Abenduak 23
Gabonetako oporraldia
Abenduak 22
Jostailuak Bilketa Solidarioaren Gunean
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, beste urte batzuetan bezala, bilketa solidarioaren gunea abenduaren 27ra bere Busturiko egoitzan martxan jarri zuen erabilitako arropa eta jostailuak biltzeko.
Ekintza honen helburua bikoitza izan zen: alde batetik, kolektibo behardunekiko laguntza eta solidaritatea adieraztea eta, bestetik, batzuentzat erabilgarriak ez diren materialak birziklatzea eta berrerabiltzea.
Erabilitako jostailu eta arropak irabazi-asmorik gabeko elkartea den Koopera Ingurumen Zerbitzuak batuko ditu; giza-ekimena sustatzen duten kooperatiba eta enpresa taldea. Bere helburua, ingurumen babesa eta giza-berrikuntzaren inguruko ekintzen bitartez bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzea da.
Koopera osatzen duten kooperatibak, gizarte-errentagarritasuna bilatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira; baliabideak, espekulazio-irizpideak jarraitu barik kudeatzen dira, eta gaizkien pasatzen duten pertsonen lan eta gizarte egoera hobetzeko erabiltzen dira, beti ere Ekonomia Zirkularra bultzatuz.
Institutuan jasotako jostailuak Bilketa Solidario Gune honetan utzi ditugu.
Abenduak 21
IRAESeko 3.lana: aintzinako Gabonak eta gaurkoak
Hona hemen IRAESeko ordezkarien hausnarketa.
"Aintzinean festak oso desberdinak ziren gaurko egunekin konparatuz.
Abenduak 18
Jostailuen bilketa amaitutzat eman zen
Aurten batu diren jostailuak DorreMadariagan dagoen Bizkaiko Biodibertsitate Zentrora eraman ditugu. Hor, abenduaren 5etik 27ra, puntu solidarioa bat antolatu dute. Bildutako materialak Koopera sare sozialera eramango dira.
Abenduak 15
Gabonetako apaingarrietan kontsumo arduratsuari buruzko mezuak
Abenduaren 11tik 18ra
Gabonetako jostailuen bilketa kanpaina
Abenduaren 11an 2.batxilergoko Ingurumen Taldekoak kanpainaren difusioa egin zuten 1.zikloan.
Era berean, 4.DBHko Ingurumen taldekoek 2.zikloan.
Abenduak 3
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskeraren eguna modu berezi batean ospatu ahal izateko 4.DBHko Fisika eta Kimikako ikasleek unitate didaktiko baten bidez ulermen ariketa bat garatu zuten.
Abenduak 10
Ingurumen Taldeko bilera 1.zikloan
I.bileran ikasle berrie azaldu zitzaien zer lantzen den Agenda 21 proiektuan eta zein nolako inplikazioa duen parte hartzeak proiektuan.
Abenduak 2
Ingurumen Taldeko bilera 2.zikloan
Gaiordena:
1.-Aurkezpena
2.-Lan egiteko ordutegia finkatzea
3.-IRAESeko ordezkarien aurkezpena
4.-Ikasturte honetarako plangintza
Abenduak 1
4.DBHkoak ikasle ohi batekin lanean
Estibaliz Linares ikasle ohiak 4.DBHkoei galdetegi bat pasatu zien aztertzeko nesken eta mutilen arteko erabilpen desberdinak teknologia berriei dagokiena, hau da, webguneak, sare sozialak-Facebook, Twitter, Google +, Histagram,...-.
Abenduak 30
IRAESeko 2.lana
Frantziak Klima-Aldaketaren gaineko konbentzioko 21. Konferentzia bere gain hartu du, azaroaren 30etik abenduaren 11ra, «Paris 2015» deituta [http://www.cop21.gouv.fr/es].
Ingelesez COP21 deitzen da: “Conference of the Parties to the United Nations”.
Konferentzia oso garrantzitsua izan da, herri guztiek aplika dezaten klimaren gaineko nazioarteko akordio berri bat lortu nahi izan delako, hain arriskutusa den berotze globala 2ºC azpitik mantentzeko asmoz.
Orain gure txanda da, klima aldaketari begira eta etorkizunari begira, biosfera, herri eta gizaki guztientzako akordio on bat lortzeari begira, gure hiru hitz garrantzitsuenak aukeratu ditugu aukeratzearen zergatia azalduz.
MURRIZTEA: guztion ardura, agintariena zein heritarrena, gasen emisioak murrizteko neurriak hartzea izan behar da.
Azaroaren 27 eta 28
Hilaren 27an eta 28an, egun osoz, janari bilketa egin zuen Bizkaiko Elikagaien Bankuak. Gabonen aurretik ohiko bilakatzen ari den jarduera da. Baina elkartasun keinu horren atzean behar bat dago: pertsona askok jakiak behar dituzte, egunero, bizi ahal izateko.
Bankuak urtean zehar batik bat supermerkatuetatik jasotzen ditu elikagaiak. Baina azaroko kanpaina berezian lortzen ditu gehien. 2013an, esaterako, 350.000 kilo jaki bildu zituzten, eta iaz, 575.000. «Aurten, gehiago edo gutxiago lortzea ez zaigu asko axola. Nahi genuke, noski, iazko kopurua gainditu. Baina herritarrek ematen dutenarekin konformatuko gara», esan dute bankuaren boluntarioek. Nola ez, bilketa honetan ibstitutuko ikasleak egon ziren.
Azaroaren 26, 27 eta 28
Jasangarritasunerako Hezkuntzako Euskadiko IV.Jardunaldiak
Programa HEMEN
Burutu ziren jardunaldietan helburuak honako hauek izan ziren:
Azaroaren 20tik 25era
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako aktibitateak
Flashmob prestatzea atsedenaldian.
Azaroak 11
Haritz baten landaketa
Biologia arloko ikasleek institutuko biodibertsitatea aberasteko asmoz atzeko patioan haritz bat landatu zuten.
Azaroak 10
Ortuko lanak
Udazkeneko ortuko lanak egiteari 4.DBHkoek eman zioten Biologia arloko ordutegian. Kartoiekin babestu zuten lurzorua belar txarrak ez hasteko. Gainean dagokion konpost kantitatea gehitu zuten aberasteko lurrak.
Azaroak 9
DBHko 2.Bkoek egindako bideoa
DBHko 2.Bkoek bideo bat prestatu dute aurtengo Beldur barik lehiaketan parte hartzeko. Bideoaren titulua BERDINTASUNAREN ALDE da. Lana tutoretza orduetan burutu dute.
Azaroaren 5etik 12ra
IBAIALDE erakusketa
Azaroaren 4tik 8ra
Bilboko Aste Zientifikoa
Gabonetako oporraldia
Abenduak 22
Jostailuak Bilketa Solidarioaren Gunean
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, beste urte batzuetan bezala, bilketa solidarioaren gunea abenduaren 27ra bere Busturiko egoitzan martxan jarri zuen erabilitako arropa eta jostailuak biltzeko.
Ekintza honen helburua bikoitza izan zen: alde batetik, kolektibo behardunekiko laguntza eta solidaritatea adieraztea eta, bestetik, batzuentzat erabilgarriak ez diren materialak birziklatzea eta berrerabiltzea.
Erabilitako jostailu eta arropak irabazi-asmorik gabeko elkartea den Koopera Ingurumen Zerbitzuak batuko ditu; giza-ekimena sustatzen duten kooperatiba eta enpresa taldea. Bere helburua, ingurumen babesa eta giza-berrikuntzaren inguruko ekintzen bitartez bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzea da.
Koopera osatzen duten kooperatibak, gizarte-errentagarritasuna bilatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira; baliabideak, espekulazio-irizpideak jarraitu barik kudeatzen dira, eta gaizkien pasatzen duten pertsonen lan eta gizarte egoera hobetzeko erabiltzen dira, beti ere Ekonomia Zirkularra bultzatuz.
Institutuan jasotako jostailuak Bilketa Solidario Gune honetan utzi ditugu.
Abenduak 21
IRAESeko 3.lana: aintzinako Gabonak eta gaurkoak
"Aintzinean festak oso desberdinak ziren gaurko egunekin konparatuz.
Mezatara joaten ziren 24aren gauerdian (misa del Gallo), eta 25ean igandeko mezatara. Opariak praktikoak ziren (pijamak, alpargatak, galtzerdiak...), eta askoz opari gutxiago egiten ziren (opari bat pertsona bana). Batez ere Errege egunean egiten ziren, baina Gabonetako egunean ere.
Jateko, menua guztiz ezberdina zen. Herri txikietan, oilasko bat hiltzen zen, eta barazkiak edo garbantzuak jaten ziren. Postrerako, haiek egindako pastak eta turroiak.
Etxeko familia elkartzen zen bakarrik (lehengusu-lehengusinak eta osaba-izebak ez). Ez zen dekoratzen (belenik, zuhaitzik ez). Eta arratsaldea herri guztia dantza egiten pasatzen zuten.
Urte berriaren bezperan, abenduaren 31-an, familia berriro elkartzen zen afaltzeko. Jendea ez zen kalera ateratzen, eta ohera joaten zen, gaur egun ez bezala. Ez ziren ez kanpaiak ospatzen, ezta mahatsik jaten.
Errege egunean zapatak tximiniaren azpikaldean uzten ziren, sukaldean.
Hausnarketa txiki honen ostean, ikus dezakegu gure arbasoek bizi izandako tradizioen eta gaur egunekoen arteko desberdintasunak nabariak direla. Gaur egun tradizio hauek ospatzeak dakarren kontsumo masiboak ez du ezer ikusi beharrik aurrekoekin".
Abenduak 18
Jostailuen bilketa amaitutzat eman zen
Aurten batu diren jostailuak DorreMadariagan dagoen Bizkaiko Biodibertsitate Zentrora eraman ditugu. Hor, abenduaren 5etik 27ra, puntu solidarioa bat antolatu dute. Bildutako materialak Koopera sare sozialera eramango dira.
Abenduak 15
Gabonetako apaingarrietan kontsumo arduratsuari buruzko mezuak
Abenduaren 11tik 18ra
Gabonetako jostailuen bilketa kanpaina
Abenduaren 11an 2.batxilergoko Ingurumen Taldekoak kanpainaren difusioa egin zuten 1.zikloan.
Jostailuak batzeko kutxak apaintzeko ardura 1.zikloko Ingurumen Taldekoek hartu zuten.
Abenduak 3
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskeraren eguna modu berezi batean ospatu ahal izateko 4.DBHko Fisika eta Kimikako ikasleek unitate didaktiko baten bidez ulermen ariketa bat garatu zuten.
Irakurgaian hamabost emakume zientzialari buruzko informazioa zegoen eta irakurri ondoren galdetegi bati erantzunak eman zizkioten ulermen maila aztertzeko asmoz.
Saioan ikasleek ikasi zuten nondik datorren abenduaren 3an ospatzearena.
Amaitzeko, ikasleek lan taldeak antolatu zituzten eztabaidatzeko emakumeen aportazioak ingurumena hobetzeari, mundu zientifikoarai eta, orokorrean, gizarteari.
Abenduak 10
Ingurumen Taldeko bilera 1.zikloan
I.bileran ikasle berrie azaldu zitzaien zer lantzen den Agenda 21 proiektuan eta zein nolako inplikazioa duen parte hartzeak proiektuan.
Bileraren amaieran ikasleak lau lan talde desberdinetan parte hartzeko izenak eman zuten.
Abenduak 2
Ingurumen Taldeko bilera 2.zikloan
Gaiordena:
1.-Aurkezpena
2.-Lan egiteko ordutegia finkatzea
3.-IRAESeko ordezkarien aurkezpena
4.-Ikasturte honetarako plangintza
Abenduak 1
4.DBHkoak ikasle ohi batekin lanean
Estibaliz Linares ikasle ohiak 4.DBHkoei galdetegi bat pasatu zien aztertzeko nesken eta mutilen arteko erabilpen desberdinak teknologia berriei dagokiena, hau da, webguneak, sare sozialak-Facebook, Twitter, Google +, Histagram,...-.
Galdetegiaren emaitzak izan ondoren Estibalizek mahai inguru bat zuzenduko du ikasle boluntarioekin.
Hausnarketa hau beste ikastetxeekin egin da eta Tesi Doktorala prestatzeko erabiliko da.
Abenduak 30
IRAESeko 2.lana
Frantziak Klima-Aldaketaren gaineko konbentzioko 21. Konferentzia bere gain hartu du, azaroaren 30etik abenduaren 11ra, «Paris 2015» deituta [http://www.cop21.gouv.fr/es].
Ingelesez COP21 deitzen da: “Conference of the Parties to the United Nations”.
Konferentzia oso garrantzitsua izan da, herri guztiek aplika dezaten klimaren gaineko nazioarteko akordio berri bat lortu nahi izan delako, hain arriskutusa den berotze globala 2ºC azpitik mantentzeko asmoz.
Orain gure txanda da, klima aldaketari begira eta etorkizunari begira, biosfera, herri eta gizaki guztientzako akordio on bat lortzeari begira, gure hiru hitz garrantzitsuenak aukeratu ditugu aukeratzearen zergatia azalduz.
MURRIZTEA: guztion ardura, agintariena zein heritarrena, gasen emisioak murrizteko neurriak hartzea izan behar da.
MOLDATZEA: espeziea ingurunera belaunaldi batzuetan moldatzen denez garaia da aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitu ahal izateko, hala nola garraio publikoak erabiltzea, energía berriztagarriak ezartzea, kontsumoa neurtzea,...
DESBERDINTZEA: aldaketa klimatikoa ekiditzeko neurriak hartzerakoan pertsonen artean, herrien artean eta estatuen artean era desberdinetan ardura banatzeko beharra dago, kontuan harturik errunduntasunak, gaitasunak, pobrezia, azpiegiturak,...
Informazio gehiago HEMENAzaroaren 27 eta 28
Hilaren 27an eta 28an, egun osoz, janari bilketa egin zuen Bizkaiko Elikagaien Bankuak. Gabonen aurretik ohiko bilakatzen ari den jarduera da. Baina elkartasun keinu horren atzean behar bat dago: pertsona askok jakiak behar dituzte, egunero, bizi ahal izateko.
Bankuak urtean zehar batik bat supermerkatuetatik jasotzen ditu elikagaiak. Baina azaroko kanpaina berezian lortzen ditu gehien. 2013an, esaterako, 350.000 kilo jaki bildu zituzten, eta iaz, 575.000. «Aurten, gehiago edo gutxiago lortzea ez zaigu asko axola. Nahi genuke, noski, iazko kopurua gainditu. Baina herritarrek ematen dutenarekin konformatuko gara», esan dute bankuaren boluntarioek. Nola ez, bilketa honetan ibstitutuko ikasleak egon ziren.
Azaroaren 26, 27 eta 28
Jasangarritasunerako Hezkuntzako Euskadiko IV.Jardunaldiak
Programa HEMEN
Burutu ziren jardunaldietan helburuak honako hauek izan ziren:
- Esperientziak elkartrukatzea eta eztabaida sustatzea, jasangarritasunerako hezkuntzaren eremuan izan diren azken ekitaldi garrantzitsuek ezarritako ildoetatik abiatuta.
- Praktikan antzemandako ahulezia eta indarguneei buruzko hausnarketa egitea eta datozen urteetarako jarduera-ildoak proposatzea.
- Euskadiko Jasangarritasunerako etorkizuneko Hezkuntza Estrategia aurkeztu eta aztertzea.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako aktibitateak
Flashmob prestatzea atsedenaldian.
Tutoretza orduetan muralak garatzea Txoko Berdeetan ipintzeko.
Giza mosaiko bat osatzea, beraz, parte hartu zutenok jantzi lili koloreko janzkiren bat edo lili koloreko zerbait(kartulina zati bat, zapi bat, ...) eraman zuten.
Azaroak 11
Haritz baten landaketa
Biologia arloko ikasleek institutuko biodibertsitatea aberasteko asmoz atzeko patioan haritz bat landatu zuten.
Azaroak 10
Ortuko lanak
Udazkeneko ortuko lanak egiteari 4.DBHkoek eman zioten Biologia arloko ordutegian. Kartoiekin babestu zuten lurzorua belar txarrak ez hasteko. Gainean dagokion konpost kantitatea gehitu zuten aberasteko lurrak.
Bitartean, beste ikasle batzuek ortua garbitzearen ardura hartu zuten.
Iaz ikasleek landatu zituzten iratxeak ikusgai daude gaur egun. Oso ederrak, gainera.
Konposta edozein momentutan prest izateko jantokiko eta etxeetako hondakinak etengabe erabiltzen dira.
Udazkena garaia egokia da azak landatzeko.
Azaroak 9
DBHko 2.Bkoek egindako bideoa
DBHko 2.Bkoek bideo bat prestatu dute aurtengo Beldur barik lehiaketan parte hartzeko. Bideoaren titulua BERDINTASUNAREN ALDE da. Lana tutoretza orduetan burutu dute.
IBAIALDE erakusketa
Azaroaren 4tik 8ra
Bilboko Aste Zientifikoa
Tailerrak, stand zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkitzen dira Bilboko Bizkaia Aretoan.
Hona hemen 4.DBHko ikasleen partaidetza bideo batean eta 2.batxilergoko ikasleen hainbat
argazki:
Azaroak 3
4.DBHkoek egunkariak irakurtzen Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna prestatzeko
4.DBHkoek egun honetako tutoretza orduan urriaren egunkariak irakurri dituzte emakumeenganako indarkeriari buruzko berriak jasotzeko. Jarduaren helburuak ondokoak izan dira: alde batetik haurnasketa egitea eta beste aldetik, datorren azaroaren 25erako materialak batzea Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean Txoko Berdean muralak ipini ahal izateko.
Azaroak 2
Glorr erakundekoak poltsen bila
Urriak 27
Artigaseko bisitaldia
2.DBH-ko ikasleek Alonsotegin dagoen Artigas-eko zabortegia Agenda 21 programaren eskutik bisitatu zuten. Zabortegian ingurugiro gela bat dago eta bertan gauza asko ikasi zituzten, hala nola zaborrak eta hondakinak nola birziklatzen diren. Bideo bat ikusteaz gain, simuladore batean ere sartu ziren. Oso pozik bueltatu ziren eta gauza berri asko ikasi zituzten. Hango begiraleak ere, oso jatorrak ziren eta oso ongi azaldu zieten birziklatzeko prozesu osoa ikasleei.
Urriak 24 eta 26
I. Munduko Landareen azoka UPVn
Urriaren 24 eta 25ean I Munduko Landareen Azoka ospatu zen Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean dagon Arboretum-ean. Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan dira, Leioa eta Erandioko udaletxeen laguntzarekin.
Azoka honetan munduko landare desberdinak egon ziren salgai. Bertan bertaratutakoek, landareen ezaugarri eta berezitasunak ezagutzeko aukera izan zute, erakusleiho erraldoi bat izango balitz bezala. Gainera bertoko produktuak dastatzeko aukera ere izan zuten.
Bistaldian unibertsitateko batek Basoaren bizitzari eta Euskeraren espiralari buruz informazioa eman zuen.
Glorr erakunderako kanpainaren difusioa DBHko 2.zikloan
Urriaren 12tik 22ra
IRAESeko ordezkarien 1.lana
1. lan proposamena.
IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.- IRAES TALDEAren argazki bat nahi dugu, baina lanean, zeozer egiten ikastetxean ingurumenaren eta jasangarritsaunaren alde. IRAESeko Logoa agertu behar da, nosli.
- Hausnarketa txiki bat: zelan zabalduko duzue IRAES sareak egiten dituen gauzak, lanak, proposamenak etab beste ikasleekin, beste ikasgeletan. Pentsatu, proposamena egin irakasleei eta adostu ostean kontatu.
IRAESekoen ekarpenak 1.lan proposamenerako ikusteko: HEMEN
Urriak 20
4.DBHko Aitor Yañez ikasle laguntzaileak haurnasketarako tutoretza saio bat zuzenduz
Aitorren eskutik beraren ikaskideek emakumeen eta gizonen atzo eta gaurko protagonismoari buruzko hausnarketa sakon bat egin zuten hurrengo belaunaldian hobetu edota berdindu ahal izateko.
Urriak 19
Urriak 16
Glorr erakunderako kanpainaren difusioa DBHko 1.zikloan
Urriak 15
AESLEMEK antolatutako hitzaldia
Gerta dakizuke leloarekin 1.batxilergokoei azaldu zaie trafiko-istripuak, gazteen artean, heriotza eta ezintassun-kausa nagusiak direla eta bide batez nola saihestu istripu bat.
Informazio gehiago HEMEN
Urriaren 13tik 30era
ERABILITAKO ARROPA, OINETAKOAK (HAURRENTZAT ZEIN HELDUENTZAT) ETA EHUNGINTZAKO PRODUKTUAK BILTZEKO KANPAINA
GLORR Fundazioaren helburua da familien egoera ekonomikoak gure txikien hezkuntza-garapen integralean eragin negatiborik ez izatea.
Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen dute, etxean erabiltzen ez diren ehun-gaiak (arropa, oinetakoak, burusiak…) ikastetxera eraman ditzaten.
Urriaren 1etik 16ra
Sentsibilazioa fasea eta harpidetza kanpaina
Koordinatzaileek gelaz-gela pasatu dira Proiektua azaltzeko ikasleek harpidetza egin dezaten Ingurumen Taldeko partaideak izateko.
Urriak 7
Klima aldaketari buruzko formakuntza saioaUrriak 3
AZTERKOSTA prestakuntza irteera tematikoa Pobeñan
Ekintza hau AZTERKOSTA programa gertutik ezagutu nahi duenari zuzendua da.Muskizeko Pobeña auzoan partaideek aukera izan zuten ezagutzeko bertako berezitasunak. Ibilbide baten bidez itsaslabarretako ekosistemak eta bertako hondare historikoa ezagutuko genituen.
Goizean zehar ere itsasoko uren aginketa baten eredu praktikoa burutu zen.
Urriaren 2tik 4ra
DBHko 1.ziklokoek FOSMINER, Mineral eta Fosilen Nazioarteko erakusketan
BEC-en Fosminer antolatzearen xede nagusia erakusketaren Paleontologia eta Mineralogia hedatzera eta garatzera bideraturiko ekimenak sustatzea da. Izan zen berean, mineral, fosil eta harribitxien salerosketa ahalbidetzen die ikerle, irakasle, ikasle, bildumagile eta publikoari har, Natura-zientzien adar hauen azterketa garapenean eta interesdunei, alegia.
Hona hemen ikasleen partaidetza bideo batean:
Irailak 30
Jasangarritasun-irizpideak hezkuntzan
2015-2016 ikastutea antolatzerakoan institutuetan jasangarritasunerako hezkuntzaren trataera zehaztea eskatzen da. Bete behar hori burutzeko asmotan koordinatzaileak bildu dira zuzendariarekin heldu den materalaren ildoa abiapuntua izatez ikastetxearen urteko plana eta urteko memoria prestatu ahal izateko.
Irailak 28
Sentsibilizaziorako panelak
Hezkuntz komunitaten klima aldeketari buruzko hausnarketa egin dezaten hainbat panel institutuko sarreran jarri dira.
Panel hauetan zer den klima aldaketa adierazteaz gain horren eragileak eta ondorioak agertzen dira. Nola ez, klima aldaketa ekiditzeko zer egin ahal dugun.
Irailak 23
Barakaldoko AG21eko koordinatzaileen 1.bilera
Hilabetero koordinatzaileok biltzen dira Mundilab gelan proeiktuaren faseak eta pausoak amankomunean jartzeko. Honetan aurtengo helburuei buruzko hausnarketa egin da.
Irailak 22
Euskadiko IRAESeko koordinatzaileen bilera
Bileran ondoko helburuak agertu ziren ikasturte honetarako:
IRAES 21: 2015-16 ikasturteko bilera
Eibar, Armeria Eskola. IRAILAK 22, 9:30etatik-12:30etara.
1.- IKASLEAK a) Ikasleen autonomia eta protagonismoa areagotzea IRAES sarean.
2.-KOMUNIKAZIOA: a) Iraesetik datozen proposapenak etapa guztietara zabaltzea b) EA21ko koordinazio bileretan IRAES sarearen berri eman.
3.- PARTAIDETZA: a) Partaidetza handitu (gurasoak) b) Udal inplikaziko maila handitu c) Beste eskola jasangarrien sareekin harremantzea.
4.- EBALUAZIOA: a) Ebaluaziorako tresna amankomuna sortzea.
Irailaren 14tik 25ra
Klima aldaketari buruzko panelak
1.DBHkoek informazioa bilatu ondoren panelak egiteari eman zioten denbora Natur Zientziak arloan.
Ikasturte hasieran institutua egokitzen
Paperontzi berriak:
Zuhaitzak zuzentzen:
Paneletan tituluak ipintzen:
Irailak 8
Harrera egunean Hezkuntz Komunitate osoan ingurumen egutegien banaketa
15-16 IKASTURTEKO GAIA:
KLIMA ALDAKETA
Sarrera
Lurraren klimaren aldaketa globalari klima-aldaketa deritzogu. Aldaketak hainbat denbora-eskalatan eta klima parametro guztietan gertatzen dira: tenperaturan, prezipitazioetan, hodeietan eta abarrretan. Aldaketak naturak eragiten ditu, eta azken mendeotan baita gizakiak ere, bestela azken mendean izan dugun tenperatura-igoera eta horrexek eragin dituen fenomenoak naturalak izatea ez zela posible. Ebidentzia guztiek gizakiak beroketa globala azkartu egin duela nabarmen azaldu da.
Klima aldaketa honek ekar ditzakeen ondorioen artean ondokoak daude:
- Giza osasunari kalteak
- Baso, itsaso eta beste zenbait habitaten desorekak
- Nekazaritza eta merkataritzaren haustura
- Basamortuak hedatzea
- Poloetako izotz-geruzak urtzea, ondorioz itsasoaren maila 15-95 cm igoko litzatekeelarik
- Ez-ohizko fenomeno atmosferiko ugari
- ...
AG21 proiektuan ez gaude basoen berdeaz edota itsasoaren urdinaz bakarrik hitz egiteko; gizakiaren geroaz arduratzeko baizik, eta gero bat izan nahi badugu lan egin behar dugu ORAIN.