Etiketak

lunes, 19 de diciembre de 2016

1.HIRUHILEKO JARDUERAK 16-17

Abenduak 23
OPORRETARA GOAZ,
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Abenduak 22
Gabonetako jostailuen bilketari amaiera ematea
 
 
 
 
 
 

Abenduak 21 eta 22
3.DBHkoak Repsol Fundazioaren ENERGIAREN mundua...ba al zenekien? jardueran 

 
 
 

Abenduak 20
4.DBHko Kultura Zientifikokoak Repsol Fundazioaren ENERGIAREN mundua...Ba al zenekien? jarduera zabalduz 1.zikloan
 

Abenduak 19
Ortua udazkeneko atsedenaldian neguari harrera emateko prest

Abenduak 16
Beurko Txikin Gabonetarako apaingarriak ipintzea kontsumo arduratsua bultzatzeko
  
 
 
 

Abenduak 15
Dibertsifikazio taldekoek parte hartu zuten Serantes Natur Eskolak antolaturiko tailerretan
Ingurumen tailer hauetan hainbat ekintzen bidez(sua eginez, babeslekuak eraikiz, altzariak eratuz, sokekin korapiloak lotuz, labe bat eginez, zura landuz,..) antzinako bizimodua aztertu dute ikasleek.
Jardueraren helburu espezifikoak hauek izan dira:
-Gure arbasoen bizimodua esperimentatzea.
-Basoek ematen dituzten baliabideak agerian uztea.
-Basoak zaintzearen garrantziaz jabetzea.
 
 
 
 
 
 
 

Abenduak 14
Aintzinako Ingurumen Tailerrak:lurzoruko labea egiteko lehenengo pausoa
 

Abenduak 13
Aintzineko ingurumen tailerretarako beharreko materialak ekartzea
 
Serantes natur Eskolako bloga: HEMEN

Abenduak 12
IRAESeko 2.Lana: Palma olioa erabiltzearen ondorio larriak 
1.Fasea: ZEIN PRUDUKTUTAN DAGOEN PALMA OLIOA
 
  
 
2.FASEA:PALMA OLIOAREN ERAGINA OSASUNEAN, INGURUGIROAN ETA EKONOMIAN
 
3.FASEA: KONPROMISOA ETA DIFUSIO IRAESeko sarean
 Klikatu HEMEN gure ekarpena ikusteko IRAES sareko blogean.

Abenduak 12
RETO erakundekoak institutuan hainbat materialen bila berrerabili ala birziklatzeko
 
 

Abenduaren lehengo hamabostaldian
2.DBHko Laborategi Teknikak arloko ikasleek Azterkosta ur-laginketarako analisiak egin dituzte laborategian
 
 
 

 
 
 

Abenduak 9
Lan Jarduerari Aplikatutako Zientziak arloko ikasleak Azterkosta ur-laginketarako irteera Muskizeko hondartzara
 


Abenduak 7
4.DBHko F-K-koak euri azidoa eta berotegi efektuaren eragileak aztertuz
 
 
 
 
 
 

Abenduak 5
Gabonetako jostailuen bilketa kanpainari hasiera ematea 
 
 
 

Abenduak 2
Kartelak Gabonetako jostailuen bilketa kanpaina zabaltzeko
 
 


Azaroak 26
Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa nagusia
Elikagai Bankuaren Bizkaiko Bilketa Nagusia, azaroaren 25-26an izan da.
Bolondresak behar izan dutenez institutuko Agenda21eko lau ikasleek izena eman zuten kanpainan parte hartzeko. Hona hemen Lutxanako supermekatuan ateratako argazkiak:
 
 
 
Helburua, elikagaien xahubiderekin amaitzea izan da eta pobrezia egoeran daudenei, laguntza ematea.
 
 

Azaroak 25 
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna 
Giltzarrik zuzendutako Flashmob-a egiteaz gain, gaur, Beurkon bertan ekintza xumea antolatzea proposatu da: zerbait morea/lila eramatea, eta, eskuan, - EZ da EZETZ – mezua idaztea. Horrekin bat, Beurko Txikiko patioan Puntu More itzela osatu dugu goizeko 11 etan.  Ekintza xumea honekin Barakaldoko gazteriak arazo sozial honen inguruan duen jarrerari buruz asko dio. 


Beste aldetik, Txoko berdeetan eta ikasgeletan informazioa zabaldu da  ikasleek jakiteko zergatik ekimen hau azaroaren 25ean hain zuzen ospatzen den.
 
Beste aktibitateen artean, eguneko 1.orduan ikasleek, gaurko gaiarekin lotuta, galdetegi bat bete dute adieraziz zein egoeretan txarto sentitu diren.
Eraikuntza handiko lehioetan eguneko mezua aldarrikatu da.
 
Institutuko landaredia eta laborategia ere morez jantzi dira.
Eta arratsaldean Flash mob-a Herriko Plazan.
 


Azaroak 23
Ander Martínez ikaslearen berriak USAtik
"Hemen negua ailegatu da! Elurra ez da desagertuko hainbat ilabetetan eta temperatureak ez dira positiboak izango. Zekulako elurtea izan gunuen ostiralean eta klaseak lehenago amaitu ziren. Hainbat argaki bidaltzen dizkizut!
Ingurumenarekin zuzenki harrenik duten ekintza askorik ez daude inguru honetan, gainera orein ehiza hasi da eta orein hil pila ikusten dira inguruan...
Ordea, boluntariotza pila egiteko aukera izan dut. Pasaden astean Nagusien Egoitzarako mantak egin genituen! Gainera, Elizako projektu eder batean parte hartu dut. "Operation Christmas Child" du izena eta ailegatu nintzenetik oinetako kutxak bildu ditugu eta komunitateko jendeak bete dituzte jostiluekin, eskola materialarekin, xaboiarekin, arraparekin ate ohialekin Afrikako umeek ere Gabonetako opariak jasotzeko aukera izan dezaten. Gure helburua, 200 kutxa biltzea zen, eta 216 lortu genituen!! Seguraski pixka bat gehiago jakin nahi baduzu projektuari buruz, Melody Henry-ren Facebooken aurkituko duzue, nire "Amaren" orria da.
Amaitzeko, gaur bazkariak prestatuko ditugu (soja, arroza, espezaik eta barazki sikuak) Sierra Leonako ahurrentzat!
OstegunenanThanksgiving(Día de acción de Gracias) izango da eta familia osoa bilduko da ospatzeko! Zoragarria izango da!!"
 ...
 
 
Gorontziak guztientzako. Ander.

Azaroak 21 eta 22 
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunerako Flash Mob-a prestatzeko entsegu orokorrak institutuan
Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna “ospatzen” da, eta Barakaldoko Udal, elkarte ezberdin eta institututik hainbat ekintza eramango dira aurrera. Horietako bat, Giltzarrik zuzendutako Flashmob-a izango da. Ekitaldia, Bide Onera plazan burutuko da Azaroak 25, arratsaldeko 18:00etan. Horren helburua ez da soilik dantza egitea, Emakumeen Kontrako Indarkeriari EZ esatea baizikAltu eta ozen gainera.

 
Azaroak 21
AESLEME erakundekoak 1.batxilergoan
 
 
 

Azaroaren 2tik 17ra
IBAIALDE erakusketa institutuan
 
 

 

Azaroak 14 
IRAES21 sarean 1.Lan proposamena jaso genuen.
  1. Hausnarketa txiki bat: zergatik da inportantea zuentzat sare honetan parte hartzea? Kide batzuk, berriak izango zaretenez, beteranoei galdetu, aurreko ikasturteetako IRAES Taldeko kideei galdetu, irakasleei... Pentsatu eta guri kontatu. 
  2. Ideia horiekin lelo bat asmatu beste ikastetxeetako ikasleak IRAES 21 sarean parte hartzeko.
  3. Argazki bat beharko genuke lana ikustratzeko: bertan IRAES Taldea, leloa eta IRAESeko logoa agertu behar dira. Nola? Zuen irudimenak esango dizue.
Lan honi erantzuna emateko bildu ziren institutuko IRAES ordezkariak. Hona hemen eskaturikoa leloa.

IRAES sarearen blogera heltzeko klikeatu HEMEN.

Azaroak 7
4.DBHko Kultura Zientifikoa eta Lan Jarduerari Aplikaturiko Zientziak arloetako ikasleak Galindoko araztegira
Galindoko Hondakin Uren Araztegia (HUA), Sestaon, Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoak duen saneamendu lan nagusia da.
Araztegi honetan bi prozesu hauek gauzatzen dira: urak araztu eta prozesutik eratorritako lokatzak tratatu. Uraren tratamendua prozesu hauetan gauzatzen da: aurretratamendua, lehen tratamendua, bigarrena eta hirugarrena.
Ura dekantatzeko prozesuetan ateratako lokatzak, horiek trinkotzeko tratamendu baten ostean, erraustu egiten dira. Baporizaziotik ateratako lurruna kogenerazio-planta batean erabiltzen da, eta araztegiko instalazio guztien beharrak asetzeko energia nahikoa sortzen du.
 
 
 
 
 
 
 
2012 urte hasieran ur Partzuergoa bertoko 1.200 fruta-arbola, zuhaixkak eta belardia landatzen hasi zen. Hondakin Uren Araztegian Estazioan, honen paisaia hobetzeko proiektuaren barruan.

Azaroaren 2tik 6ra
Ikasleak Bilboko Zientzia Astean
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Azaroak 3
Batxilergoko 1.A taldekoak Barakaldoko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea
Barakaldoko Udalak Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloaren bitartez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea antolatuko du azaroaren 2tik 6ra bitartean.
Ekimen honek xede du zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura herritarrei ezagutaraztea, bokazio zientifiko eta teknologiko berriak sustatzen lagunduz. Horretarako, haibat ekimen antolatuko dira Clara Campoamor Kultur Etxean eta ikasleentzako hitzaldi-tailerrak eskainiko ditu.  
 
 
Biologia eta Kultura Zientifikoa arloetako irakasleekin 1.A batxilergoko ikasleek parte hartu zuten urriaren 3an Lorategi Botanikoan antolaturiko ekintza batean Barakaldo Aste Zientifikoa hau izan delarik.

Urriak 31
Papera birziklatzeko eta berrerabiltzeko kutxak Beurko Txikiko ikasgeletan
 
 
 

Urriak 31
Beurko BHIko ortuko uztan kalabazak ere
Gaur nahiko zabalduta dago Halloween gaueko festa ospatzen da. Adituek esaten dute Halloween euskal festa zela. Euskal Herrian ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, eta XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea, baserrietan bildu eta gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea.

Hona hemen institutuko kalabazen uztaren lagin bat, gehiago zeunden eta. 
Dakizuenez ohitura hau Estatu Batuetan oso zabalduta dago. Ander Martínez ikaslea momentu honetar hor dago 1.batxilergoa egiten eta ondoko argazkiak bidali ditu. 
Antza denez, gaupasa eman zuten  kalabazen bila. Jarraian zulatu zituzten Bera harrituta dago ospakizun honekin, leku guztietatik jendetza mozorratuta eta etxebizitzak, gabonak izango balira bezala, guztiz apainduta daude eta. 
 


Urriak 28
Bilboko Zientzia Asteari buruzko informazioa 1.DBHOkoen eskutik
Zientzia Astea azaroaren 2tik 6ra bitartean egingo da Bilboko Bizkaía Aretoan.
Egoitz honetan, erakustokiak egongo dira eta ikastetxeetara ibilbide pedagogikoak antolatu dira. Ibilbide horietan, standetako adituek gidatutako esperimentuak, jolasak, erakustaldiak eta abar garatuko dira euskaraz eta gaztelaniaz, modu erraz, entretenigarri eta ulergarrian, ikasleak zientzia eta teknologia ezparruetara hurbiltzeko asmoz.
Informazioaren berri emateko institutuan 1.batxilergoko ikasleek harte dute eta ikausgai dago ikasgeletako kortxoetan.
 
Informazio zabalagoa izateko, ekimenaren webgunean: 
http://zientzia-astea.org/

Urriak 28
Glorr Erakundekoak arroparen bila etortzea

 
 
  
 

Urriak 26
Ingurumen Taldeko bilera 1.zikloan
 
 
 
 
 
 
 

Urriak 20
AESLEME Erakundeko partaide baten hitzaldia
Erakunde honen lanen artean ondokoa garatzen dute, informazioa ematea kalte medularrak sortzen dituzten istripuak ekiditzeko. Aktibitate honetan 1.batxilergoko ikasleek parte hartu dute. 
 
 
 
 
Informazio gehiago: http://www.aesleme.es/

Urriaren 17tik 27ra
Glorr Erakunderako erabilitako arropa eta oinetakoen bilketaren zabalkundea
 
 
 
 
 
 
 

Urriaren 14tik 16ra
Fosminer Mineralen eta Fosilen Azoka BECen
Zergatik bisitatu Fosminer?
Bildumazale, merkatari, ikertzaile eta irakasleen arteko erakusketa ezaguna delako, baina, batik bat, ideia nagusia da txikienen artean jakin-mina piztea, modu didaktikoan zibilizazioen sorrera uler dezaten.
Fosminer-en helburua Mineralogia eta Paleontologiaren dibulgazio zientifiko, kultural eta pedagogikoa sustatzea da.

Fosminer-ek Atapuerca Fundazioaren partaidetza izango du, eta suaren eta bere zaintzaren, historiaurreko margolaritzaren eta zizelkatze litikoaren inguruko tailerrak emango  dituzte.
Institutuko sarrera eta ikasgeletako kortxo guztietan ikusgai egon da erakusketa honen berri ikasleek parte har dezaten.
Hona hemen 1.zikloko ikasleak Fosminer erakusketan.
 
 
 
 
 
 
  
 


 
 

Urriak 5

4.DBHko Biologiako ikasleak Urdaibai Bird Centerrean Arrano Arrantzalearen programan
 
 
Arrano arrantzalea Ingurumen hezkuntzako programa Urdaibai Biosfera Erreserban garatzen ari den espezie hau berreskuratzeko programaren garapenarekin lotuta dago. Programa horrek Euskal gizarteko eskola eremutik familiaren eremura ezagumena eta sentsibilizazioa sortu nahi du espezie honen berreskurapena bultzatzeko eta bere bizilekuaren garrantzia indarrean jartzeko.
Bidean geldiune bat egin zuten Fruiz herriaren inguruan basalto-arrokak ikusi ahal izateko. Magma hoztean arroketan honelako zutabeak sortzen dira. 

Urriak 1
AZTERKOSTA kanpainarako irteera tematikoa Deban
AG21 talde arduradun, edo Aztertu programa gertutik ezagutu nahi duenari zuzenduta dago aktibitate hau. Plangintza da mareetako zabalgunea eta bertako biodibertsitatea ezagutzea Debako kostaldean zehar ibilbide bat egiñez.

Irailaren 30etik urriaren 2ra arte
BioCultura Bilbao 2016
Irakaslegoari ekimen honi buruzko informazioa helarazi zaie. 
Produktu ekologikoetako eta kontsumo arduratsuaren azoka garrantzitsuena, aurten 200 erakustegi baino gehiago izango dira.

Irailak 30
Institutuaren landaredian udazkeneko aztarnak


 

Irailaren 21etik 28ra arte
Harpidetza kanpaina
Proiektuaren koordinatzaileak gela guztietatik pasatu dira proiektuaren ardatzak azalduz ikasleek parte hartzen animatzeko asmoz. 
Aurreko ikasturtearen lanen laburpena azaldu ondoren harpidetza-orria eman zien ikasleei.
 Guztira 1.zikloan 32 partaide egongo dira aurten.


Irailak 14
Barakaldoko Eskola AG21 I.koordinazio bilera
Proiektuan hainbat fase daude eta lehenengoa Antolamendua eta planifikazioa denez Barakaldoko koordintazileak biltzen dira hilabetero garatzeko aktibitateak eratu eta konpartitu ahal izateko.
 Plangintza honetarako ezinbestekoa da Ingurugelako aholkulariaraen laguntza izatea. 

Irailak 12
Ingurumen egutegiak banatzea 1.zikloan


Irailak 8 
Beotibar Recycling enpresakoak institutuan 
Jakin nahi baduzue enpresan zein nolako prozesuak egiten dituzten gure institutuan ekoiztu den erabilitako paperarekin edota liburuekin klikeatu HEMEN.

Irailak 7
Ingurumen egutegiak banatzea 2.zikloan eta batxilergoan 







 




Irailak 6
Gelak prestatzea 
 
 

16-17 ikasturteko gaia