Institutuko CONFINTeko deialdia txoko berdeetan eta institutuaren leku adierazgarrietan bezperatik ikusgai zegoen Hezkuntz Komunitate osoari horren berri emateko.
Ekimenaren helburua ikasle ordezkarien esperientziak kontatu eta trukatzea izan da. Bertan, palma
olioaren problematikari buruzko guztion ideiak eta nahiak plazaratu ahal izan dira.
Confintean erabili beharreko idazkiak prest zeuden eta aurreko Euskal Confint 2016ko ordekariak ludotekaren sarrera itxaroten ekimenari hasiera emateko.
Guztira DBHko 1.zikloko 35 ikaslek parte hartu dute. IRAESeko lau ordezkari nagusien lana prozesua azaltzea eta ekoliderren papera betetzea izan da. Honela ikasle nagusiek laguntza eman diete ikasle gazteagoei.
Taldeetan adostu dute nola jokatu institutuan, etxeetan eta auzoan palma olioaren problematika ekiditzeko.
Hurrengo pausoa: EUSKAL CONFINT 2017 Busturiako Torremadariagan.