Martxoak 26
GAZTEEN I. FOROA "BIZKAIA IRAUNKORRAREN ALDE"
Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaiko Gazteen I.Foroa egin zen. Goizean zehar, Bilbok ingurumen-hezkuntzarekin zuen hitzordu garrantzitsua. Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaia Jasangarriaren Aldeko Gazteen I. Foroa gauzatu zen.
Egitaraua:
9:15 Partaideen harrera
9:30 Aurkezpena.
9:40 Taldeko lana
Ikasleak: 5 lan geletan banatuta; Energia-Klima Aldaketa, Mugikortasuna, Kontsumo Arduratsua, Elikadura eta Bioidibertsitatea.
Irakasleak eta udaletxeko teknikariak: Ingurugelakideek gidatutako dinamika
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Lan gela bakoitzeko bozeramaleek, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariei dinamikaren ondorioak aurkeztuko dizkiete.
13:00 Agurra eta musikala CF Otxarkoaga ikastetxearen eskutik.
13:15 Bazkaria- luntxa.
Ekitaldi honetan, Bizkaiko Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten 236 ikastetxeak ordezkatzen dituzten 34 ikastetxetako ikasle eta irakasleak bildu ziren. Guztira, 115 ikaslek, 46 irakaslek eta udal-teknikariek ingurumen arazoei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan zuten. Ekitaldiaren bigarren atalean, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei helaraziko dizkiete bertan jasotako ondorioak.Eskolako Agenda 21 programa honen bitartez, ikasleek eta irakasleek gizarte osoan eragin zuzena daukan zerbaiti buruz hausnartzen zuten. Gizartearen sektore guztien arteko elkarlana baliatuta, biztanleen benetako ongizatea lortzeko proposamena da.
Informazio gehiago HEMEN.
Martxoaren 16tik 18ra
Ingurumen Taldekoek institutuko diagnostikoa garatuz
Martxoak 9
Murala Bizkaiko Gazteen I. Fororako
Helburuak;
1. Udal foroetan ikasleek urtero proposatzen dituzten hobekuntzarako proposamenak Bizkaiko Foro Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariei adieraztea.
2. Bizkaian Eskola Agenda 21 proiektuari buruzko jarduera egokiak komunikatzea.
3. Bizkaiko Eskola Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten eskualde desberdinetako ikasleek elkar ezagutzeko aukera izatea.
Argazkiaz eta irudiaz lagundu, murala erakargarria egin dugu irudimena landuz gure jarduera egokia, EZAGUTZA DA BIDEA, Bizkaiko beste ikastetxeei ezagutarazteko.
Martxoak 7
IBAIALDE prestakuntzarako irteera
Aktibitate honetan, ibaien ur laginketa nola egin. zein nolako parametroak neurtu (temperatura, pH, nitritoak, fosfatoak,..) eta emaitzen esannahia ikasteaz gain Ataria Zentruaren inguruan dauden Betoño eta Arkaute paduren biodibertsitateaz gozatzeko aukera izan zuten irakasleek eta koordinatazileek.
Martxoak 6
Emakumearen eguna ospatzeko aktibitateak
Generoen berdintasuna errealitatea izateko asko falta zaigu. Horregatik aurten ere, martxoaren 8a ospatu genuen, historian zehar honen alde borrokatu duten eta borrokatzen jarraitzen duten emakume guztiei omenaldi bat egiteko, eta bereziki desberdintasunaren ondorioak sufritu eta sufritzen dituztenei, batzuk bere bizitza ahaleginean utzirik ere.
4.DBHkoek hainbat emakume ospetsuren jasangarritasunaren aldeko ekarpenak aztertu ondoren hausnarketa egin zuten.
1.batxilergoko MGZkoek Alboan erakundearen bideoak ikusi dituzte, hala nola, Ser mujer en el Congo eta Lo que esconde tu móvil non mobiletarako koltana ateratzeko emakumeei buruzko esplotazioa ageraian gelditzen den. Informazio gehiago HEMEN.
Martxoaren 4tik 18ra
Arte batxilergokoen lanen erakusketa
Martxoak 3
AESLEME erakundearen hitzaldia
1.Batxilergoek paraplegiko eta tetraplegiko gaixoeei buruzko hitzaldi bat izan zuten AESLEME erakundearen eskutik. Ikasleak harritu ziren konturatzean bizitzaren edozein momentutan hitzaldian entzundako eta ikusitako egoerak gertatu ahal zaizkiela.
Garuneko zein medulako lesioak eragiten dituzten istripuen prebentzioa bultzatzen duen elkartea da AESLEME:http://www.aesleme.es
Otsailaren 16tik 23ra
IRAESeko 5.Lana: Jasangarritasunaren aldeko emakumeak
HEMEN lan guztiak jasota.
Otsailaren 10etik 27ra
1.Dko Arte Batxilergokoen lanak birziklaturiko gaiekin
Ikasle hauek Hezkuntz Komunitateari tresna zaharrak eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko gauzak eskatu zioten Bolumen arloan hainbat lanak garatu ondoren erakusketa bat antolatzeko
Otsailak 9 eta 11
OMICeko Oinetakoak eta arropa tailerra 3.DBHko taldeetan
Otsailak 13
Ihauterietan 2.DBHOkoek keinu bat biodibertsitateari
Otsailaren 9tik 14ra
1.Arte Batxilergoan birziklaturiko materialen bilketa
Arte batxilergoko ikasleek mota guztietako birziklaturiko materialak batzen hasi dira dagozkion lanak egin ahal izateko.
Otsailak 6
Elurtea ere institutuan
Aurtengo neguak elurra ekarri zuen itsas
mailan, eta tenperatura maximoak 5 ºC ingurukoak izan dira. Bizkaia alerta
laranjan egon zen elurteengatik, eta abisu horian, izozteengatik.
Eguraldi kaskar honekin 600 familia argindar zerbitzurik gabe izan ziren Bizkaian.
Kaltedunak Zornotzako, Nabarnizko eta Ereñoko mendi-inguruetan bizi dira
gehienbat.
Otsailak 5 2.DBHkoak Udal Diagnostikoan
Otsailean 2.DBHko Laborategiko ikasleak Barakaldoko kaleetaik ibili dira biodibertsitateari buruzko Udal Diagnostiko egin ahal izateko. Beste gauzen artean, landaredia, fauna, berde guneak, espezie inbaditzaileak eta kutsadura aztertu zituzten.
Diagnostikoan egindako behaketetan oinarriturik, ikasleek, hurrengo Eskolarteko Foroan, amankomunean jarriko dituzte landu dituzten konpromisoak eta proposamenak .
Otsailak 2 eta 4
OMICeko Ekonomia Domestikoa tailerra 3.DBHko taldeetan
Otsailak 2
Hezeguneen Nazioarteko eguna
Urtero bezala, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatu da; horregatik, institutuan tutoretzarako unitate didaktiko bat prestatu dugu, Hezkuntz Komunitatean oro har hezeguneen balioez eta onurez dagoen sentsibilitatea areagotzeko asmoz.
Urtarrilaren 12tik 27ra
IRAESeko 4.Lana: Deforestazioa
IRAESeko saretik urtarrilerako lana proposatu zieten ikasleei. Lan-proposamena bideo batekin lotuta zegoen. Bideoa ikusi ondoren ikasleek hiru galdereei erantzuna eman behar zieten irudi baten bidez. Gure ikasleek glogster bat egitea erabaki zuten gai nagusiarekin, deforestazioa hain zuzen.
IRAESeko ikasleen blogean Beurko BHIko 4.lanaren argitarapena HEMEN.
Urtarrilak 26
Atzeko patioaren landaredia eta konposterak
Atzeko patioan badago landarediaren aniztasuna. Hainbat aleei komenigarria da begirada bat botatzea.
Fruituak ematen dituzten zuhaixkak era egokian daude txoriek ondo elikatzeko.
Parte hartu genuen I.Euskadiko Confitean eman ziguten zuhaixka ederra dago. Kimuen muturretan fruituak ikusten zaizkio. Lursoroan, plataneroetatik eroritako azkenengo hosto lehorrak.
Plataneroak biluzik gelditu dira negua hasi denetik. Kimuetan, horien bolatxoak, haziez beterik, erortzear daude.
Kimuen artean eskutaturiko habi bat agertu da.
Itzalpean eta hezetasun handiko bazterretan, adibidez bibliotekaren atzekaldean, goroldioa agertu da.
Gingondoan eta gerziondoan adar puntako begiak oso argi ikusten dira.
Materia organikoarekin, batez ere zuhaitzen ostoekin, konpost egiteko ontziak ikasleek bete dute.
Urtarrilaren 19tik 23ra
Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetan, baldintza penagarrietan bizi dira, eta osasun arazo handiak sortzen zaizkie, batez ere, 5 urtetik beherako umeei eta haurdun eta bularra ematen duten emakumeei.
Horregatik, guztiagatik, aurten ere “Piztu Itxaropena” karabana martxan jarri dugu jakiak eta emakumeentzako konpresak biltzeko, eta Beurko BHIko elkartasuna adierazteko.
Otsailean Euskaditik irtengo da karabana, saharar herriari ahalik eta elikagai gehien eramateko.
Urtarrilean produktu bilketa bat egingo da ikastetxeetan.
Urtarrilak 19
Ortua prestatzea udaberrirako
Naturguneko arlokoak, urtero bezala, dagozkion lanak hasi dira egiten datorren udaberrian modu egokian egoteko.
Konpostajea egiteko jasotako hainbat hosto ere konpostereetan sartu dituzte.
Hazien artean babak eta ilarrak. Biodibertsitatea handiagotzeko San Joseren landareak(Primula) eta iratzeak.