Etiketak

viernes, 2 de marzo de 2018

JASANGARRITASUNERAKO ESKOLA AINTZATESPENA

Gaur, martxoak 2, lau urtetan behin burutzen den Jasangarritasunerako Eskola aintzatespen prozesua dela eta, Batzorde Ebaluatzailea auditoria egiteko institutura etorri da proiektuaren ebaluazioa ikustatu eta egokitasuna ziurtatzeko.
Auditoriaren ezaugarriak: 
o EA21eko Batzorde Ebaluatzaileko Ingurugelako bi pertsona egon dira.
o Ikastetxearen aldetik, EA21 proiektuaren koordinatzaileak eta zuzendaria egotea eskatu zuten, ikastetxea eta dokumentazioa ezagutu eta menperatzen dituztelako eta hirugarren irakasle bat egotea ere.
Auditoria bi zatitan banatu da:
o Lehenengoan, ikastetxetik hogeita hamar minutu baino gehiagoko ibilbide bat egin dute, ikastetxeak Jasangarritasunearekiko duen konpromisoa nola nabarmentzen duen behatzeko. Bisita hau Ingurumen Batzordeko ikasleekin bakarrik egin da, helduen laguntzarik gabe.
o Bigarren zatian, bi orduz gutxi gora behera, autoebaluazio txostena ikustatu dute, hausnarketa prozesuan inplikatutako pertsonekin. 
Ikasleekin ibilbidea amaitu ondoren, taldekako argazkia atera da eta hasi da prozesuaren bigarren partea. 
Bigarren partean, Zuzendaritza Taldeak  eta Koordinatzaileek nola dagoen txertatuta AG21 proiektua institutuko dokumentu estrategikoetan  eta aldez aurretik bete behar izan zen auto-ebaluazio emaitzak sustengatzen dituzten ebidentziak Batzorde Ebaluatzaileari erakutsi eta azaldu diote.  
Auditorian bildutako datuekin, Batzorde Ebaluatzaileak dagokion txostena prestatuko du. Maiatzaren 7a baino lehen ikastetxera bidaliko du. Erreklamazio epea, maiatzaren 14ra arte, luzatuko da eta behin betiko ebazpena, maiatzaren 21ean izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario