EKAINAK 5 eta 7
PEÑAS NEGRASera
2.DBHko ikasleek Bizkaiko Meatzaldeak natur eta kultur ondare baliotsua duen ingurua dugun ezagutzeko aukera ezin hobea izan dute bi egun hauetan. Honela konturatu dira ondare hau zaindu eta hobetzeko ardura guri guztioi dagokigula, ondoko belaunaldiei iritsi dakien.
EKAINAK 3
ESKOLEN ARTEKOA-UDAL FOROA
Clara Campoamor Kultur Aretoan gauzatu zen Udal Foroa eta horren egitarauaren lerro nagusiak hauek izan ziren:
9:20 partaideen harrera
9:40 Ekitaldiaren hasiera
10:00 Interzentroko dinamikak
11:30 Amaikaterdietako
12.00 Eskola Foroa
13:00 Ekitaldiaren amaiera
HELBURUAK:
Ikastetxe bakoitzak auzo edo herri diagnostikoa egin ondoren atera dituen ondorio, konpromiso eta udal-eskakizunak elkar komentatzea eta lehentasunezkoak batzea.
Ikasleak elkar ezagutu, esperientziak trukatu eta jende aurrean hitz egiteko beldurra galdu.
MAIATZAK 22
ORTU EKOLOGIKOA INOIZ BAINO BIZIAGO
Beurko BHIko ortua nekazaritza ekologikoa eta ingurumena ikertu eta ezagutzera ematen duen leku aproposa da .
Jarduera honetan parte hartzen duten ikasleak “NATURGUNEA” ikasgaietakoak dira, 4. DBHaren aukera-ikasgaiarenak hain zuzen. Helburua nekazaritza ekologikoa eta ekologiaren inguruan informazioa zabaltzea da era praktikoa erabiliz.
Ortutik lortzen diren uztek aukera ematen diote ikaslegoari usaimena, ukimena, dastamena eta ikusmena erabiltzen. Honetaz gain, hor ikasleek aukera izaten dute pozoin barik kalitatezko fruitu-marrubiak, esaterako-eta ortuariak-babak, porruak, uhazak,…-lortzeko nekazaritza ekologikoaren munduan murgilduz: beharreko erremintak, haziak, lorategi-landareak eta ortu-landareak, konposta,…
Jarraian hainbat irudi adierazgarri.
Ikasleen lanak azaroan
Eraldatzen dugun ekosistema
Azaroan jasotako kalabazak, uda lehorraren ostean
Jantokiko laguntzaileek eta 4. DBH zenbait ikasleek astero batzen dute hondar organikoa konpost-a egiteko institutuko baratzean
Konposta egitean jantokian sortzen diren hondakin organikoak 'birziklatu' egiten dira ongarri bat sortuz. Konpost hau ortuan erabiltzen da materia organikoa natura-ziklora bueltatuz eta “zabor” horri bigarren erabilpen bat emanez.
Maiatzak 16 eta 17an Naturguneko ikasleak uzta jasotzen hasi dira:10 kg baba-handia (Vicia faba)
Ortuari kolorea emateko urteroko erraboilak
MAIATZAK 21
TERRACYCLE KANPAINA GOGORARAZIZ
Ingurumen Taldeko bi ordezkari ikasgela guztietatik pasatu dira gogorazteko boligrafo eta errotulki zaharren trukearen bidez puntuak lortzen direla eta hoiekin txertoak beharra duten beste eskualdeko herrietara bidaltzeko,iaztik Terracycle-koekin kanpaina aurrera eramaten delarik.
MAIATZAK 20
IKASLE SARITUTA
Plastikako 4.DBHko Ane Calvo eta Unai Cosgaya ikasleak sarituta izan dira aurtengo AG21eko karpetaren diseinatzeko lehiaketan parte hartzeagatik.
MAIATZAK 20tik 23ra
TESTU LIBURUEN BERERABILPEN KANPAINA
2.DBHOkoak kanpaina berri batekin hasi dira beraien azkenengo hiru klase egunetan. Kanpaina honen helburua aurten erabilitako testu liburuak hurrengo ikasturterako berrerabiltzen saiatzea izan da BIRZIKLATU BAINO LEHEN BERERABILI mezua ikasgela guztietatik zabalduz. Testu liburuek botata, baztertuta ala San Juan egunean erreta amaitu beharrean bigarren bizitza bat edukiko dute beste ikasleen eskuetan. Aurten institututik alde egingo duten ikasleek bestei nola jokatu azaldu diete: liburuak mailegua eran utzi, dohainik ematea, truke moduan jokatzea ala prezio sinboliko betekin saltzea. Horretarako, ikasleen arteko harremanak areagotzearen aldekoaren ekimenak hasteko beharra dagoela esan diete ikasturtea amaitu baino lehen liburuak jabe berriak izateko.
MAIATZAK 17
GRENPEACEko ARCTIC SUNRISE itsasontzia Bilbon
Arctic Sunrise itsasontzia Bilbora ailegatu da Maiatzak 16 eta 17 egunetan egoteko Bilboko Itsas Museoaren parean.
IGO ITSASONTZIRA!!! entzun eta Beurko BHIko ikasleak zein koordinatzailea igo dira.
Talde ekologistakoek arrantza bideragarriaren aldeko ekintzak dihardute eredu jasangarri bat posible dela badakitelako. Pausoak:
-Arrantza flotak duen gaingaitasunarekin bukatzea: dagoen arrain kopuruarentzat itsasontzi gehiegi daude.
-Arrantza iraunkor eta inpaktu txikikoa bermatzea era positiboan laguntzen baituzte kostaldeko komunitateak eta ingurumen itsastarra..
-Arrantza eremuak kudeatzea ekosistemen ustiamenean arreta berezia izanik.
-Arrantza produktuen trazabilitatean transparentzia handitzea.
Geenpeace erakundeko ordezkariek Espainako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministrariari, Miguel Arias Cañeteri hain zuzen, arrantza jasangarriaren aldeko sinadurak emango dizkiote, beraien artean Beurko BHIko Agenda21 proiektuarena.
Idazkiaz gain, paperezko itsasontzi txiki batean gure eskaera idatzita ere ailagatuko zaio ministrariari.
MAIATZAK 6tik 10era KONTSUMO TAILERRAK 1.ZIKLOAN
1.DBHko ikasleek parte hartu dute Kontsumobide tailerretan. KONTSUMOBIDE erakundearen bidez prestakuntza-jarduerak eskaintzen ditu tailer ibiltariaren bidez. Jarduerak ikasleek eguneroko bizitzan aurkitu ditzaketen kontsumo arloko egoeretan oinarrituta daude.Tailerrak curriculumera egokituta daude eta ordu eta erdiko iraupena daukate.
APIRILAK 30
Plastikozko tapoiak batzeko kanpaina aurrera doa institutuan. Iaz hasita, aurten arraskatatsua ere izan da. Bi erainkuntzetako txoko berdeetan dagozkien ontziak daude ikasleek, irakasleek eta ez-dozenteek tapoiak utzi ahal izateko.
APIRILAK 23
Liburuaren eguna dela eta Arte Batxilergoko ikasleek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Aretoa apaindu zuten beraien esku-lanekin. Hor, irakurketa maratoi bat egiteko eskena tokiaren gainean liburuak hegaka txoriak bihurtuta, birziklaturiko materialez egindako loreen usaina ea nabaritzen zen.
Liburuak nagusiak izan ziren egun horretan. Hango alderdi eta bazter guztietatik irakurleen irudi beltzak eta Joseba Sarrionandiaren esaldiak.
Bai apainketa ederra!
APIRILAK 19 eta 23
4.DBHko ikasleek Ramon Rubial lorategi botanikotik gidaturiko bisitaldia egin dute.
Lorategia Barakaldo erdian dago, mundu berde batean murgiltzeko aukera izan zuten, bertoko eta kanpoko zuhaitz eta landare espezieen aniztasunaren laburpena ikusteko aukera ezin hobea.
APIRILAK 22
ERABILITAKO ETXEKO OLIOAREN BILKETA-KANPAINA GAUR MARTXAN JARRI DA INSTITUTUAN.
Olioaren isurketak oso kaltegarriak dira ingurumenerako eta ikasleak horretaz jabetzea gustatuko litzaiguke.
Bilketa kanpaina honen helburua, ikasleek, irakasleek eta ez-dozenteek etxean erabilitako olioa, gure institutuan dagoen ontzira ekartzea ohitura bihurtzea da. Olioa biodiesela lortu ahal izateko erabiliko da.
AG21 proiektuan, hezkuntza-komunitatearen ardurak pizgarri bat merezi duela pentsatzen dugu, hori dela eta planetaren alde egiten duzuna eskertzeko modu bat topatu dugu, noski, laranja ere.
LAGUN GAITZAZU INGURUMENA ZAINTZEN!