Etiketak

lunes, 30 de noviembre de 2020

20-21 1.HIRUILABETEKO JARDUERAK

ZORIONAK 
ETA 
URTE BERRI ON BAT
OPA DIZUEGU

Abenduaren 14tik 21era
Gabonetarako apaingarriak institutuan GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK erabiliz

Abenduak 18 
DBH4 taldekoak kalitatezko soinu tailerretan 
Helburu nagusia: Saio hauetan zehar garatu diren jarduerak, gizarte eremuan zarata identifikatzea, aurre egin, murriztu, eta konponbide praktikoak bilatzea du helburu. Jarduerak, sentsibilizazioari garrantzi handia ematen diote eta honela, inguruneko zaratak entzun, nabaritu eta hautematen ditugu. Ondorioz, zarataren ondorioak ikertzeko lekua emango diegu, bai pertsonen osasunean eta bai elkar bizitzan dituen eraginak ezagutuz. Helburua soinu kutsadurarekiko jokabide zuzenak bermatzea da. Behaketa eta parte hartze batetik abiaturik, ikaslegoak inguruko paisaiaren soinua ezagutu eta isiltasuna, soinua eta zarata bereizten ikasiko dute. 
Informazio gehiago HEMEN

Abenduak 11
Irakasleon Km 0 barazkien erosketa
Hilabetero Larrabetzuko Goiuria enpresatik barazki sorta ekartzen dute izena eman duten irakasleentzako. 
Informazio gehiago HEMEN

Abenduak 2, 3, 4 eta 5
Aurten era birtualean: VI Simposio de docentes ESenRED escuelas hacia la sostenibilidad
Aurtengo gaia: Orain hezkuntza soziala".  EGITARAUA
Izena emateko epea azaroaren 30ra arte. HEMEN
Webguneahttps://proyectosced.wixsite.com/esenred2020

Abenduak 1 eta 2
OMICeko Kontsumo tailerrak DBH3. taldeetarako: Familia-ekonomia
Ikasleak heztea, familia-aurrekontuan plangintza egokia uler dezaten, eta, halaber, ikasleentzako aisialdia positiboa bultzatu da saio hauetan. Beharrezkoak diren gastuak eta funtsezkoak ez diren gastuak bereiztea, aurrekontu egoki baterako. Tailerretan erabilitako dinamika Lego Serious Play izan da. Dinamika zertan datzan jakiteko HEMEN.


Azaroaren zehar
Lan Jarduerak Aplikaturiko Zientziak arloko ikasleek Zaldibarko zabortegiko istripua ikertuz
Informazio gehiago ikasleek buruturiko SITE-an

Azaroak 30
IRAES Taldeko ordezkarien aurkezpena 
4.DBHko Carla, Naroa, Gabriel eta Ibai IRAES ordezkariak izango dira aurten Euskadiko beste ikastetxeko neska-mutilekin harremanetan egoteko eta elkarren arteko lanak konpartitzeko. 
Informazio gehiago HEMEN.

Azaroak 25
4.DBHkoak artilezko puntu lila garatzea

Azaroak 25
Landarediaren ekarpena lore moreak oparituz

Azaroak 23
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna Txoko Berdeetan eta pasabideetan
Egun honetan agerian eta indarrean gelditu zen 5.Garapen Iraunkorrerako Helburua, genero berdintasunari dagokiona hain zuzen. 

Azaroak 20
CIHMA Luis Choya Almarazek antolaturiko "Hegoak astinduz" jardueran

Hegoak astinduz lelopean eskuz egindako tximeleta moreak bidaltzeko deialdia jaso ondoren hona hemen bidalitakoak argazki guztiekin horma irudi birtual bat egiteko azaroak 25erako.
Plastikozko tapoiekin:
Artilezkoa:

Azaroak 19, 20, 21 eta 22
Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa erraldoia
Urtero bezala ikaslegoak aukera izan du izena emateko boluntario moduan kanpaina honetan parte hartu ahal izateko.  
Informazio gehiago HEMEN

Azaroak 4
Garapen Jasangarrirako Helburuak gaiari buruzko formakuntza birtuala Unesko Etxetik

Azaroak 2
Proiektuan parte hartzeko harpidetza kanpaina ikasleen artean
Aurten Covid egoera dela eta harpidetza kanpaina ikasleen artean emailez egin da.

Urriak 28
"Emakume Zientzialariak atzo eta gaur" hitzaldia estriming bidez
Zientzialari gonbidatuak: Clara García Astrain, Joanna Lopez, Naiara Rodríguez, Sara Barja & Mildred Dresselhaus & Silvia Bonoli.
Bideo partaidetza guztiekin HEMEN