Etiketak

jueves, 29 de septiembre de 2022

22-23 ikasturte berria, webgune berria

Ikasturte berria hasita, Eskola Agenda 2030ko berri eta ekintza guztiak eratu dugun webgune berrian egongo dira ikusgai. HEMEN

miércoles, 30 de marzo de 2022

21-22 1. HIRUHILABETEKO JARDUERAK



 IRAILAK 15

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK (GIH) EZAGUTZEN

Txoko berdeetan eta institutuko sarreretan ikusgai

URRIAREN 3tik 7ra
ESTATUKO V. CONFINT
Institutuko Batxilergoko 2.mailako Unai H-ek parte hartu du Guadarrama(Madrilen) egin den Estatuko V.  Confintean. Unaik hara eraman du prestatutako posterra eta aukeratutako objetu adierazgarri bat: musuko birziklagarria. 
Madrilgo Confintean gazteek prestatu duten manifestoa:

GAZTEEN V. CONFINT KONFERENTZIAN ADOSTUTAKO MANIFESTOA

Eskola eraldatuz, herriak eta hiriak eraldatzeko.
Lor daitekeen ametsa
Guadarrama, Madril
2021eko urriaren 3tik 6ra

Kausa honen alde jardun duten pertsona askoren ahots gutxi batzuk besterik ez gara. Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu hau guztia posible egin duten erakundeei, gure ikastetxeetatik eta ESenREDetik hasita Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeritzaraino; baita une honetan entzuten ari zaretenoi ere, eta, bereziki, egun hauetan laguntzen aritu zaigun talde osoari: bideratzaileei, irakasleei eta Guadarraman urriaren 3tik 6ra egin dugun egonaldian gurekin egon diren langile guztiei.

Egun hauetan zehar, 69 ikasle egon gara Estatuko leku desberdinetako 10 sareren ordezkari gisa jardunean, gure proiektuak eta ideiak partekatzeko bilduta, eta mundu iraunkorrago baten aldeko pausoak emateko eta bideak irekitzeko asmoarekin.

Izan ere, arazoak identifikatzea da irtenbideak aurkitu ahal izateko arrakastaren gakoa.

Gero eta gehiago gara hiriguneetan bizi garen pertsonak. Beraz, etengabe sortzen doaz gure ongizateari eragiten dioten gaiak. Ikusiko duzuenez, arazo guztiak elkarlotuta daude. Adibidez, erabilera bakarreko objektuen gehiegizko ustiapena, plastikoaren gehiegikeria, hondakinen kudeaketan sailkapen eskasa eta hiru “erreen” gabezia (murriztu, berrerabili eta birziklatu) zeharo konektaturik daude. Dinamika bera jarraituz, hiriguneetan garraio publiko urria egoteak ibilgailu pribatuen gehiegizko zirkulazioa dakar, eta ibilgailu horiek guztiek kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura eragiten dute, airearen kalitatean ere eragin oso negatiboak sortaraziz. Horrekin lotutako beste arazo batzuk berdeguneen soiltzea eta suntsitzea eta energia berriztagarriak behar beste ez eratzea dira. Jarraituz, esandakoari gehitu behar zaio sare sozialen potentziala alferrik galtzearena, atsekabetzen gaituzten arazo horiei guztiei buruzko desinformazioa eta ezjakintasuna areagotuz.



Zailtasun horiek nolabait gainditu ditugu, eguneroko ohituretan aldaketa txikiak eginik eta Estatuko hainbat tokitako ikastetxeen konpromiso eta laguntzarekin, eta ondorengo lerroetan aldaketa horien guztien artean esanguratsuenak aipatuko dizkizuegu.

  • 3Rak ezarri ditugu.

  • Eskolako menua berregituratu dugu, haragia gutxiagotuz, eta tokiko (km 0) produktu gehiago eskainiz.

  • Uraren eta argiaren erabilera murriztu dugu.

  • Teknologiaz baliatu gara ikastetxe iraunkorrago bat lortzeko.

  • Gure ingurunea eraldatu dugu natu-gune zabalagoa izateko eta ikasleen bizikidetza eta osasuna hobetzeko.

  • Ahaldundu egin gara, indarra hartu dugu,  eta gure komunitatea inplikatu dugu.

Aldaketa sozioekologikoak lortu ditugu, ez bakarrik ikastetxeetan, baita gure herri, auzo eta hirietako biztanlerian ere.

Hemen zerbaitegatik bagaude, ekintzengatik da, eta ez hitzengatik. Era guztietara jardun dugu, aktiboki zein pasiboki.Ez da erraza izan, baina ez dugu inoiz amore eman. Denbora luzez atsedenik gabe lan egin dugu, baina hau oraindik ez da amaitu. Gure ingurune hurbiletik abiatuta, aldaketa gehiago egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, gure planeta egunez egun hobetzeko borrokan.

Gure lehen helburua kalitatezko hezkuntza iraunkorra sustatzea da, eta horren gakoa ez dago nork egin behar duen, baizik eta nola. Praktika onen ohiko proposamenetatik urrundu nahi dugu; izan ere, erraz ahazten direla uste baitugu, eta asmo onez beteta dauden arren, errealitatearekin ez datoz bat askotan. Horregatik, gure konpromisoa eredugarria izatean oinarritzen den kalitatezko hezkuntza eskatzea da, eta ez teorian oinarritutakoa. Ez dira soilik txikienak gure laguntza behar dutenak, beste belaunaldi asko 3Rak zer diren jakin gabe hazi dira. Denok dakigu beharrezkoak direla, baina benetan badakigu nola gauzatu?

Horrenbestez, jakinarazi nahiko genuke gure esperientziak partekatzean konturatu garela hezkuntza dela guztiaren oinarria. Hurrengo adibide hau proposatzen dizuegu: denoi erakutsi digute gauero hortzak garbitu behar ditugula, eta hau ohitura bat bezala hartu dugun zerbait da. Ez al duzue uste gauza bera egin dezakegula honekin guztiarekin?

Heziketa arduratsua bultzatu dezagun jendeak herritar jasangarriak izaten ikasteko, konturatu daitezen planeta zaintzea ez dela txorakeria bat, biharkoa guk ereiten dugulako eta hobea izatea nahi baldin badugu ahal bezain pronto ekin behar diogulako. Hori dela eta, hezkuntza-materiala behar bezala digitalizatzeko eskatzen diegu gobernuei, irisgarritasun ekonomiko handiagoa izan dezaten, pertsona bakoitzaren ondareari laguntza ekitatiboak emanez.

Ez da ahaztu behar energia berriztagarrien politikak ezarri behar direla, behar diren eremu guztietan eta lehenbailehen.

Era berean, ezinbestekotzat ikusten dugu sortutako hondakin guztiak berrerabiltzeko modu berriak ikertzeko eskatzea. 

Udalei, gainera, hirigunearen mapa eguneratzeko eskatu behar zaie, birziklatzeko gune guztien berri emanez, herritar guztien eskuragarri egon daitezen.

Ikusgarritasun handiagoa eskatzen dugu, bereziki gobernuen eskura dauden komunikabideen partetik.

Derrigorrezko irakasgai bat eskatzen dugu, gizartean oso onartuak ez diren interes komuneko gaiak jorratuko dituena.

Arropa generoaren arabera banatzearen aurka protesta egiten dugu, eta generoari dagozkion sailak kentzea.

Berrerabili ezin diren ontzien alferrikako fabrikazioa gutxituko duten ordenantzak ezarri nahi ditugu.

Erabiltzen ez diren espazioak berrerabiltzea eskatzen dugu, eraikinen eraikuntza sustatzeko ingurunea kaltetu gabe.

Beraz, baliabide naturalen alferrikako eta gehiegizko ustiapena saihestu nahi dugu.

Nazkatuta gaude entzuten ez gaituztelako, serio hartzen ez gaituztelako, eta etorkizuneko gazteria garela pentsatzearen eskusarekin inolako aldaketarik ez bilatzearekin. 

Gazteok plastikorik ez dagoen etorkizun batean sinesten dugu, desberdintasunik ez dagoen etorkizun batean, non markek ez dituzten jende-multzoak mugiaraziko, ekintza arduratsuek baizik. Etorkizun hobea nahi dugu, baina guztiontzat nahi dugu eta, zuen lankidetzarekin, etorkizun hori gaur hasten da. 

Orain ez bada, orduan noiz?

Gu ez bagara, orduan nor?

Guadarrama, 2021eko urriaren 6a.

URRIAREN 21tik 24ra

DBH 4.MAILAKO IKASLEAK RAMON RUBIAL LORATEGI BOTANIKOAN

Lorategia talaia batean kokatuta dago, eta Triano izeneko mendiak dauzka aurrez aurre. Bertan, landare autoktonoez gain munduko inguru desberdinetako landareak ditugu ikusgai: papiroa, pinsapoa, Jupiterren zuhaitz zuria, hosto erorkorreko magnoliak, sasi-akazia arrosa, indi gaztaina gorria, azufaifoa, etab. 



AZAROAK 25
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
Hezkidetza Proiektuarekin batera egindako elkarlana
Irakasleek maskarilla morea erabili dute, egunari keinu bat eginez.

ABENDUAK 14
Ikasle batzuk Udaleko Giltzarrikoekin prestatutako eguzki-lapikoa.


ABENDUAK 17
Arte Batxilergoko ikasleek egindako gabonetarako zuhaitza.

ABENDUAK 20
ESKOLA AGENDA 2030eko PROIEKTUAREN LOGO BERRIA AUKERATZEKO LEHIAKETA
Orain arte Agenda 21 deitutako proiektua  Agenda 2030 deitu izango da. Ikastetxeei dagokienez, Eskola Agenda 2030. Atxikituta dituzue lehiaketaren oinarriak.






lunes, 14 de junio de 2021

3.HIRUILABETEKO JARDUERAK 20-21


2021-2022 
IKASTURTEAN INDAR BERRIEKIN 
ITZULIKO GARA 

Ekainak 2 eta 7
Udal Foroa bi fasetan


AZTARNA EKOLOGIKOA eta GIH-ETARA HURBILPENA

Udal diagnostikoa egiterakoan ikusi ditugun PUNTU BELTZAK edo hobetzeko aspektuak:

1

-Kaleetan zabor asko aurkitzen da (plastikoak, zigarroak, txakur-kakak...)

2

- Parke batzuetan ikusi ditugun bankuak ez zeuden egoera onean. Herrian bizi garenok hobeto zaindu behar ditugu.

3

- Leku askotan edukiontziak daude, baina edukiontzi marroi gutxi daude (edo ez leku guztietan).

 Gure ikastetxeak, puntu beltzak hobetzeko,

hurrengo KONPROMISOAK hartuko ditu…

1

- Gure ikastetxeak birziklatzeko konpromisoa hartuko du eta ura eta argia erabiltzekotan modu arduradun batekin egingo du

2

- Gure ikastetxeak ingurumengo gaurko egoeraren aldeko kontzientzia sortzeko konpromisoa hartuko du.

3

-Gure ikastetxeak kontsumo arduratsuaren konpromisoa hartuko du.


Gure ikastetxeak, puntu beltzak hobetzeko,

Udalari ondorengo PROPOSAMENAK egiten  dizkio…

1

- Eskolako Agenda 2030eko programan parte hartzen jarraitu ikastetxeekin komunikazioa hobetuz eta eskaintzen diren ekintzak mantenduz (Foroa, ibilbideak...).

2

- Sentsibilizazioa. Baliabide desberdinak erabiliz (postontziak, kartelak, audiobisualak, tailerrak, kaleko informazio puntuak, etab.) kontzientziazio kanpainak egitea honako helburuekin: 1.Hiritarrok kontzientziatzeko etxeko hondakinen guztien sailkapenaren garrantziaz (papera, ontziak, beira, pilak, bateriak, materia organikoa...). 2.Barakaldoko hondakinen ibilbideari buruz informatzeko. Edukiontzietatik jasotzen direnetik, helmugaraino (zabortegia, balorizazioa, birziklapena…) 3.Materia organikoa jasotzeko edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko eta ondo erabiltzeko informatzeko. 4. Birziklapen eta berrerabilpena sustatzeko adin guztientzako hiritarrei tailerrak eskainiz.

 Maiatzaren 3tik 18ra

DBHO2. Arte Batxilergokoen lanak gai birklatuekin

Maiatzak 5
IRAESeko Euskadiko Confint online
Apirilak 28
Euskal Confinterako materialak eta kartelen prestakuntza
Apirilak 21
Formakuntza saioan Elena Villacorta emailea: "Experiencias y prácticas de educación frente al cambio climático"


Apirilak 14
Dibertsifikazio taldekoak Ramon Rubial Lorategi Botanikoan
Martxoak 26
Institutuko Confint

viernes, 22 de enero de 2021

20-21 2.HIRUILABETEKO JARDUERAK

Martxoaren 10ean
Ingurumen karpetak, ODS lan ildoarekin, banatzea ikasle guztien artean
Martxoaren 10ean
DBH3. Dibertsifikazio taldekoak Udal diagnostikorako ibilbidean

Otsailaren 26an
Ingurumen-karpetaren disenua ODS-ekin
Otsailaren 2tik 27ra
Zientzia-emakumeak erakusketa Clara Campoamor Zentro Zibikoan

Laugarren hiruhilekoa erreibindikazio-osagai handiarekin dator, otsailaren 11n ospatzen baita zientziaren arloko EMAKUMEAREN ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Horrela, hilabete osoan Zientzia-emakumeak/Mujeres de Ciencia erakusketa erakutsiko da.  Erakusketa grafiko hau Isabel Ruiz Ruizek irudiztatu du, eta 12 zientzialari historiko aurkezten ditu. Ilustrazioak eta horiei erantsitako testuak "Emakumeak" bilduma osatzen duten liburuetako baten orrialdeetatik datoz.

"Gainera, Barakaldoko 12 zientzialari ikertzailek parte hartzen dute, haietako bakoitzari lotuta. Aitzindarien artean,  gogokoen dutena aukeratu dute, eta, ahotsa emanez, hitza ematen diete, beren burua aurkezten duten bitartean ", azaldu du zinegotziak. Panel bakoitzak QR kode bat dauka, audio batera bidaltzen duena, eta, horrela, erakusketa modu atsegin eta didaktikoan egiten laguntzen du, haien guztien historia ezagutzen den bitartean. Clara Campoamor Zentroan erakutsiko da, otsailaren 2tik 27ra. Ondoren, Barakaldoko ikastetxeetan (Bigarren Hezkuntzan) ibiliko da.

Otsailaren 12an
IRAESeko 3.Lana

Otsailaren 10an 
DBHko taldeetan kontsumo arduratsuaren aldeko maskarak banatzea(12 GIH logotipoan)

Urtarrilaren 18tik otsailaren 2ra arte IBAIALDE eta AZTERKOSTA erakusketak Areto Nagusian

DBH4. taldeko Fisika eta Kimika arloko ikasleek panelak aztertu dituzte ibaien eta itxasoen aspektu kimikoetan sakondu ahal izateko. Saioa amaitzean beraien koadernoetan bisitaldiaren txostena prestatu dute.