GABONETAKO OPORRETARA GOAZ: ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIEI
Abenduaren 11tik 18ra birziklaturiko gaiekin gabonetako apaingarriak egitea
ARTISAUTZA TAILERRA:
2.DBHko Ingurumen Taldekoak eta IRAESekoak lanean:
BEURKO TXIKI:
BEURKO HANDI:
Abenduak 191.batxilergoko hiru ikaslek parte hartuko dute Barakaldoko Udalak antolatuko duen Baso Biziduna ekitaldian
Abenduak 16
Barakaldoko Haurren XVII. Merkatu Txiki Solidarioa Herriko Plazan
Haurren Merkatu Txiki Solidarioa "Zure solidaritateak indartzen gaitu" leloarekin Herriko plazan ospatu zen bigarren eskuko jostailuak saltzeko asmoz. Hor institutuko ikasle batzuek parte hartu eta dantza egin dute.
Aurten lorturiko dirua "La cuadri del Hospi" elkarteari eman zaio.
Abenduak 15
Aurten lorturiko dirua "La cuadri del Hospi" elkarteari eman zaio.
Abenduak 15
IRAESeko ikasle ordezkarien aurkezpena sarean
Abenduak 11
AG21eko Youtubeko kanalean ikaslegoaren partaidetza aurtengo Barakaldoko eta Bilboko Zientzia Astean
Abenduaren 5tik 8ra
4.DBHko eleanitza taldan energia eta ingurumenari buruzko gaiak ingeleraz
Abenduak 5
Azterkosta ur-laginketarako irteera Muskizeko hondartzara
4.DBHko Lan Jarduerari Aplkatutako Zientziak eta 1.DBHOko Kultura Zientifikoa arlokoek parte hartu dute Azterkosta programarako antolaturiko uren laginketa saio batean.
Abenduak 2
Googaz proiektuaren eskutik "Gazteek ez duzue idearik" jarduera Gazte bulegoan
Abenduaren 1ean institutuko ikasle ohi batek, Nerea Garciak hain zuzen, batxilergoko ikasle guztiei Googaz proiektuan parte hartzeko gonbidapena egin zien gelaz-gela.
Abenduak 1 eta 2
Beurko BHIko ikasleak Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa nagusian Barakaldoko supermerkatu handietan
Azaroak 25
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Urtero bezala bi Txoko berdeak moreak bihurtu ditugu institutuan aldarrikatzeko gizartean dagoen arazo larria.
Informazio gehiago, bideoak eta iritziak Bego Ruano irakaslearen blogean: HEMEN klikatu
Azaroak 17
Beotibar enpresakoa birziklatzeko paperaren bila etorri dira
Azaroak
Batxilergoko ikaslegoari Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa nagusian parte hartzeko prozesua azaltzea
Azaroak 15
Proiektu honetan parte hartzen dugu suediar unibertsitate batekin Euskadi, Estatuko eta Europako beste partaide batzuekin. Honen bidez materia organikoaren deskonposizioak duen eragina klima aldaketan aztertuko da. Horretarako te poltsak lurperatuko dituzte ikasleek bi hilabete barru neurtzeko zenbat masa galdu den. Galera horren esanahia materia organikoa deskonposatzean askaturiko CO2 gasarekin erlazionatuko da.
Azaroak 14
Birziklatzeko paperaren bilketa ikasgeletatik
Azaroak 13
Zergatik hainbeste uso eta kai gure institutuan?
Bi arrazoi daude bereziki.
Lehenengoa atsedenaldirako ikasleek ekartzen duten otartekoen hondakinen bila etortzen direla.
Bigarrena, ulergarria hain zuzen, insitutuaren inguruan hainbat zuhaisketan fruituak ateratzen direla sasoi honetan eta jatera hurbiltzen dira.
Azaroaren 6tik 12ra
Dibertsifikazio taldekoek zelularen mitosia adierazi zuten kolorezko plastilinekin
Zelularen hurrengo eredua egon zen ikusgai Bilboko Zientzia Astean.
Azaroaren 6tik 12ra
Zientzia Astea 2017 Bilbao Bizkaia Aretoan
Azaroak 8
Ateak zabaltzeko eguna Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, BTEK-n
Zientzia eta Teknologiaren XVII. Astearekin bat eginez, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatzen den BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak ateak zabaltzeko eguna antolatu du. Sarrera eta eman diren tailerrak doakoak izan dira. Hala, Zientzia eta Teknologiaren Astearekin bat egin du BTEK zentroak. Mota horretako espazio bakarra Bizkaian, eta eduki sorta zabala eskaintzen du hainbat modulutan. Modulu bakoitzean zientziaren eta teknologiaren munduko gai espezifiko bat jorratzen da.
Azaroak 8
1.DBHOko Kultura Zientifikoa eta Biologia arloetako ikasleak Barakaldoko Zientzia Astean antolaturiko hitzaldian eta tailerrean Naturgelan
Azaroak 7, 13 eta 30
2.DBHkoak Artigaseko Zabortegia eta hor dagoen Ingurumen Gela bisitatzea
Azaroak 2 eta 3
Urriak 31
4.DBHko Fisika eta Kimika arlokoek metano molekularen lotura kimikoak aztertzeaz gain gas horren eragina klima aldaketan ere
Urriak 25
Glorr arduradunak bildutako arropa eta oinetakoen bila kanpaina amaitutzat eman ondoren
Urriak 23
Argia piztuta uzten duten taldeetan arretarako mezua arbelean
Urriak 20
1.DBHko Plastika arlokoak plastikozko ontziekin mozorratzeko maskarak garatuz
Urriak 20
2.Batxilergoak Glorr kanpaina eta gainerako gaien birziklatzeko kanpainak zabalduz
Urriak 18
Urriak 10
Pedro Duque astronauta zuzenean Guggenheim museotik streaming eraren bidez 4.DBH eta Dibertsifikazio taldeetan
Urriaren 6tik 8ra
Ikasleak Fosminer mineral eta fosilen Nazioarteko erakusketan
Urriak 7
AZTERKOSTA proiekturako irteera tematikoa
Irailak 30 eta 1
Munduko Landareen III. Azoka
Irailak 18
Kalabazen uzta ortuan
Irailak 15, 16 eta 17
Naukas 2017 ekitaldia Bilbon
Aurtengoa, naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 7. edizioa da eta Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean buru zen.
Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 60 hitzaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloekiko jakin-mina pizten ahalegindu ziren hizlariak. Horrez gain, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egin zitzaien elkarrizketak eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta haurrentzako jarduera-programa ere eskaini ziren.
Irailak 16 eta 17
'Esperanza' Greenpeaceren ontzia Bilbon
Irailak 11
Beurko Txikiko gela guztietan papera birziklatzeko eta berrerabiltzeko kutxak ipintzea eta blogaren helbidea kortxo guztietan
Irailak 11
Villar enpresakoak belar moztearen lanekin hasi dira
Udazkena heltzear dagoenez patioetatik eroritako hostoak daude. Beste aldetik belarra moztea dagokio horretarako kanpoko langileak etorri dira.
Irailak 4
Institutuko landaredia ikasturte hasieran
Atzeko patioak bere edertasuna eskaintzen digu, hala nola zuhaixkak, plataneroak eta gainerako zuhaitzak. Berehala batzuek hostoak galduko dituzte.
Nahi baduzue ikusi beste ikastetxetako aurkezpenak eta guk eta besteek egindako lanak IRAESeko sarean klikatu: HEMEN
Abenduak 11
AG21eko Youtubeko kanalean ikaslegoaren partaidetza aurtengo Barakaldoko eta Bilboko Zientzia Astean
Abenduaren 5tik 8ra
4.DBHko eleanitza taldan energia eta ingurumenari buruzko gaiak ingeleraz
Testu liburuan dagoena ikasteaz gain irakasleak fitxa berezi bat prestau du edukietan sakondu ahal izateko.
Abenduak 5
Azterkosta ur-laginketarako irteera Muskizeko hondartzara
4.DBHko Lan Jarduerari Aplkatutako Zientziak eta 1.DBHOko Kultura Zientifikoa arlokoek parte hartu dute Azterkosta programarako antolaturiko uren laginketa saio batean.
Googaz proiektuaren eskutik "Gazteek ez duzue idearik" jarduera Gazte bulegoan
Abenduaren 1ean institutuko ikasle ohi batek, Nerea Garciak hain zuzen, batxilergoko ikasle guztiei Googaz proiektuan parte hartzeko gonbidapena egin zien gelaz-gela.
Gazte Bulegoan batu ziren herriko arazoak aurkitu eta hauei irtenbidea emateko. Egun honen helburua gazteek proiektu berriak sortzea izan zen
Abenduak 1 eta 2
Beurko BHIko ikasleak Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa nagusian Barakaldoko supermerkatu handietan
Krisi ekonomikoek baliabide gutxien duten herritarrei eragiten diete gehien. Horiek dira berriz gizarteratzeko ahalegin handiena egin behar dutenak. Askok ez dute lortzen. Eta laguntzeei zein elkartasunari esker bizi dira hainbat. Oinarrizko beharrizanak eskuratzekobaliabiderik ere ez dutelako sarri. Elikagaiak bermatzeko Bizkaiko Elikagaien Bankuak abenduan bilketa handia antolatzen du 280 saltokitan eta 5000 boluntarioekin. Barakaldon Beurko BHIko ikasle batzuek parte hartu dute
Azaroak 25
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Urtero bezala bi Txoko berdeak moreak bihurtu ditugu institutuan aldarrikatzeko gizartean dagoen arazo larria.
Azaroak 17
Beotibar enpresakoa birziklatzeko paperaren bila etorri dira
Batxilergoko ikaslegoari Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa nagusian parte hartzeko prozesua azaltzea
"Bolsitas de té" CREAF proiektuaren hasiera Lan Jarduerari Aplikatutako Zientziak arloan
Birziklatzeko paperaren bilketa ikasgeletatik
Azaroak 13
Zergatik hainbeste uso eta kai gure institutuan?
Bi arrazoi daude bereziki.
Lehenengoa atsedenaldirako ikasleek ekartzen duten otartekoen hondakinen bila etortzen direla.
Bigarrena, ulergarria hain zuzen, insitutuaren inguruan hainbat zuhaisketan fruituak ateratzen direla sasoi honetan eta jatera hurbiltzen dira.
Azaroaren 6tik 12ra
Dibertsifikazio taldekoek zelularen mitosia adierazi zuten kolorezko plastilinekin
Zelularen hurrengo eredua egon zen ikusgai Bilboko Zientzia Astean.
4.DBHko Dibertsifikazio taldekoek Zientzia Asteko epean Biologia atalean zelularen mitosia adierazi zuten hainbat muraletan plastilinezko irudien bidez. Egia esan, ez dakigu nora helduko garen ez badakigu ondo gure jatorria.
Azaroaren 6tik 12ra
Zientzia Astea 2017 Bilbao Bizkaia Aretoan
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du, inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek –gazteek zein helduek, umeek zein nerabeek– aukera izan dezaten zientzia lanbide dutenekin zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko.
Tailerrak, txoko zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran eta Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan, azaroaren 8tik 12ra bitartean, XVII. Zientzia Astean. Aurten gainera gune berri bat daukagu Bizkaian, hain zuzen ere, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoa, non Zientzia Astea azaroaren 8tik 12ra ospatuko da hitzaldiak, tailerrak eta ikuskizun zientifikoak eskainiz.
Hona hemen ikasleen partaidetza irudietan:Ateak zabaltzeko eguna Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, BTEK-n
Zientzia eta Teknologiaren XVII. Astearekin bat eginez, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatzen den BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak ateak zabaltzeko eguna antolatu du. Sarrera eta eman diren tailerrak doakoak izan dira. Hala, Zientzia eta Teknologiaren Astearekin bat egin du BTEK zentroak. Mota horretako espazio bakarra Bizkaian, eta eduki sorta zabala eskaintzen du hainbat modulutan. Modulu bakoitzean zientziaren eta teknologiaren munduko gai espezifiko bat jorratzen da.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 602 eraikin enblematikoan sortu zuen zentroa, gazteen artean zientzia eta teknologia zabaltzeko, bokazio zientifiko-teknologikoak esnarazteko, eta, aldi berean, gizartean kultura zientifiko-teknologikoa bultzatzeko asmoz. BTEK abiarazi denetik milaka ikasle, enpresa eta partikularrek bisitatzen dituzte instalazioak urtero. Aurten ere gure ikasleek aukera aprobetxatu dute.
Zentroa askatasunez bisitatu ez ezik, antolatu diren tailerretan parte hartzeko aukera ere egon da, esaterako Robotika, Energia berriztagarriak eta Nanomaterialak tailerretan.
1.DBHOko Kultura Zientifikoa eta Biologia arloetako ikasleak Barakaldoko Zientzia Astean antolaturiko hitzaldian eta tailerrean Naturgelan
Azaroak 7, 13 eta 30
2.DBHkoak Artigaseko Zabortegia eta hor dagoen Ingurumen Gela bisitatzea
Artigaseko instalazioak handiagotu dituzte(urriaren 25eko berria)
4.DBHkoak praktika onak landuz Kontsumopolis programaren webgunean
Consumópolis Kontsumo Arduratsuari buruzko informazioa eta jarduerak biltzen dituen lekua da. Halaber, iritziak eta esperientziak trukatzeko elkargunea, kontsumoaren gaian prestakuntza ezinbestekoa dela ulertzen duten guztien artean.
Consumópolisen helburu nagusia guraso, ume eta irakasleei egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileen garapenean laguntzen duen tresna praktikoa eta dinamikoa eskaintzea da. Consumópolisek kontzeptu, prozedura eta jarrerez jabetzen laguntzen du, gero eta kontsumo-gizarte justu, solidario eta arduratsuagoa eratzeko.
Consumópolisen helburu nagusia guraso, ume eta irakasleei egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileen garapenean laguntzen duen tresna praktikoa eta dinamikoa eskaintzea da. Consumópolisek kontzeptu, prozedura eta jarrerez jabetzen laguntzen du, gero eta kontsumo-gizarte justu, solidario eta arduratsuagoa eratzeko.
Urriak 31
4.DBHko Fisika eta Kimika arlokoek metano molekularen lotura kimikoak aztertzeaz gain gas horren eragina klima aldaketan ere
Metanoaren jatorria ehunekotan:
Metano molekularen geometria tetraedrikoa:
Urriak 30
Urriak 25
Glorr arduradunak bildutako arropa eta oinetakoen bila kanpaina amaitutzat eman ondoren
Urriak 24
1.Batxilergoko Biologia eta Kultura Zientifikoa arloetakoko ikasleak Kalitate Topera programan
Kalitate Topera programa honek sustatu nahi du eskola-komunitateak ezagutu ditzala landa-ingurunea, Euskadiko lehen sektorea eta Euskadiko kalitateko nekazaritza-elikagaien ekoizpena, eraldaketa eta identifikazioa, baserritarrek kalitateko produktuak erdiesteko burutzen dituzten lanak eta, aldi berean, baserritarren lanak gure ingurune naturalari eta landa-ondareari eusteko orduan duen garrantzia erakutsi diezaiela gazteei, parte hartzen duten ikastetxeen ikasketa-planean sartutako esperientzien eta jardueren bitartez. Azken finean, lortu nahi dena da ikastetxeek nekazaritzako elikagaien sektorearekin zerikusia duten jardueren programazioa beren ikasketa-planen barruan antola dezatela lortzea.
Aurten Durangaldetik ibili dira ondoko atalak lantzeko:
-Sagastiak eta Euskal Sagardo
-Okela behiak (Euskal Okela)
Aurten Durangaldetik ibili dira ondoko atalak lantzeko:
-Sagastiak eta Euskal Sagardo
-Okela behiak (Euskal Okela)
Urriak 23
Argia piztuta uzten duten taldeetan arretarako mezua arbelean
Urriak 20
1.DBHko Plastika arlokoak plastikozko ontziekin mozorratzeko maskarak garatuz
Urriak 20
2.Batxilergoak Glorr kanpaina eta gainerako gaien birziklatzeko kanpainak zabalduz
4.DBHko Biologiakoak Bird Center Zentroan
Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da eta irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da.
Zentroan bertan, ikerketa eta dibulgazio taldeak bildu eta koordinatzen dira, eta, horrela, ikasleek hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatuak dira.
Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea.
Bidean
geldiune bat egin zuten Fruiz herriaren inguruan basalto-arrokak ikusi
ahal izateko. Magma hoztean arroketan honelako zutabeak sortzen dira.
Urriaren 17tik azaroaren 3ra
Bilboko Bizkaia Aretoan erakusketa, planetarioa eta eguzki-sistemaren ibilbidea Bilbotik
UPV/EHUk antolatuta, Zientzia Astearen aurretiko aktibitate horren barruan, planetario handi bat, planeten zeharreko ibilaldi bat eta espazio misio ospetsuenetakoen maketen erakusketa egon da.
Zientzia Astearen aurretiko hiru asteetan, espazioa Bizkaia Aretoan izan da, "UPV/EHU Espazioan" ekitaldiaren bidez. Han bisitatu ahal izan dira eguzki sistemaren planeten barrena doan oinezko ibilbide bat. Espainiako planetario puzgarri handi eta espazio-misio famatuenetako batzuen maketen eta espazioko argazkien erakusketa bat.

Urriaren 9tik 24ra
Glorr Fundazioaren eskutik erabiliatako arropa eta oinetakoen bilketa
Urtero bezala bi eraikuntzetako sarreretan ikusgai daude arropa batzeari dagozkion ontziak.
Urriak 10
Pedro Duque astronauta zuzenean Guggenheim museotik streaming eraren bidez 4.DBH eta Dibertsifikazio taldeetan
Urriaren 6tik 8ra
Ikasleak Fosminer mineral eta fosilen Nazioarteko erakusketan
Irakasleen arteko erakusketa ezaguna da Fosminer baina, batik bat, ideia nagusia da ikasleen artean jakin-mina piztea, modu didaktikoan zibilizazioen sorrera uler dezaten.
Fosminer-en helburua Mineralogia eta Paleontologiaren dibulgazio zientifiko, kultural eta pedagogikoa sustatzea da.
Fosminer-ek Atapuerca Fundazioaren partaidetza izan zuen, eta suaren eta bere zaintzaren, historiaurreko margolaritzaren eta zizelkatze litikoaren inguruko tailerrak eman zituzten.
AZTERKOSTA proiekturako irteera tematikoa
Prestakuntzako irteera tematiko honetan irakasleok ezagutu zuten Plentziako Itsas Estazioa(PIE UPV/EHU), itsasoarekin lotutako ikerketa zientifiko eta teknologikoa burutzen den zentroa.
Behin amaituta bisitaldia Azterkosta kanpainarako ur laginketa egiteko materialen erabilpena erakutsi zieten Ortzadarreko monitoreek joan ziren guztiei
Munduko Landareen III. Azoka
Azoka egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean. Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza. 2005. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko. Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago. Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi dute, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.
Informazio gehiago:
http://landare-azokak.blogspot.com.es/
http://www.ehu.eus/es/web/bizkaia/bost-kontinenteetako-landareen-azoka
Irailak 18
Kalabazen uzta ortuan
Naukas 2017 ekitaldia Bilbon
Aurtengoa, naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 7. edizioa da eta Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean buru zen.
Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 60 hitzaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloekiko jakin-mina pizten ahalegindu ziren hizlariak. Horrez gain, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egin zitzaien elkarrizketak eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta haurrentzako jarduera-programa ere eskaini ziren.
Esan beharra dago posiblea izan zela ere hitzaldiak eta elkarrizketak zuzenean eta etxetik interneten streaming bidez ikustea.
Programazioa ikusgai duzue HEMEN
Irailak 16 eta 17
'Esperanza' Greenpeaceren ontzia Bilbon
Ontzia Itsas Museoan egongo da hurrengo
egunetan, eta doan bisitatu ahalko dugu.
"Esperanza"
Greenpeaceren ontzia Bilbora iritsi da irailaren 11an, klima aldaketaren
aurrean bultza daitezkeen konponbideak "nabarmentzeko".
"Misioa, Klima
Salbatzea" kanpainaren baitan etorri da gobernuz kanpoko erakunde
ekologistaren ontzia Bilbora, aurretik, Coruñan (Galizia) eta Gijonen
(Asturias) egon ostean.
Ontzia Itsas Museoan
egongo da hurrengo egunetan, eta bilbotarrek doan bisitatu ahalko dute.
Greenpeacek adierazi
duenez, energia parte-hartzaileari buruzko azken txostenaren inguruko datuak
emango ditu egunotan Bilbon, herritarrek "energia berriztagarrietarako
trantsizio energetikoan parte hartzeko borondatea" dutela erakusteko.
Ingurumen egutegien banalketa ikasgela guztietan
Ikasgela guztietatik informazio zabaldu zen kortxoetan eta ikasle batzuek parte hartu zuten bisitaldian.
Irailak 13