Maiatzaren 9an Busturian dagoen Urdaibai Ekoetxean aurtengo IRAESeko Euskal Confint ospatu zen. Hara joateko, institutuko lau ordezkariek lana ondo eginda eraman zuten Institutuko Confintean ateratako ondorioak eta proposamenak.
Ekimenaren ildoa "Klima aldaketa" izan zenez, hausnarketarako materialak eramateaz gain ikastetxe baikoitzak animali polar bat ere eraman behar izan zuen.
Ekoliderrek harrera eman ondoren Uxua Lopezek hitza hartu zuen Homeward Boun: Moher Nature needs her Daughters ekimenaren aurkezpena egiteko. Uxua otsailaren 15ean Antartidara joan zen beste 69 neska zientzialariekin. Bidaian, klima aldaketaren eragina hego poloan aztertu dute eta bide batez gogoeta egin dute emakumeen paperaz gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, emakumeek zer ardura daukaten ekonomia eta gizarte bidezko jasangarri, eta bizitzeko atseginago egiteko.
Hara joan ziren irakasleek formakuntza jaso zuten Uxuaren eta Ihobeko arduradun baten eskutik. Uxuak beraren esperientzia klima aldaketa eta emakumearen papera elkartzean azaldu zuen eta honi buruz hausnarketa egin zen.
Ihobe erakundeko teknikariak, Energia geotermikoa Ekoetxean gaiari buruzko hitzaldia eman zuen. Jarraian Ekoetxearen instalazioetatik bisitaldi bat egin zen.
Bitartean, ikasleek ikastetxeen esperientzien trukaketa prozesuan parte hartu zuten tailer desberdinetan parte hartuz.
Arratsaldean osoko bilkura(plenarioa) burutu zen ondoko atalekin:-Uxuarekin solasean
-Antarticako estazioen mapa
-Ekimenerako Gutuna
Aitor Zuluetak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak, agurra eman zuen.
Ordurako gure ikasleak pozik zeuden egindako lana oso emankorra izan zelako.
Alde egin baino lehenago Flashmob bat dantzatu zuten partaideek.
Gogoratzeko momentuak eta eguna jasangarria izateko falta zen lan bakarra oparitutako artea landatzea. Lan hori alde egingo duten 2.batxilergokoek burutuko dute.