jueves, 29 de septiembre de 2022
22-23 ikasturte berria, webgune berria
miércoles, 30 de marzo de 2022
21-22 1. HIRUHILABETEKO JARDUERAK
IRAILAK 15
GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK (GIH) EZAGUTZEN
Txoko berdeetan eta institutuko sarreretan ikusgai
URRIAREN 3tik 7raGAZTEEN V. CONFINT KONFERENTZIAN ADOSTUTAKO MANIFESTOA
Eskola
eraldatuz, herriak eta hiriak eraldatzeko.
Lor daitekeen
ametsa
Guadarrama, Madril
2021eko urriaren 3tik 6ra
Kausa honen alde jardun duten pertsona askoren ahots gutxi batzuk besterik ez gara. Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu hau guztia posible egin duten erakundeei, gure ikastetxeetatik eta ESenREDetik hasita Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeritzaraino; baita une honetan entzuten ari zaretenoi ere, eta, bereziki, egun hauetan laguntzen aritu zaigun talde osoari: bideratzaileei, irakasleei eta Guadarraman urriaren 3tik 6ra egin dugun egonaldian gurekin egon diren langile guztiei.
Egun hauetan zehar, 69 ikasle egon gara Estatuko leku desberdinetako 10 sareren ordezkari gisa jardunean, gure proiektuak eta ideiak partekatzeko bilduta, eta mundu iraunkorrago baten aldeko pausoak emateko eta bideak irekitzeko asmoarekin.
Izan ere, arazoak identifikatzea da irtenbideak aurkitu ahal izateko arrakastaren gakoa.
Gero eta gehiago gara hiriguneetan bizi garen pertsonak. Beraz, etengabe sortzen doaz gure ongizateari eragiten dioten gaiak. Ikusiko duzuenez, arazo guztiak elkarlotuta daude. Adibidez, erabilera bakarreko objektuen gehiegizko ustiapena, plastikoaren gehiegikeria, hondakinen kudeaketan sailkapen eskasa eta hiru “erreen” gabezia (murriztu, berrerabili eta birziklatu) zeharo konektaturik daude. Dinamika bera jarraituz, hiriguneetan garraio publiko urria egoteak ibilgailu pribatuen gehiegizko zirkulazioa dakar, eta ibilgailu horiek guztiek kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura eragiten dute, airearen kalitatean ere eragin oso negatiboak sortaraziz. Horrekin lotutako beste arazo batzuk berdeguneen soiltzea eta suntsitzea eta energia berriztagarriak behar beste ez eratzea dira. Jarraituz, esandakoari gehitu behar zaio sare sozialen potentziala alferrik galtzearena, atsekabetzen gaituzten arazo horiei guztiei buruzko desinformazioa eta ezjakintasuna areagotuz.
Zailtasun horiek nolabait gainditu ditugu, eguneroko ohituretan aldaketa txikiak eginik eta Estatuko hainbat tokitako ikastetxeen konpromiso eta laguntzarekin, eta ondorengo lerroetan aldaketa horien guztien artean esanguratsuenak aipatuko dizkizuegu.
3Rak ezarri ditugu.
Eskolako menua berregituratu dugu, haragia gutxiagotuz, eta tokiko (km 0) produktu gehiago eskainiz.
Uraren eta argiaren erabilera murriztu dugu.
Teknologiaz baliatu gara ikastetxe iraunkorrago bat lortzeko.
Gure ingurunea eraldatu dugu natu-gune zabalagoa izateko eta ikasleen bizikidetza eta osasuna hobetzeko.
Ahaldundu egin gara, indarra hartu dugu, eta gure komunitatea inplikatu dugu.
Aldaketa sozioekologikoak lortu ditugu, ez bakarrik ikastetxeetan, baita gure herri, auzo eta hirietako biztanlerian ere.
Hemen zerbaitegatik bagaude, ekintzengatik da, eta ez hitzengatik. Era guztietara jardun dugu, aktiboki zein pasiboki.Ez da erraza izan, baina ez dugu inoiz amore eman. Denbora luzez atsedenik gabe lan egin dugu, baina hau oraindik ez da amaitu. Gure ingurune hurbiletik abiatuta, aldaketa gehiago egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, gure planeta egunez egun hobetzeko borrokan.
Gure lehen helburua kalitatezko hezkuntza iraunkorra sustatzea da, eta horren gakoa ez dago nork egin behar duen, baizik eta nola. Praktika onen ohiko proposamenetatik urrundu nahi dugu; izan ere, erraz ahazten direla uste baitugu, eta asmo onez beteta dauden arren, errealitatearekin ez datoz bat askotan. Horregatik, gure konpromisoa eredugarria izatean oinarritzen den kalitatezko hezkuntza eskatzea da, eta ez teorian oinarritutakoa. Ez dira soilik txikienak gure laguntza behar dutenak, beste belaunaldi asko 3Rak zer diren jakin gabe hazi dira. Denok dakigu beharrezkoak direla, baina benetan badakigu nola gauzatu?
Horrenbestez, jakinarazi nahiko genuke gure esperientziak partekatzean konturatu garela hezkuntza dela guztiaren oinarria. Hurrengo adibide hau proposatzen dizuegu: denoi erakutsi digute gauero hortzak garbitu behar ditugula, eta hau ohitura bat bezala hartu dugun zerbait da. Ez al duzue uste gauza bera egin dezakegula honekin guztiarekin?
Heziketa arduratsua bultzatu dezagun jendeak herritar jasangarriak izaten ikasteko, konturatu daitezen planeta zaintzea ez dela txorakeria bat, biharkoa guk ereiten dugulako eta hobea izatea nahi baldin badugu ahal bezain pronto ekin behar diogulako. Hori dela eta, hezkuntza-materiala behar bezala digitalizatzeko eskatzen diegu gobernuei, irisgarritasun ekonomiko handiagoa izan dezaten, pertsona bakoitzaren ondareari laguntza ekitatiboak emanez.
Ez da ahaztu behar energia berriztagarrien politikak ezarri behar direla, behar diren eremu guztietan eta lehenbailehen.
Era berean, ezinbestekotzat ikusten dugu sortutako hondakin guztiak berrerabiltzeko modu berriak ikertzeko eskatzea.
Udalei, gainera, hirigunearen mapa eguneratzeko eskatu behar zaie, birziklatzeko gune guztien berri emanez, herritar guztien eskuragarri egon daitezen.
Ikusgarritasun handiagoa eskatzen dugu, bereziki gobernuen eskura dauden komunikabideen partetik.
Derrigorrezko irakasgai bat eskatzen dugu, gizartean oso onartuak ez diren interes komuneko gaiak jorratuko dituena.
Arropa generoaren arabera banatzearen aurka protesta egiten dugu, eta generoari dagozkion sailak kentzea.
Berrerabili ezin diren ontzien alferrikako fabrikazioa gutxituko duten ordenantzak ezarri nahi ditugu.
Erabiltzen ez diren espazioak berrerabiltzea eskatzen dugu, eraikinen eraikuntza sustatzeko ingurunea kaltetu gabe.
Beraz, baliabide naturalen alferrikako eta gehiegizko ustiapena saihestu nahi dugu.
Nazkatuta gaude entzuten ez gaituztelako, serio hartzen ez gaituztelako, eta etorkizuneko gazteria garela pentsatzearen eskusarekin inolako aldaketarik ez bilatzearekin.
Gazteok plastikorik ez dagoen etorkizun batean sinesten dugu, desberdintasunik ez dagoen etorkizun batean, non markek ez dituzten jende-multzoak mugiaraziko, ekintza arduratsuek baizik. Etorkizun hobea nahi dugu, baina guztiontzat nahi dugu eta, zuen lankidetzarekin, etorkizun hori gaur hasten da.
Orain ez bada, orduan noiz?
Gu ez bagara, orduan nor?
Guadarrama, 2021eko urriaren 6a.
URRIAREN 21tik 24ra
DBH 4.MAILAKO IKASLEAK RAMON RUBIAL LORATEGI BOTANIKOAN
Lorategia talaia batean kokatuta dago, eta Triano izeneko mendiak dauzka aurrez aurre. Bertan, landare autoktonoez gain munduko inguru desberdinetako landareak ditugu ikusgai: papiroa, pinsapoa, Jupiterren zuhaitz zuria, hosto erorkorreko magnoliak, sasi-akazia arrosa, indi gaztaina gorria, azufaifoa, etab.