Etiketak

lunes, 14 de enero de 2019

2.HIRUHILEKO AKTIBITATEAK 18-19

Martxoak 15
Beurko BHIko ikasleak klima aldaketaren kontra greba orokorrean
Klima-aldaketaren kontrako ikasle greba orokorra egin da Europan. 
Hego Euskal Herrian, mobilizazio nagusiak ostiralean bertan izan ziren, 12etan, lau hiriburuetan, zehatz-mehatz, Bilboko Arriagan, Gasteizko Bilbo Plazan, Donostiako Bulebarrean eta Iruñeko Udaletxeko Plazan. Leioako EHUn ere aditzera eman zieten mezua politikariei. Hona hemen argazkien sorta IRAESekoek diseinatutako kartelarekin arazoaren konponbidea aldarrikatzeko.

Martxoak 10
Ereagako hondartzan plastikoaren bilketa Greenpeace erakundeko eskutik

Ehunka lagun bildu dira igande honetan Getxoko Ereaga hondartzan, plastiko pilaketaren gainean Greenpeacek eta Jon Kortajarena Bilboko modelo eta aktoreak sustatutako deialdiarekin bat eginda. Elkarte ekologistak zabaldu duenez, itsasoan amaitzen duten plastikozko ontzi kopuru handien inguruan ohartarazi nahi izan dute, itsas-animalientzako arriskua bilakatzen direlako, baita gizakiaren osasunerako ere. Araudi zorrotzago eskatzeko Greenpeacek 'Plastiko madarikatua' lemapean abiatutako kanpainaren ekitaldietako bat izan da hau.
Gure ikasleak ere hara abiatu ziren.
Hona hemen jardueraren berri bideo eran:
.Gure ikasleak ere hara abiatu ziren.
Gure ikasleak ere hara abiatu ziren.
Martxoak 1
Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna institutuan                       
Urtero bezala bi Txoko berdeak moreak bihurtu ditugu hainbat emakumeren lana zientifikoak eta baserritarrak adieraziz
Aurten martxoaren 8an inauteriaren oporraldian egon ginenez aurreratu zen urteroko jaia institutuan.
Bizikasi proiektuari esker hainbat jarduera garatu ziren, hala nola ohial moreak zintzilikatzea, txapak egitea, kamiseta moreekin jantzita egotea, manifestua irakurtzea, manifestapena auzotik. Irudietan egindakoaren lagin bat
Landarediak bere ekarpena jarri zuen
Bego Ruano irakasleak kudeatzen duen Mi querida viborina blogerako sarrera berezi bat ere prestatu zuen. Ikusteko, irudian klikatu.

Otsailak 28
2.batxilergoko Kimika arlokoak Basque Centre of Climate Changekoek antolaturiko DESIGNING FUTURE ekimenean
Metodologia Lego Serious Play erabiliz gazteek(16-21) eta adinekoek(≥60) klima aldaketari buruzko hausnarketa egin zuten nola murriztu ondorioak proposatzeko asmoz Bilbao Bizkaia Aretoan.
 



Otsailak 27
Ordazkariak 5.lana burutzen IRAES sarerako
HEMEN klikatuz proposaturiko lanaren deskribapena irakurtzeko aukera dago. Jarraian ikasleen lanaren lehenego urratsak.

Otsailak eta martxoan
Aita Mari itsasontzia Bilboko Itsasadarreko Museoan
Aita Mari itsasontziaren proiektua ezagutzen al duzu? Beurko BHIko ikasleak hurbildu ziren.
Hurbiltzean Itsas Museoko kaira eta igotzean, mediterraneoan aritzeko giza itsas salbamendurako egokituta izan den arrantza-ontzi interesgarria ikusteko aukera izan zuten. Bisitan proiektu honen arduradunek eta bolondresek ekimen hau nola sortu zen era bere helburuak zeintzuk diren azalduko zizkieten ikasleei.

Otsailak 21
Terracycle kanpainarako agorturiko boligrafoen bilketa Txoko berdeetan
Kanpainaren Informazio gehiago HEMEN

Otsailak 18
Aztertu lehiaketetan gure ikasleen parte-hartzea eskertzeko argitaratu berria Euskadiko guneko tximeletak liburua bidali digute

Otsailak 14

Nola dagoen ortua otsailean
Nartzizoak atera berriak.
Babak loreekin.
Zerbak.
Iratxeak.
Konpostarako sareak.

Otsailak 11
EMAKUME eta NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko institutuko ikasleak erakusketan eta hitzaldian Clara Campoamor zentroan

  • Otsailaren 1etik 16ra. ERAKUSKETA. "Barakaldoko Emakume Zientzialariak"
    Jóvenes científicas barakaldesas
  • Ostirala, hilak 1. ERAKUSKETA ESTREINATZEA. Topaketa protagonistekin
  • Astelehena, hilak 11. HITZALDIA. Niñas en ciencia: fabricando a wonderwoman
    Lucía Gallego Andrés. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Emakumeak Medikuntzan foroko lehendakaria.
    Clara Campoamor zentroan Clara Campoamor. 19:00
 
Hitzaldian emakumearen egoerari buruz hitz egin dute eta azaldu dute nola emakumeok, lanaz aparte beste zenbait gauzez arduratu behar garen eta hori oztopo bat izan daitekela batzuetan gure %100 ematerako orduan. Munduko emakumeen %30 bakarrik zientzietan murgilduta dagoela eta Europako eta Estatu Batuetako emakumeen kopurua zientzietan lan egiten Afrikakoaren berdina dela ere aditzera eman dute. 

Otsailak 10
Aste buruetako haize bolada handiek bota dute atzeko patioan zegoen gerizondoa
Honela zegoen joan den martxoan

Otsailak 7

Beotibar empresakoek birziklaturiko papera eramatea
Informazio gehiago HEMEN

Otsailak 1
Institutuan luzaroan egon den birziklaturiko oliorako ontzi laranjari agurra eman diogu auzoetan bilguneak jarriko dituztelako

Otsailak 1
2.DBHko Laborategiko Teknikak arlokoak aztarna ekologikoaren diagnostikorako udal ibilbideetan parte hartu dute

Urtarrilaren 25tik 28ra
4.DBHko F-K arloko ikasleek aztarna ekologikoa gaia landu dute arloari dagokion arazo-egoera jardueran
Lehenengo pausoan hausnarketa egin dute, aztarna ekologikoa zertan datzan, eragileak, ondorioak eta nola murriztu aztertuz.
2.pausoan bideo bat ikusi zuten.
Amaitzeko galdetegi baten bidez norberaren aztarna ekologikoaren balioa kalkulatu zuten. Orokorrean lorturiko balioa bi planeta eta erdia behar dutela gaurko bizimodurekin.


Urtarrilak 28
1.batxilergoko ikasleek Baso biziduna ekimenean dinamizatzaileak izateko 1.formakuntza saioa parte hartu dute

Erosketa berdea institutuan 2.hiruhilekorako

Urtarrilaren 21etik 29ra
Sahararen Aldeko XV Euskal Karabanaren zabalkundea institutuan
Saharako erefuxiatuei janariak emateko premiazko proiektua da hau. 

Urtarrilak 23, 25, 30 eta otsailak 1
OMICeko Kontsumo tailerrak 3.DBH taldeetan
3.DBHkoek parte hartuko dute bi tailer desberdinetan:
1.-Moda, arropa eta oinetakoak.
2.-Finantza Hezkuntza: oinarrizko maila. 
3.B
3.D

3.C

Urtarrilak 17
Azterkosta argazki lehiaketan 4.B taldeko Josu Diaz irabazlea izan da bere kategorian 

CONCURSO AZTERKOSTA 2018 LEHIAKETA  
ARGAZKIA / FOTOGRAFÍA 
1.kategoria (≤10 urte): AMETS KARRERA (CPEIPS SAN JOSE DE FLOREAGA HLBHIP) 
2.kategoria (11-15 urte): JOSU DIAZ (IES BEURKO BHI) 
3.kategoria (≥16 urte):  BEÑAT TOTORIKA (BAKARKAKOA)
Hona hemen saritutako argazkia:

Urtarrilean
Plastikako irakasleak irakatsitako eta berak egindako poltsa desberdinak birziklaturiko plastikozko poltsen hariekin

Urtarrilaren 10tik 24ra
IBAIALDE erakusketa idazkaritza aurrean

Urtarrilaren 8tik 22ra 
AZTERKOSTA erakusketa areto nagusia