PILEN ARRISKUA
Egungo pilak eta bateriak fabrikatzeko oso toxikoak diren metal astunak behar dira, pertsonen osasunerako eta ingurumenerako oso kaltegarriak direnak, lurrera, uretara eta airera elementu toxiko desberdinak jariatzen baitituzte.
Aste honetan zehar arazo honi buruz pentsarazi nahi dizuegu, edonon botatako pilek sortzen duten arazo ekologikoaz, hain zuzen ere. Bide batez KONTSUMO OSASUNTSUA bultzatzeko asmoz begirada bat botako diegu ikasleek atsedenaldian ekartzen dituzten hamaiketakoei.
Ikasleek ondoko informazioari buruzko haurnasketa egin dute.
Txoko berdean pilak birziklatzeko dagoen ontzia betetzen hasi da.
Aurtengo AG21eko gaia KONTSUMOA izan denez, II Ekinaren Astean prestatu genuen ekintza hau AG21eko gai nagusiarekin lotzea bururatu zitzaigun, eta maiatzaren 20tik 26ra bitartean "PILAK BOKATA EDO FRUITA BATEN TRUKE" kanpaina ere martxan jarri genuen: pila zaharrak ekartzen zituen bakoitzari, txartel bat ematen genion, eta ekainaren 14an, txartel horrekin hamaiketako osasuntsu bat eskuratzeko aukera izango zuten. Kanpaina honen zabalkundea egiteko ikasleak berriro prest egon ziren muralak eta pankartak egiteko.
Ekainak 14n gurasoen eta bigarren batxilergoko ikasleen laguntzarekin bokatak eta sagarrak banatu dira. Hona hemen irudi batzu.
HEMEN sakatu gainerako ikastetxeen partaidetza ikusi ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario