ZORIONAK
ETA
URTE BERRI ON BAT
OPA DIZUEGU
Abenduaren 14tik 21era
Gabonetarako apaingarriak institutuan GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK erabiliz
DBH4 taldekoak kalitatezko soinu tailerretan
Helburu nagusia:
Saio hauetan zehar garatu diren
jarduerak, gizarte eremuan zarata
identifikatzea, aurre egin, murriztu, eta
konponbide praktikoak bilatzea du
helburu. Jarduerak, sentsibilizazioari
garrantzi handia ematen diote eta honela,
inguruneko zaratak entzun, nabaritu eta
hautematen ditugu. Ondorioz, zarataren
ondorioak ikertzeko lekua emango diegu,
bai pertsonen osasunean eta bai elkar
bizitzan dituen eraginak ezagutuz.
Helburua soinu kutsadurarekiko jokabide
zuzenak bermatzea da.
Behaketa eta parte hartze batetik
abiaturik, ikaslegoak inguruko paisaiaren
soinua ezagutu eta isiltasuna, soinua eta
zarata bereizten ikasiko dute.
Informazio gehiago HEMEN
Abenduak 11
Irakasleon Km 0 barazkien erosketa
Hilabetero Larrabetzuko Goiuria enpresatik barazki sorta ekartzen dute izena eman duten irakasleentzako.
Aurten era birtualean: VI Simposio de docentes ESenRED escuelas hacia la sostenibilidad
Aurtengo gaia: Orain hezkuntza soziala". EGITARAUAIzena emateko epea azaroaren 30ra arte. HEMEN
Webgunea: https://proyectosced.wixsite.com/esenred2020
Abenduak 1 eta 2
OMICeko Kontsumo tailerrak DBH3. taldeetarako: Familia-ekonomia
Ikasleak heztea, familia-aurrekontuan plangintza egokia uler dezaten, eta, halaber, ikasleentzako aisialdia positiboa bultzatu da saio hauetan. Beharrezkoak diren gastuak eta funtsezkoak ez diren gastuak bereiztea, aurrekontu egoki baterako. Tailerretan erabilitako dinamika Lego Serious Play izan da. Dinamika zertan datzan jakiteko HEMEN.
Azaroaren zehar
Lan Jarduerak Aplikaturiko Zientziak arloko ikasleek Zaldibarko zabortegiko istripua ikertuz
Informazio gehiago ikasleek buruturiko SITE-an
Azaroak 30
IRAES Taldeko ordezkarien aurkezpena
4.DBHko Carla, Naroa, Gabriel eta Ibai IRAES ordezkariak izango dira aurten Euskadiko beste ikastetxeko neska-mutilekin harremanetan egoteko eta elkarren arteko lanak konpartitzeko.
Informazio gehiago HEMEN.
Azaroak 25
4.DBHkoak artilezko puntu lila garatzea
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna Txoko Berdeetan eta pasabideetan
Egun honetan agerian eta indarrean gelditu zen 5.Garapen Iraunkorrerako Helburua, genero berdintasunari dagokiona hain zuzen.
Azaroak 20
CIHMA Luis Choya Almarazek antolaturiko "Hegoak astinduz" jardueran
Hegoak astinduz lelopean eskuz egindako tximeleta moreak bidaltzeko deialdia jaso ondoren hona hemen bidalitakoak argazki guztiekin horma irudi birtual bat egiteko azaroak 25erako.
Plastikozko tapoiekin:
Artilezkoa:
Azaroak 19, 20, 21 eta 22
Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa erraldoia
Urtero bezala ikaslegoak aukera izan du izena emateko boluntario moduan kanpaina honetan parte hartu ahal izateko.
Informazio gehiago HEMEN
Azaroak 4
Garapen Jasangarrirako Helburuak gaiari buruzko formakuntza birtuala Unesko Etxetik
Azaroak 2
Proiektuan parte hartzeko harpidetza kanpaina ikasleen artean
Aurten Covid egoera dela eta harpidetza kanpaina ikasleen artean emailez egin da.
Urriak 28
"Emakume Zientzialariak atzo eta gaur" hitzaldia estriming bidez
Zientzialari gonbidatuak: Clara García Astrain, Joanna Lopez, Naiara Rodríguez, Sara Barja & Mildred Dresselhaus & Silvia Bonoli.
Bideo partaidetza guztiekin HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario