BEURKO BHI hautatua izan da Bartzelonako II ESTATUKO CONFINTera joateko
Aurreko apirilak 2an V Euskal
Confinten partu hartu genuen 2.DBHko lau ordezkariekin.
Ekitaldi honetan, Bartzelonan, azaroaren 12tik 15era ospatuko den II Estatuko Confint-era
joateko ordezkarien hautatzeak egin ziren. Ikastetxeen eta irakasle ordezkarien
lana errazteko asmotan eta dagoen kupoaren arabera, zazpi ikastetxeren
ordezkaritza eramango dute, ikastetxeko irakasle bat eta hiru ikasle, guztira
21 gazte ordezkaritza bat osatuz.
V Euskal Confintean bildutako gazteek gure institutua ordezkari bezala hautatu
dute.
Hona hemen CEIDAko Jose Manuel Gutiérrez Bastidak prestatu duen ekimenari buruzko bideoa:
Hona hemen CEIDAko Jose Manuel Gutiérrez Bastidak prestatu duen ekimenari buruzko bideoa:
Hau
ikastetxeak eta bere ikasleek egin dutenaren errekonozimendua da!
Informazio gehiago HEMEN
Apirilak 1,2,3 eta 7
4.DBHkoak Lorategi Botanikoan
Ramon Rubial lorategi botanikotik 4.DBHko ikasleek partu hartu dute gidaturiko bisitaldian.
Barakaldo erdian, mundu berde batean murgiltzeko aukera izan zuten, bertoko eta kanpoko zuhaitz eta landare espezieen aniztasunaren laburpena gozatuz.
Apirilak 2
V. EUSKAL CONFINT
Apirilaren 2an Euskadiko Biodibertsitate zentroan jasangarritasun
ziurtagiria duten Euskadiko ikastetxeak bildu ziren V.Confint ospatzeko. Haien
artean, Beurko BHIko IRAESeko ordezkariak eraman beharreko 2 lanekin:
1.Fotonovela:V.Confint-era
ailegatzeko jarraituriko pausoekin.
2.Dasivaoa:Egunkari baten portada baten
itxura duen kartela non Confintari buruzko informazioa eta Biodibertsitatea
zaintzeko azaltzen ziren.
Ikasleek lan-taldea egiteari
era eman zioten ikusitakoari buruz hausnartzeko hainbat ideia landuz.
1 *Kontsumismoa:behar duguna baino askoz
gehiago kontsumitzen dugu eta ondorio larriak ekartzen dizkigu
*Beroketa globala:Jendeak ez badu ardurarekin
jokatzen egoera okertu egingo da.
*Birziklapena:Jendea mentalisatu egin behar
da,gehiago erabiltzeko edukiontzi marroia(hondakinena)
*Kutsadura:Ahal ditugun garraio publiko
gehien erabiltzen hasiko gara,horrela gutxiago kutsatuko baidugu.
Egun mamitsu eta zoragarria bizitzeaz gain, ikastetxeen
arteko harremanak areagotu ziren. Alde egitean partaideen buruan planeta zaintzea guztion esku
dagoela.
Hona hemen ekimenaren irudiak:
Ingurumen Taldeko Batxilergokoak eta 1.Bio-Geokoak Torremadariagan
Euskadiko Biodibertsitate Zentrora
egin zen bisita gidatuan, biodibertsitatearen balioa eta honen galeraren
ondorioen inguruko hausnarketan sakondu izan zuten ikasleek.
Espezie inbaditzaileek kalteak
sortzen dituzte gure ekosistemetan. Urdaibaiko paduretan adibidez, Baccharis halimifolia
da kalte larrienak sortzen ari den landarea. Beurko BHIko Ikasleek adi entzun eta ikasi
dute landare horri buruz esandako guztia.
Espezie
inbaditzaile bat zer den ulertzea, gaur egun biodibertsitate galeraren eragile
nagusietako bat bihurtu den problematikarekin sentikortzeko helburu bat izan zen. Konkretuki Urdaibaiko
Biosfera Erreserban Baccharis halimifolia landare
inbaditzailea eragiten ari den ondorio kaltegarriak identifikatzea,habitat
autoktonoen balioa eta hauek kontserbatu beharra ulertzeko. Beste helburu bat Baccharis
halimifolia espezie
inbaditzailearen erradikazioan diharduen LIFE proiektua ezagutzea, biodibertsitatearen
babes eta berreskurapenerako tresna gisa duen balioa ulertzeko.
Ordu
t´erdiko iraupena duen ibilbidea Baccharis halimifolia landare inbaditzailea
hedatzen ari deneko eremutik, honen ondorioz kaltetuak izaten ari diren habitat
autoktonoak (ihitokiak, lezkadiak, etab.) ere ezagutuko dituztelarik. Era
berean, ikasleek LIFE proiektuan egiten ari diren ekintzak in situ ikusi dituzte. Egun zoragarriaren guztien irudia:Gure institutuan Eskolako Confint ospatu zenetik, martxoak 13tik aurrera, Ingurumen Taldeko guztien aportazioekin, IRAESeko ordezkariek eta 1.zikloko Ingurumen Taldeko boluntarioek denbora eman zioten apirilaren 2an ospatuko den V EUSKAL CONFINTera eraman beharreko materialak prestatzeari, hala nola, fotonobela eta dazibao bat. Bide batez, institutuan jartzeko mural bat garatu zuten Biodibertsitatea nola zaindu ahal dugun adieraziz.
MURALA:
FOTONOBELA:
DAZIBAO:
Martxoak 17tik 21era
2.DBHko Natur Zientziak arloan: Biodibertsitateari buruzko muralak
Martxoak 21
Beurko BHI institutura ere udaberria heldu da
Gaur bertan institutuan atera ditugun argazkietan posible da gozatzea heldu berria izan dugun urtaroaz.
Hurrengo argazkiak 1.Batxilergo Artistikoaren ikasleek egin dituzte. Hor institutuaren atzeko aldean dagoen gingondo loretsua agertzen da. Benetan gongondo honek oparitu dizkigun irudiak zoragarriak izan direla.
Amaitzeko, esan beharra dago gure ortua inoiz baino berdeago eta politago egoten hazten dela udaberri berri honetan.Martxoak eta ekainean
3.DBH-koen bisitaldia BILBOko METROAN
Hasteko, bezeroen Arretako langileen eskutik, metroaren historiaren mugarri eta datu nagusien berri jaso zuten.
Ondoren, Aginte Toki Nagusia operazioen muina ikusten izan ziren, eta trafikoarekin, energiarekin eta geltoki, tren eta lineen arteko komunikazioekin loturiko operazio guztiak zelan kudeatzen diren lekuko izan ziren.
Bulego nagusietatik kanpo, metroko geltokietan zehar ere ibili ziren, eta gidatzeko kabinara sartzeko ere. Horrela, metroaren funtzionamenduaren beste ikuspegi bat hartu zuten 3.DBHkoek, orain arte bezero gisa begiradarekinizan ez zutena .
Martxoak 15
IBAIALDE: Historia eta Ingurumen ibilbidea. Castaños ibaiaren uren laginketa
IBAIALDE 2014 kanpainaren barruan Beurko BHIko koordinatzaileek parte hartu genuen formakuntzarako irteera tematiko batean.
Ekimena Barakaldoko El Regato auzoan, Luis Choya Almaraz interpretazio zentroan-CIHMAn, burutu zen.
Prestakuntza irteera honetan, irakasleei zuzendua, laginketa nola egin azaltzeaz gain, biodibertsitatea eta gizakiaren eragina aztertuko genituen.
Biodibertsitateari dagokiona, esaterako, azaldu ziguten nola ondoko espezieak, Venusen zilborra, asuna zuria eta orrazi-iratzea, hezetasun handiko eta eguzki gutxiko lekuetan hazten diren. Mimosa zuhaitza espezie inbaditzailetzat eman dutela ere azaldu zuten. Antza denez, sustraiekin bertako espezien lekuak hartzen dituzte.
Likenak eta goroldioak espezien motei buruzko informazioa ere jasan genuen.
Goroztiza urtegiko ertzean apoen hainbat arrautz ikustekoaukera izan genuen.
Goiz interesgarri hau amaitzeko, Castaños ibaiaren parametro batzuk neurtu genituen Ortzadareko Jon eta Rakel bikaineko laguntzarekin, hala nola, nitratoak, sulfatoak, pHa, gardentasuna eta abarrak.
Informazio gehiago Ingurumena blogean HEMEN
Martxoak 13
Confint berriro ere martxan jarri da Euskal Erkidego Autonomoan. Momentu honetan, IRAES 21 sareko hainbat ikastetxetan, ikasleei beraien ingurumenarekiko ikasketan eta arduran protagonismo handia ematen dien Eskolako Confint prozesua garatzen ari da. Nola ez, Beurko institutuan ere.
Confinteko eguna baino lehenago 2.DBHko ikasleek gure inpaktua Biodibertsitatean gaiari buruzko bideo bat prestatu zuten ekimen hori hasiera emateko eta lan egiteko orduan horren hildoa jarraitzeko.
Hona hemen bideoa:
Confintean maila guztietako ikasleek parte hartu dute, laurogei batek edo.
Biodibertsitatea eta hondamena bideoa ikusi ondoren hor agerian geratu denari buruzko haurnasketa hasi dira egiten lan taldeetan.
Gero, apirilaren 2an, V. Euskal Confint ospatuko da Busturian dagoen Biodibertsitatetarako Zentroan eta hor institutuko IRAESeko ordezkariak guztien ahotsa izango dira. Horretarako ekoiztutako materialekin fotonobela eta dazibao bat egingo dituzte.
V Euskal Confint honetan, hurrengo urratserako, hain zuzen ere, azaroan, Bartzelonan garatuko den II Estatuko Confint-erako, gazte ordezkariak hautatuko dira. Azkeneko urratsa ziklo honetan Bruselan ospatuko den II Europako Confint izango da, 2015ko udaberrian.
Otsailak 4
"ESKOLA JASANGARRIEN" VII ERREKONOZIMENDUrako bisitaldia
Errekonozimendua lortzeko ikastetxeek auto-ebaluazio bat egin eta auditoria bat arrakastaz gainditu behar dute. Lau urteko iraupena du. Errekonozimendua 2009-10 urtean lortu genuen ikastetxeoi berriztatzea tokatzen zaigunez EA21eko Batzorde Ebaluatzaileak bisita bat egin behar izan zuen institutura, gure ebaluazioa ikustatzeko eta egokitasuna ziurtatzeko
Bisita eguna otsailaren 4a, 12:30tik 13:00tara burutu zen. Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzako hiru teknikoak Ingurumen Taldeko zortzi ikasleekin egon ziren institutuko bi eraikuntzetatik proiektuari dagozkion ebidentziak aztertuz eta, bide batez, azken lau ikasturteetan egindako aktibitateei buruz hitz egin zuten.
Jarraian, teknikoak proiektuaren bi koordinatzaileekin eta zuzendariarekin bildu ziren gainerako informazioa jasotzeko eta zegokion galdetegia egin ahal izateko.
1.DBHkoek txorientzako kabiak egingo dituzte.
1.DBHkoek Teknologia arloko tailerretan txorientzako egurrezko kabiak hasi dira prestatzen institutuko zuhaitzetan ipintzeko. Honen helburua biodibertsitatea handiagotzea, babestea eta aztertzea da, bide batez proiektuari ikuspena emanez.
Otsailak 1etik 7ra
Euri azidoaren kalteak Biodibertsitatean: 4.DBHko ikasleen muralak
Lehenengo pausoa interneten informazioa bilatzea izan zen.
Informazioa bilatu ondoren hurrengo lana irudiak eta testuak aukeratzea zegokion. Jarraian muralen diseinuak garatu zituzten.
Material horrekin hurrengo saioetan ikasgelan muralak garatu zituzten.
Urtarrilak 20tik 24ra
Sahararen Aldeko Euskal X Karabana
Nazioarteko laguntza da Saharako errefuxiatuei bizirauten laguntzen diena. Otsailean Euskal Karabana abiatuko da Euskal Herritik Tindufeko kanpamenduetara, eta kamioiak ahalik eta beteenak bidaltzeko janari bilketak egiten hasi dira. Nola ez, gure institutuan kanpainaren helburua adierazteko Beurko Handian 1.DBHOko lau ikasle ikasgela guztietatik pasatu dira.
Hegaluzea eta sardinak oliotan, konpresak, pasta, arroza, lekaleak eta azukrea jasoko dituzte.
Kanpaina amaitzean ontziak beterik eraman zituzten SALAM erakundekoek.
Urtarrilak 13tik 22ra
AZTERKOSTA erakusketa idazkaritza aurrean
Azterkosta eraskusketa egon da ikusgai idazkaritza aurrean. Erakusketa hau zortzi panelez osatuta dago eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailak antolatu du itsasbazterren berezitasunen ezagupena bultzatzeko. Euskalherriko kostaldea aztertzen da ikuspegi ezberdinetik: geologia, ageriko eta babestuko kostaldea, ingurumen arazoak kostan, gizakiaren aztarnak, natura aldetik leku interesgarriak eta paiasaia aldakorra.
HARTU EMANAK
Urtarrilak 13tik 17ra
Etengabeko Ikasteko eta Gizartean Parte Hartzeko Helduen Elkartearen eskutik 4.DBHko eta 2.DBHko talde gustiek aukera izan dute “Barakaldo, ayer.... una mirada al Barakaldo del siglo XX a través de los ojos de sus protagonistas” programan parte hartzeko.
Informazio gehiago HEMEN elkartearen webgunean.
BATXILERGO ARTISTIKOko IKASLEEN LANAK
Urtarrilak 15
Hainbat materialei ikasle hauek bigarren bizitza eman diete. Erabilitako osagai desberdinekin-papera, kartoia, erabilitako DVDak, lehorturiko hosto naturalak,...- bota beharrean, birziklatzeko prozesuan oso egiturak eta eskultura politak egin dituzte.
Artista gazte hauen tailer-gelan oraindik amaitu gabeko lan batzuk, robot bat, mahai bat dinosaurioaren itxurarekin, gidagarri bat: