Etiketak

miércoles, 26 de junio de 2019

3.HIRUHILEKO AKTIBITATEAK 18-19

UDA HELDU DA!

Ekainak 26
Institutuko landaredia eta fruituak
Hona hemen institutuko ortuan eta gune berdeetan dauden hainbat espezien lagina ikasturtea amaitzear egoten denean.

Ekainak 25
VIII. Ekinaren Astea ekimenaren partahartzaileen artean Beurko BHI
Urtero bezala, Aztertu programatik Ekinaren Astea ekimenerako deialdia antolatzen dute.
Gure partaidetzarako BIDEOAren estekak:
DRIVE-erako esteka
YOUTUBE-rako esteka

Ekainak 24
Udal Foroa 2019 ekimeneko bideoa
Udaleko jarduereei bukaera emateko, esteka honetan, klikatuz foroan egindako irudiak bideo batean editatuta ikusgai daude.

Ekainak 21
Aztarna ekologikoa: BIOGEO DBH1 ETA DBH4 KULTURA ZIENTIFIKOKOEN ARTEKO LANA
Bego Gorostiaga irakaslearen eskutik 3. ebaluazioan zehar hainbat inbestigazio lan eta hausnarketa egin ondoren, 4.mailako Kultura zientifikoa arlokoek hitzaldi eta kahootak prestatu izan zituzten 1.mailakoei aztarna ekologikoa zer den azaltzeko. Hauek dira egun horietako argazki batzuk.

1. mailako talde bakoitzean gure bizitzako produktu baten aztarna ekologikoa aztertu zuten: mugikorra, kamiseta sinple bat, esnea, haurren zapiak eta hanburgesa bat. Eta hori nola murriztu ere landu egin zen.


Gainera, 1. Mailakoek Growing green proiektutxoa egin zuten, non ura, energia eta plastikoa, besteen artean, murrizteko neurriak aztertzen zituzten. Hitzaldiak eta Growing green proiektua bateratzen zituzten posterrak egin izan zituzten eta hauek dira haien irudi batzuk.

DBH 1A


DBH 1B


DBH 1C


DBH 1D

DBH 1E

Ekainak 14
Orla egunean alde egiten duten Batxilergo2. mailako ikasleei Ingurumen-agiria ematea

Ekainak 7
DBH2ko ikasleak Ibaialde programan parte hartzeko laginketarako ura hartuz eta laborategian analisiak eginez
 

Ekainak 5
Ingurumenaren Nazioarteko Egunerako ESenREDeko Akzio Komuna 
EsenRed, estatu mailan dagoen eskola jasangarrien sareen sareak, urtero bezala, proposamen bat luzatu du ekimen komun batean parte hartzeko ESenREDeko ikastetxeekin batera. 
Lan ildoa Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko egin dugun ekintzaren bat izan behar da. Klikatu HEMEN deialdia ikusteko eta hau izan da gure ekarpena:
Maiatzak 1
Gereziaren Jaia Errekatxon

Maiatzak 30
Glorr Fundaziokoek jasotako arropa eta oinetakoak eramatea  

Maiatzak 20tik 26ra
Eusko Jaurlaritzakoek Ingurumena ataletik antolaturiko VIII Ekinaren Astea ekimenerako ekarpena
Zer da Ekinaren Astea?
Ingurumenaren aldeko ekintzak sustatu nahi dituen ekimena
da. Aztertu programan parte hartzen duten taldeek urteak daramatzate Euskal
kostaldea eta ibaiak ikertuz. Azterkosta eta Ibaialde kanpainetan
egindako lana goraipagarria da, baina 2012an pauso bat aurrera
eman nahi izan zuten. Horregatik EKINAREN ASTEA sortu zen.
Mota guztietako taldeek parte hartzeko aukera izan dezaten. ASTE
BETEKO epea ematen da ekintzak aurrera eraman ahal izateko.
EKINAREN ASTEA maiatzaren 22a barne hartzen duen astean
ospatzen da beti, Nazioarteko Aniztasun Biologikoaren Eguna
baita. Egun horretan, Aztertu Programak EKINAREN EGUNA ospatzen du, talde jakin batekin ekintza konkretu bat garatuz.
Bideoan agertzen dira Beurko BHI-ko 4.DBHko ikasleek ateratako ibaien argazkiak. Mota guztietako irudiak harrapatu dituzte, kolore distiratsuak, argitasun desberdinak, irudi atmosferikoak, lausoak eta ilunabarra ere harrapatu dute. Beste aldetik, landarediak zein nolako negua izan dugun adierazten digu. Gure ibaiak babesteko ondo ezagutu behar ditugu. Ez bagara guk, nork? Ez bada orain, noiz?

Maiatzak 25
Gazteen mobilizazioak Bilbon klima aldaketaren kontra
 Fridays for Future: Gazteak kalera klima aldaketaren aurka
Informazio gehiago HEMEN

Maiatzak 23
DBH4.koak Glorr erakunderako kanpaina zabalduz ikasgeletatik

Maiatzaren 21 
Villar enpresakoen eskutik belarra mozteko lanak eta zuhaixka berriak atzeko patioan

Maiatzaren 20tik 29ra
Glorr erakundearen eskutik erabilitako arropa eta oinetakoak batzeko kanpaina institutuan


Maiatzak 17
Barakaldoko Eskolako Agenda 21eko Foroa
Barakaldoko Foroak ondorengo helburuak ditu: 
 Udalari aurkezteko konpromiso eta proposamenen zerrenda egin eta hauei lehentasuna eman. 
 EA21eko ikasleen partaidetza sustatu eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen amankomuneko lana erraztu. 
 Irakasleei hausnarketarako espazioa zabaldu. 
 Udalari, programetan egindako lanaren ondorioak azaldu. 
EGITARAUA
9:25 Ikasleen harrera: Harrera-mahaian, ikasleen identifikazioak eta jardunaldia ebaluatzeko orriak* banatuko dira.
9:40 Agurra eta Jardunaldiaren azalpena:
 2017-2018 foroaren bideoa.
 Ongietorria eta partaideen aurkezpena.
 Udal ordezkarien agurra.
 Jardunaldiaren azalpena, eta taldeen banaketa
10:10 Dinamikak.
 Eskolako Agenda 21eko ikasleen dinamika.
 Irakasleen topaketa: Lorategi botanikora bisita. (10:10-11:15)
11:30 Atsedenaldia (Hamaiketakoa kafetegian)
12:00 Jardunaldiaren ondorioak eta udal ordezkarien parte-hartzea.
 2014-18ko Proposamenen berrikustea (Udal ordezkariek)
 Ikasleen lanaren ondorioen aurkezpena. (4 ikasle ordezkari)
 Konpromiso eta proposamen berriei erantzuna (Udal ordezkariek)
 Konpromiso kartelaren sinadura (ikasle eta udal ordezkariek)

 Agurra.
12:30 Mukusuluba ikasleek egindako bertsoa.
12:45 Taldeko argazkiarekin Foro bukaera 
Argazki gehiago ikusteko HEMEN klikatu

Maiatzak 17
Institutuko ikasleak Geologia Olinpiadetan
Joan den martxoaren batean Geologia Olinpiadak burutu ziren ZTF-FCT-ren eskutik(Zientzia eta Teknologia Fakultatea/Facultad de Ciencias y Tegnología).
Geologiaren laguntzarekin gure Planeta ezagutzen eta bertan gertatu eta gertatzen diren prozesuak ulertzen ikasten dugu. Geologiaren Olinpiada honekin Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagupena zabaldu nahi dute, bere aplikazioak gaur egun duten eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohartu daitezen. Bertan parte hartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko DBH.ko 4. mailako edo batxilerrean matrikulatutako ikasleak, 19 urte bete ez dutenak. 
Biología-Geologia irakasleak bultzatuta, Olinpiadetara Beurko BHIko bost ikasle joan ziren, Ariane Blazquez, Nahia Criado, Maria Hierro, Ariadne Rodriguez, eta Galder Rodriguez. Haietariko bat soilik pasatu zen sariak jasotzera, Nahia Criado hain zuzen. Saria Zumaiako Geoparkearen bisita bi lagunentzako eta, nola ez, bost ikasleek eta familiakoek bizi izan duten esperientzia. 
Proba teorikoan DBH-ko laugarren mailako eta Batxilergoko edukietatik ateratako 50 test-moduko galderak izango dira. Proba praktikoa 12 laginekin osatuta egon zen eta arroka, mineral eta fosil ezberdinak identifikatu beharko  ziren. Galderak erantzun bakuneko test-modukoak izan ziren. Ondoren, atsedenaldi baten ostean, emaitz onenak lortu zituzten 5 ikasle aukeratu ziren eta galdera-erantzunen joku bat egin zen parte hartu zuten  ikasle guztien aurrean. Denei galdera berdinak egin zatzaizkien eta akatsak batu egin ziren. 5 akats egin zuen ikaslea eliminatu egin zen, ikasle bakarra gelditu arte. 
Hona hemen azterketaren eguneko irudi bat.

Maiatzak 15
X. Euskal Confint 2019
Confint, Ingurumen-Hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu. 
Aurtengo proposamena da Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruz hausnarketa egitea.
EGITARAUA
9:45-10:00 Akreditazioak
10:00-10:45 Harrera: Euskal Confint X.Urteurrena
10:45-12:00 Ikasleen hausnarketa / Irakasleentzako formakuntza saioa
12:00-13:00 Tailerrak
13:00-14:00 Hamaiketakoa
14:00- 15:00 Ekoetxetik bisita
15:00-16:00 Hezkuntza-Kominikazioa
16:00 Agurra
16:15 A)Aitor Zulueta Eusko Jaurlaritzako Ondare Naturala eta Klima Aldaketa Zuzendaria.
B) Abestia: sing for the climate C) Familia argazkia D) Ebaluazioa
 
 
Irakasleentzako "Plastiko eta itsaso" gaiari buruzko formazio bisita bat antolatu zen AZTI erakundean.
Informazio gehiago HEMEN

Maiatzak 9
Baso Biziduna Asanblada
Baso Biziduna Asanblada Batxilergo1.ko ikasleak Baso Biziduna Asanbladan dinamizatzaileak izango dira. 

Eskolako elkarbizitza hobetzeko aktibitatea proposamenak garatzeko modua partaidetzan, inplikazioan,  entzute aktiboan eta ideia-trukean oinarritzen da Baso Bizina ekimena. Barakaldoko LH-ko 4.mailakoek parte hartuko dute eta batxilergoko ikasleek bi saioetan formakuntza jaso dute asanblada dinamizatzeko. Hona hemen formakuntzaren hainbat irudi:

Dinamizatzaileak
Maila
Nahia Criado Ribado
1.DBHO
Aketx Martínez Ganboa
1.DBHO
Ariadne Rodríguez Etxebarria
1.DBHO

Maiatzak 2
Institutuko Confint
Institutuko Confint 2019 nola garatu genuen laburki azalduko dugu. Aurtengo gaia Garapen Jasangarritasunerako Helburuak.
Egia esan, guk iaztik Garapen Jasangarritasunerako Helburuak hasi ginen lantzen eta, hain zuzen,  argitaratzen dugun ikasturteko ingurumen-egutegiaren lan hildoa hori izan zen. Bildu baino lehen, hasierako lana idazki bat prestatzea izan zen, aurkezpena egin ondoren lan taldeak eratzean informazioa jasota izateko. Aurreko egunetan ikaslegoari emailez bidali genion Unesco Etxeak prestaturiko bideo gaiari hurbiltzeko asmotan. Institutuko Confinterako deialdia DBHkoentzat izan zen, batxilergoko Ingurumen taldeko batzuek dinamizatzaileak izan ziren eta IRAESekoak idazkarien lana bete zuten. 

Apirilak 15
Beurko Txikin ontzi horia plastikozko edalontziak birziklatzeko

Apirilak 2
DBH3.E eta Dibertsifikazio taldekoak Kinderwind ekimenean energia eolikoari buruzko tailerrean aerosorgailua bat egiteko

Martxoaren 30
Agenda 21 proiektuak Planetaren ordua ekimenarekin bat egin du jasangarritasunaren aldeko keinu bat egiteko asmoz
Aurten ere "Planetaren ordua" ekintza antolatu dute WWF eta beste erakunde askok, Lur planetaren ingurumen arazoei buruzko hausnarketa eta konponbide gisa
12 urte pasatu dira Ekintza hau martxan jarri zutenetik eta herritar, erakunde, udal eta partaide ezberdinek bat egiten dute berarekin.
Martxoak 30ean, larunbatean, 20:30-21:30 tartean argiak itzaltzeko deialdia zabaldu dute.
Honetaz gain, beste 3 erronka plazaratu dituzte:
Haragirik gabe eguna, Plastikorik gabeko eguna eta  isurpenik gabeko eguna.  

Martxoaren zehar
Polikiroldegian muralak
Arte Batxilergoko ikasleek eta unibertsitateko Faakme kolektiboaren partaideek proiektu bat garatu dute institutuko polikiroldegian hainbat mural eginez. Hor adierazi dituzten irudietan itsasoko fauna agertzen da horren bioaniztasuna agerian utziz modu eder eta ikusgarri baten bidez.
Proiektuaren titulua "Un proyecto en el mundo, para alguien" izan zen. Proiektuaren Zergatia eta Zertarako ikusgai daude lotura honetan HEMEN
Faakme kolektiboaren kideak ikusteko HEMEN klikatu.
Bozetoak Faakme kolektiboaren blogean ikusteko HEMEN klikatu.

Martxoak 28
Beurko BHI 2019 Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXVII. Topaketetan 
Jarduera honen helburuak ondokoak izan ziren:
1. Irakasleak eta Eskola Agenda 21 proiektuan diharduten erakunde laguntzaileek elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera izatea.
2. Ikastetxeetan klima aldaketaren aurka egiten diren esperientziak ezagutzea.
3. Klima aldaketaren problematiken inguruan hausnarketa egitea. 
EGITARAUA
09:15-09:25: Jardunaldiaren aurkezpena
09:30-10:30: Ponentzia nagusia: Edgar González Gaudiano (Instituto de Investigaciones en Educación de la Universidad Veracruzana): Klima aldaketaren aurkako erronka jasangarritasunaren hezkuntzan.
10:30-12:00: Ikastetxeen esperientziak + Ikasleen ekarpena
12:30-13:45: Mahai ingurua
13:45-14:00: Amaiera
Aurreko partaideen izenetan klikatzean ikusgai daude ikastetxe bakoitzean erabilitako Power Point-a. Hona hemen Beurko BHIko ekarpenaren bideoa:
Informazio gehiago HEMEN

Martxoak 26
Basque Centre of Climate(BC3) Change erakundearen 10.urteurreneko bideoa jaso dugu
Joan den otsailaren 28an 2.AB Zientziako ikasleek parte hartu zuten BC3 erakundeak antolaturiko ekimen berezi batean. Hona hemen irudietan.

Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu ondoko helbideak.    Bideoa: https://vimeo.com/327660795                                          
Facebook                                              


Martxoak 20
IRAESeko ordezkarien 5.Lanerako kartela

Martxoak 18
DBH1.F taldeko irakasleek aztarna ekologikoari buruzko kartelak egin dituzte B-G arloko orduetan eta aditzera eman dituzte sarreran. 
 
Martxoak 12
Gaur egun atzeko patioan dagoen landaredia opari ederra da