora behera, autoebaluazio txostena ikustatu dute, hausnarketa prozesuan inplikatutako pertsonekin. 
Ikasleekin ibilbidea amaitu ondoren, taldekako argazkia atera da eta hasi da prozesuaren bigarren partea. 

Martxoak 1
2.DBHkoek F eta K arloan egindako Klima Aldaketari buruzko muralak ikusgai daude Beurko Txikian

Otsailak 28
Elurra iritsi da institutura
Elurtuta esnatu da Euskal Herria gaur. Barneadean nahiz kostaldean elur handia egin du. Hona hemen institutuko irudia hainbat argazkien bidez.
Txorien artean, IRAESeko ordezkariek eginda topatu ditugu.😊
 
Ortua inoiz baino zuriago.
Argazki gehiago HEMEN, Begoña Ruanoren blogean

Otsailak 27
4.DBHko ikasleek Klima Aldaketari buruzko kartelak garatu dituzte bilatutako informazioarekin

Otsailak 26 eta 27 
THE AGE OF STUPID dokumentala 4.B taldean inglesezko arloan 
Dokumental honek klima aldaketari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen du. 4.DBHkoek aukera izan dute klaseko bi saioetan ikusteko.

Otsailak 24 
IRAESeko ordezkariak 4.Lanarekin eskuen artean
Lurreko klimak etengabe eboluzionatzen du. Denboraren joanarekin gertatzen zaion aldaketak bi kausa mota ditu: alde batetik, kausa naturalak; eta, bestetik, pertsonen ekoizpen-jarduerak eta kontsumo-ohiturak. Gaur egun, komunitate zientifikoaren baitan adostasun zabala dago klima-aldaketaren inguruan, hau da, garbi ikusten da gizakion ekoizpen-moduak eta kontsumo energetikoak klima aldatzen dutela eta horrek ondorio larriak ekartzen dizkiola Lurrari eta ondorioz guri ere.
Hori dela eta, hauxe proposatu  ziguten:
Sentsibilizazio kanpaina baterako kartel bat diseinatzea jakinda erakustoki izango direla gure hiri eta herrietako bus, tranbia, metro eta tren geltokiak.
Gaia: “Klima aldaketa”.
Kartelarako irudia egiteko hona hemen materialak. 
Asmoa da artilezko txoritxoak egitea nolabait adierazteko Klima aldaketak biodibertsitatea suntzitzen duela.
 
Artilezko harieei forma eman ondoren hona hemen txoritxoak kabian sartzeko prest. Jarraian, kartelaren argazkia aterako dute ikasleek eta testua txertatu ondoren IRAES sarera bidaliko dute. 

Otsailak 22
Atzeko patioan nartzizoen loreak atera dira
Loreak ere ikusgarriak ziren oso, nartziso eta nenufarrak, urdinak gehienak kolorez, handiak gehienak tamainaz, eperrak gainean jarri eta habian bezala geratzen baitziren.  [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002)

Otsailak 21
Suediar unibertsitatekoekin buruturiko CREAF  proiektuaren emaitzak bidaltzeko te poltsak ateratzea eta horren masa lortzea




Urtarrilaren 11tik otsailaren 22ra arte
Azkuna Zentroak antolaturiko argazkilaritzako deiladia
"BARNEALDEKO LORATEGIA" tituluarekin Azkuna Zentroan deialdi bat luzatu dute. Bidalitako etxeko landareen argazkiekin eratutako mosaiko bat izango da, eta Prototipoak topaketaren II. edizioan egongo da ikusgai, maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean. Deialdiaren berri Hezkuntz Komunitatean zabaldu da. 
Gure institutuak parte hartu du deialdi honetan idazkaritzan dagoen hurrengo argazkiarekin:
Informazio gehiago nahi izanez gero HEMEN klikatu.

Otsailaren 19an baino lehen
3.DBHko Lengua eta Literatura arloko bi irakasleek izena ematea "Solidaritatearen aldeko orri-markatzaileak" kanpainan ikasleekin parte hartzeko
Save The Children erakundekoek kanpaina bat diseinatu dute Sudanen egoera larrian dauden umeei laguntza emateko.

Otsailean
Ikasgeletan eta departamenduetan diagnostikoa egiaztatzeko Klima Aldaketarako dekalogoa betetzen
Bide batez boluntarioek egoera txarrean egon diren materialak aldatu dituzte
"Lan gutxi etekin handi" mezuak ere berriztu dituzte.

Otsailak 7
Jasangarritasunerako Eskola aintzatespen prozesua parte hartuko duten ikasleekin batzordea osatzea eta buruak aurkeztea Zuzendaritza taldean 
2.A
EDWIN HINCAPIÉ RÍOS
2.B
ITSASO HIERRO MUGA
3.E
IKERNE BORREGUERO BLÁZQUEZ
3.D
ANDONI BUSTAMANTE LANZAGORTA
4.A
MARÍA HIERRO MUGA
4.A
AKETX MARTÍNEZ EXPÓSITO
1.A
MAIALEN ESCAJEDO ALBINARRATE
1.B
OIER BELLO REVILLA
2.B
ANDER MARTÍNEZ SAGARNA
2.C
NURIA SANCHO LÓPEZ

2.Hiruhilean 
Kulturartekotasun eta sexu-aniztasun hezkuntza tailerrak

Otsailak 1,2,8 eta 9
4.DBHko F-K arloko ikasleek klima aldaketari buruzko ikerketa eta hausnarketa egin dute 
4.DBHko F-K arloko ikasleek, Fisikarekin hasi baino lehen, Kimika atalari amaitutzat emateko Kilma aldaketari buruzko lana egin dute. Hezkuntz Komunitateari egindakoa aditzera emateko asmotan aurkezpen bat prestatu behar izan dute bost diapositibekin. Diapositiba bakoitzean ondoko atalak agertarazi izan dituzte ikasleek. 
1.-Sarrera.
2.-Zertan datzan.
3.-Eragileak.
4.-Ondorioak.
5.-Zer egin ondorioak murrizteko


Otsailak 7
Euskar abentura ekimenari buruzko hitzaldia
JARDUERA
EUSKAR ABENTURA ekimenaren aurkezpena
AZALPEN LABURRA
EUSKAR ABENTURA elkarteak 16 eta 17 urteko eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetako  120 ikasle euskaldunentzat uztailean Done Jakue bidea oinez egiteko espedizio gaztea antolatu du.
AURKEZPENAREN HARTZAILEAK
 DBH 4. mailako ikasle guztiak
● Batxilergoko 1. mailako ikasle guztiak
TOKIA
Areto Nagusian
EGUNA ETA ORDUTEGIA
DBH 4. maila
Batxilergoko 1. maila
Otsailaren 7an, asteazkena
10:30-11:00
Otsailaren 7an, asteazkena
12:00-12:25

 


Erosketa Berdea institutuan
ikasturtean zehar
Aurten, EROSKETA BERDEA gaiari  zuzendaritza taldekoek garrantzi handia emango diote. Beste gauza batzuen artean, institutuan sortzen dugun aztarna gutxitzen ahaleginduko dira. Hona hemen adibideak.
Imprimagailu ekologikoa:
Paper ekologikoa:
Arkatz ekoligikoak:

Urtarrilean
Kaioen arazoa Barakaldon hedatzen da institutuko patioetan


Otsailaren 1etik aurrera
Ezagutu Barakaldo: Asteburuetarako ibilbide gidatuak herritik
CIHMA – Luis Choya Almaraz Interpretazio zentroak antolatzen dituen ekintza nagusienetariko bat, Barakaldo inguruan egiten diren ibilbide gidatuak izaten dira. Helburua, udalerriko iraganeko eta oraingo lekurik nabarmenenak in situ ezagutzera ematea da. Gaur egun diraun ondarearen ikuspuntu zabala eman nahian, 7 gai ezberdinen inguruan aritzen diren ibilbideak.
Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hurrengo webguneko loturan:
https://issuu.com/cihma-luischoyaalmaraz/docs/2018_folleto_orokorra

Urtarrilak 30
Klima aldaketari buruzko Udal-ibilbidea
2.DBHko Laborategiko Teknikak arlokoak parte hartu dute Udal diagnostiko saioan Barakaldoko Udalak kontrataturiko Ortzadar enpresako monitore baten laguntzaren bidez.
Ibilbidean hiru esparru desberdinak aztertu dituzte ikasleek, energia, birziklapena eta mugikortasuna. 
Ikasleek bidean galdetegi moduko txosten bat garatu dute. Txosten hauen laburpenarekin ondorioak, konpromisoak eta proposamenak aterako dira Udal Forora eramateko.


Urtarrilak 29
"Gerta Dakizuke" hitzaldia AESLEME erakundearen eskutik 
Batxilergoko ikasleek Areto Nagusian aukera izan dute "Gerta dakizuke"/"Te puede pasar" bizkarrezur-muineko lesioei buruzko hitzaldian. Hizlari lanetan, AESLEME erakundeko Mikel Aramendi eta Verónica Huerto aritu dira. Bizkarezur muineko lesioen istripuen ikerketarako erakundea da AESLEME. Prebentzio eta gizarte sentsibilizazio lana burutzen dute. Erakundetik, "informazio ezagatik inork ez dezala istripurik izan" mezua zabaldu nahi dute. Hain zuzen, hildako eta zaurituen kopurua murrizteko lanean dihardute, baita lesio hau jasaten dutenen arazo psikologiko, fisiko eta sozialak gizarteratzen ere

 
Informazio gehiago nahi izanez gero jo Begoña Ruano lankidearen blogera HEMEN klikatuz

Urtarrilak 23
1.DBHko Plastika arlokoek maskarak egin dituzte birziklaturiko gaiekin
Hainbat gauza gehiago:

Urtarrilaren 22tik 26ra
Sahararen Aldeko Euskal Karabanarako gaien bilketa
Urtero bezala solidaritatea agerian uzteko momentua heldu da. Aste oso batean dagozkion ontzietan Hezkuntz Komunitateko partaideek aukera izango dutu bere ekarpenekin beharra dutuneei laguntza emateko.

  
Urtarrilak 19
4.DBHko Ingurumen taldekoak Sahararekiko Elkartasun Karabanari buruzko informazioa zabalduz

Urtarrilak 18
2.DBHko Teknologia arlokoek lan desberdinak diseinatu dituzte birziklaturiko gaiekin

Ikasturtean zehar
Irakasle batzuen barazki eta produktuen ekologikoen erosketa Goilurra enpresaren eskutik
Goilurra enpresaren bidez hainbat irakaslek erosketa ekologikoa jasotzen dute institutuan bertan. Hurrengo bideoan ikusgai dago enpresaren aktbitatea:

Urtarrilaren 16tik 30era

AZTERKOSTA erakusketa Areto nagusian


Urtarrilaren 16tik 11tik 25era

IBAIALDE erakusketa idazkaritza aurrean


Urtarrilak 12

Bizkaiko Gurutze Gorriak 5.502 jostailu berri banatu ditu Gabonetan egoera zaurgarrian dauden 2.264 umeren artean

  • “Euren eskubideak jokoan” kanpainan bildutako jostailuak, euren egoera ekonomikoa dela eta, seme-alabei oparirik erosi ezin dieten Bizkaiko familiatako 264 umeri banatu zaizkie.
  • Aurten 5.502 jostailu berri, ez sexista eta ez beliko jaso eta banatu dira, eta, ondorioz, ez da lortu edizio honetarako ezarri zen 6.000 jostailuko erronka solidarioa.
  • Kanpaina hori ez litzateke posible izango erakundeko boluntarioen partaidetzarik gabe, eurak dira emandako jostailuak biltzen, aukeratzen eta adinen arabera antolatzen dituztenak. 
 Boluntarioen artean institutuko ikasleak egon ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario