Ekainak 20
IRAESekoei hurrengo ikasturterako agurra
Aurten 2.DBHko IRAESeko lau ordezkariek bikaineko lana egin dute. Ikasturtea amaitzear dago eta haiek oraindik lanak eta materialak prestatzen ari dira hurrengo urrian Estatuko III. Confintean Euskadiko ordezkaritza modu egokienean aurrera eramateko.
Hona hemen Bartzelonan ospatuko den Estatuko CONFINTera eramango duten bideoa:
Ekainak 18
4.DBHko Plastika arlokoen lana institutuko sarreran
Plastika ikasgaiko DBHko 4.mailakoek Beurko BHIko sarreran egindako lan honetan biodibertsitateari esparru berezi bat eman diote
Ekainak 18
4.A eta 4.C taldekoak Getxoko Aquariumean
Getxo Aquarium Abra-Getxo Kirol Portuan kokatuta dago. Aquarium honetan helduen eta umeen taldeentzako bisita gidatuak antolatzen dituzte. Bertako langile espezializatuei esker, bisitaldia didaktikoa izateaz gain, dibertigarria ere bada. Bisita birtuala ere egin daiteke eta aldi baterako erakusketak antolatzen dituzte. Hori guztia itsas hondoen edertasuna eta biodibertsitatea arakatzeko.
Bisitaldia amaitu ondoren Biologia eta Geologiako irakasleak aukera aprobetxatu zuen inguruan egoten diren hareharrizko amildegiak eta landaredia ikasleei erakutsi ahal izateko.
Ekainak 17
Ortua
Beurko BHIko biodibertsitatearen erakusle bikaina ortu ekologikoa dugu. Urte osoan zehar DBH-ko Naturgunea arloko ikasleek baita Biologia eta Geologia ikasgaiaren hainbat ikaslek ere gogor lan egin dute. Baina merezi izan du egindako ahaleginak, ondoko argazkietan ikusiko duzuenez.
Ortua kudeatzen duen irakasleak erabaki du Beurko BHIko baratzea aurkeztea "La Asociación Vida Sana y la Fundación Triodos"-ek antolatu duten Primer premio de huertos ecológicos de España lehiaketan. Informazio gehiago HEMEN.
Ekainak 12
Ingurumen Taldeko 2.DBHOkoei ingurumen-agiriak ematea.
Hona hemen AG21eko koordinatzaileek prestatu duten bideoa ikasle hauei merezi duten agurra emateko.
Ekainak 11
INGURUMEN-TESTUINGURU BERRI BAT
SORTZEKO
EAEko ingurumen-politikaren norabidea
aldatzea eta elkarrekin etorkizuneko ingurumena eraikitzea. Horixe da Eusko
Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak lortu nahi duen asmo
handiko erronka, Ingurumen Esparru Programa (Ingurumenaren alorrean EAEko
jardueren norabidea zehaztu eta haiek koordinatzen dituen erreferentziazko
dokumentua) egiteko prozesua martxan jarri dela baliatuta.
Horretarako, beharrezkoa da herritarrek parte hartzeko gune bat zabaltzea, elkarlanean etorkizuneko ingurumen-politikaeraikitzen lagunduko duena.
Horretarako, beharrezkoa da herritarrek parte hartzeko gune bat zabaltzea, elkarlanean etorkizuneko ingurumen-politikaeraikitzen lagunduko duena.
Ingurumen Politikan parte hartzeko aukera AG21 proiektutik aprobetxatu dugu ikastetxean landutako proposamenak, alternatiboak, gizartea aldatzeko ideaiak, Udal Foroetan aurkeztutakoa..., dagokion galdetegian luzatuz
Ekainak 10
Birziklatzeko gaien bilketa
Ikasturtea amaitzear dagoenez, ikaslegoa zein irakaslegoa birziklatzeko jasotzen diren gaiak batzen hasi dira dagozkien lekuetara bidali ahal izateko.
Zaharturiko tresneria "RETO A LA ESPERANZA" erakundekoek eramango dute irailan .
Jasotako agorturiko pilak Barakaldoko langileak etorriko dira eramateko.
Erabilitako etxeko olioa eramateko akordio bat dago Barakaldoko Udala eta Recyoil enpresarekin..
Boligrafoak, errotulkiak eta tonerrak Terracycle enpresakoak horien bila etorriko dira eta trukean jasotako diruarekin beharra duten beste eskualdeko txikientzako txertoak erosiko dira.
CDak, disketeak, eta gainerako hondakinak Garbigunera eramango ditugu.
Erabilitako papera birziklatzeko Beotibar enpresak eramango du.
Ekainak 9
Eskola Jasangarria Ziurtagiria berriztuta
Eskola Jasangarriaren auto-ebaluazioaren galdetegia aztertu ondoren, eta auditoria bisita egin eta gero, Batzorde ebaluatzaileak Beurko BHI-ri "Eskola Jasangarria" ziurtagiria ematea erabaki du urtez urteko hobekuntzarako inplikazioa eta jasangarritasunerantz ibiltzeko konpromisoa izateagatik
Ekainak 7
Aitor Yañez "Hezkuntza Barakaldon" erakusketan.
Udaberrian, loretan dauden gereziondoen mantu zuria hedatu zen. Eta Errekatxon orain gerezien sasoia heldu da. Hain ugariak eta gozo-gozoak zirenez, ondo merezitako ospea jaso zuten Errekatxoko gereziek. Fruta-arbola horiek Barakaldoko baserri garaitik datozkigu, uzta kopuru handiak bildu eta hainbat herritako merkatuetara eramaten ziren garaitik. Garaiak aldatuz joan dira, eta gaur egun gutxi batzuk eta mentu berriren bat baino ez da geratzen, familia eta lagunartean jateko beste. Ez ditugu gereziak ahaztuko, Errekatxoko sinbolo baitira, eta berreskuratu den gereziaren jaiaren bidez jendeak gogoratzen ditu urtez urte. Egun honetan Luis Choya Almaraz Interpretazio Zentroa-CIHMAn "Hezkuntza Barakaldon" erakusketari hasiera eman zioten Barakaldoko alkateak eta zinegotziek. Hor, 2.mailako Aitor Yañez bideo batean agertzen da gaurko teknologiak ikasgeletan hitz eginez.
Ekainak 6
4.DBHko Biologia eta Geologiako ikasleak "Artikoa hausten ari da" erakusketan
Caixa Gizarte Ekintzak eta Barakaldoko Udalak antolaturiko 'Artikoa hausten ari da' erakusketak bi helburu argi ditu: Ipar poloaren ekosistemaren berezitasunak erakustea eta jendea kontzientziatzea.
Dena den, urtze prozesua baino askoz gehiago ikus daiteke erakusketan. Argazkiz, bideoz, objektuz eta maketaz hornitutako 200 metro koadroko eremuan, Artikoko bizitzaren eta ekosistemaren berri izan dezake erakusketara biltzen denak.
Ikasleei hango bizimodua erakutsita, Artikoa zaintzearen garrantzia erakutsi nahi diete erakusketan. Izan ere, izotza urtzearen ondorioz, Artikoko izozmendiak etengabe hausten ari dira. Erakusketan jendeari ikusarazi nahi diote Artikoan gertatzen ari diren aldaketa horiek mundu osoko kliman izan dezaketela eragina. Eta, aldi berean, munduan gertatzen diren klima aldaketekiko oso sentibera dela Artikoa. Hemendik 30 urtera, Ozeano Artikoa uda garaian izotzik gabe gera daiteke. Eta, izotz eremua murriztearen ondorioz, han bizi diren espezie asko arriskuan daude.
Hainbat ikasle beraien kabuz erakusketara joan ziren dagozkien idatzitazko lanak eginez.
Hainbat ikasle beraien kabuz erakusketara joan ziren dagozkien idatzitazko lanak eginez.
Hurrengo bideoan ekusketari buruzko informazio gehiago.
Ekainak 4
Udal Foroa
Udal foroan Alkatea, proiektuaren ardura duen zinegotzia eta zentroetako ordezkariak, neska-mutikoa protagonista direlarik, izango ziren bertan. Foro horretan, biodibertsitatea edo hobetzeko ekintzen udal kudeaketarekin zerikusia duten diagnosiak, proposamenak eta konpromisoak aurkeztuko ziren.
Beurko institututik IRAESekoak eta RAP abesten zuten bi ikasle AG21eko koordinatzaileekin joan ziren. Hona hemen ekimenaren hainbat irudi.
Eskolako Agenda 21 eta Baso Biziduna ingurumena babesteari buruzko udal programetan parte hartu duten ikasleen ordezkariek Alfonso Garcia alkateari azaldu dizkiote biodibertsitatearen inguruan izan dituzten proposamenak. Clara Campoamor Zentro Zibikoan burutu zen biltzarrean 10 urtetik 17ra bitarteko 100 bat neska-mutilek parte hartu zuten, aipatu programa bietan parte hartu duten 20 ikastetxeetako ordezkari gisa.
Ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten zenbait konpromiso eta proposamen adostu dituzte biltzarrean, eta ondoren, alkateari aurkeztu dizkiote, horien xedea guztion artean Barakaldo hiri iraunkorragoa lortzea delarik.
Bartzelonan ospatuko den II Estatuko Confintean parte hartzera joango diren Beurko BHI lau ikasleek Euskadiko V. Confint prozesuaren berri azaldu zuten.
Ekainak 3
2.DBHkoak Peñas Negrasera
2.DBHkoak Peñas Negras-era irteera egin zuten. Peñas Negras La Arboledatik 3 km-tara dago. Garai batean bertan burdinezko meategiak egon ziren. Hau dela eta, hango paisaiak izan dituen aldaketak eta historiaren inguruko informazioa jaso zuten bi monitoreen bitartez.
Ekainak 3
Bartzelonan ospatuko den II Estatuko Confitera joango diren ordezkariei Lehendakariaren harrera
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak, ohi denez, Busturiako Biodibertsitate Zentroan bildu da. Bildu eta prentsaurrekoa egin eta gero, 12:30etan, Bartzelonan ospatuko den II Estatuko Confintera joango diren 21 ordezkariei Lehendakariak harrera eta agurra eman die.
Emanaldi txiki honetan, harrera izan ostean, V Euskal Confint-aren bideoa ikusi da, gero ordezkarien hitzak (egindakoa eta Bartzelonarako asmoak komentatzen) entzun dira eta, azkenik, Lehendakariaren hitzak. Jarrain zegozkion argazkialehendakariarekin eta Gobernu partaide guztiekin.
Saioa amaituta emateko hamaiketakoa eskeini zieten gazteei.
Apirilak 9
Jasangarritasunerako XXIII. Hezkuntzako Topaketak Gasteizen
Plangintza HEMEN. Argazkiak eta bideoak HEMEN.
Apirilak 7 eta 11
Batxilergokoentzat hitzaldia: Boluntariotza Gurutz Gorrian
Boluntariotza elkartasun antolatuan datza eta gizartearen arazoen konponbidean
esku-hartzen du. Boluntariotzaren jardun-eremua herritarrek gizartearen
garapenarekiko agertzen duten ardura eta inplikazioa da. Boluntariotza, azken
batean, bizi garen errealitatean parte hartzeko eta bera eraldatzeko tresna da. Hori izan zen Gurutz Gorriko neska batek batxilergoko ikasleei azaldu ziena.
Apirilak 10
Ingurumen Taldeko 2.DBHOkoek artea landatuz
Aurten institututik alde egingo duten Ingurumen Taldekoek V Euskadiko Confint-etik ekarritako artea landatu zuten.
Maiatzak 28
Testu-liburuak berrerabiltzeko kanpaina
Berrerabilpena hondakinak gutxitzeko helburuaren bigarren urratsa da. Izenak dioen bezala, produktu edo ondasunei beste erabilpen edo beste bizitza bat ematea da. Jarduera honen bidez, produktu berriak sortzea saihesten dugu, ondorioz naturako errekurtso gutxiago erabiltzen dugu eta energia aurrezten da.
Hona hemen berrerabiltzeko proposamen bat:
Testu-liburuak behar ez duzunean beste pertsona bati pasatzen diozu berrerabiltzeko?
Eskolako testu liburuak maila baxuagoetan dabiltzan familiako kide, lagun
edo bizilagunentzat baliagarriak izan daitezke.
Beste aldetik, Txoko Berdean ikasleek erabiliko ez dituzten erabilitako testu liburuak uztea beste aukera da besteon onurarako.
Maiatzak 23
"Movilizate con Jon" kanpainari amaiera eman
2.batxilergoko ikasleek ikasgela guztietatik pasatu ziren eskerrak emateko Joni laguntza emateko mobilak ekartzeagatik.
4.DBHkoek ardura hartu zuten Natiri, Jonen amari, mobilak emateko.
Maiatzaren 19tik 23ra
Ekinaren astea
Aurten parte hartu genuen ekinaren astean IBAIALDE programan egindako aktibitateekin.
Deialdia HEMEN. Gure aportazioa HEMEN.
Maiatzak 15 eta 23
2.DBHkoak IBAIALDE programan
Lehenengo egunean ikaleek inguruneko biodibertsitatea azturtu zuten.
Bigarrenean Galindo ibaiaren uren laginketa egin zuten dagozkion prametroak neurtuz (pH, tenperatuta, nitritoak, amoniakoa, gardentasuna,...)
Alde egin baino lehen aztertu zuten ibaiaren ingurua topatu zuten baino garbiago utzi zuten zegoen zarama batuz.
Maiatzaren 19tik 23ra
Glorr erakunderako arropa eta zapaten bilketa
Deialdia HEMEN. Gure aportazioa HEMEN.
Maiatzak 15 eta 23
2.DBHkoak IBAIALDE programan
Lehenengo egunean ikaleek inguruneko biodibertsitatea azturtu zuten.
Bigarrenean Galindo ibaiaren uren laginketa egin zuten dagozkion prametroak neurtuz (pH, tenperatuta, nitritoak, amoniakoa, gardentasuna,...)
Alde egin baino lehen aztertu zuten ibaiaren ingurua topatu zuten baino garbiago utzi zuten zegoen zarama batuz.
Maiatzaren 19tik 23ra
Glorr erakunderako arropa eta zapaten bilketa
GLORR Fundazioaren eskutik erabilitako arropa eta oinetakoak biltzeko kanpaina hasi zen institutuan.
Guk erabilitako arropa eta oinetakoei esker gizarten egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzeko aukera paregabea egon zen bost egunetako epean.
Kanpaina arraskatatsua izan zen.
Maiatzean
1.DBHOko Biologia-Geologiakoak hitzaldietan
Maiatzaren 5tik 9ra
Apirilak 28
Arte Batxilergok ikasleen lanak Clara Campoamor Kultur Etxean.
Barakaldo Hitza XI Literatura Jardunaldietan irakurketa maratoi bat antolatu zen. Hori dela eta, batxilergoko ikasleek dagokion eskenatokia diseinatu eta garatu zuten birziklaturiko hainbat gaiekin, esaterako egunkari zaharrak.
Apirilak 10 eta maiatzak 2
Intsektuen erakusketa Natur Zientziak arloko 2.DBHOkoen eskutik.
Guk erabilitako arropa eta oinetakoei esker gizarten egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzeko aukera paregabea egon zen bost egunetako epean.
Kanpaina arraskatatsua izan zen.
Maiatzean
1.DBHOko Biologia-Geologiakoak hitzaldietan
Ikasturtean zehar Biologia eta Geologiako irakasleak 1.DBHOkoei hainbat hitzalditara joateko aukera eman zien. Gaiak anitzak izan dira, hala nola biodibertsitatea, osasuna,... Azken honetan ikasleek bizkarraren minari buruzko saioan aukera izan zuten ikertzeko arrazoietan eta konpontzeko bideetan, hitzaldian parte hartu ondoren era boluntarioan lan bat egin zutelarik.
Maiatzaren 5tik 9ra
Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa
Bilketarekin hasi baino aurreko egunetan difusio kanpaina bi eraikuntzetan egin zen elikagaiak institutura ekartzeko plastikozko poltsak banatuz. Lehenengo zikloan 3.DBHko eleanitzako ikasleek egin zuten. Bigarrenean, 2.batxilergokoek.
Apirilak 28
Arte Batxilergok ikasleen lanak Clara Campoamor Kultur Etxean.
Barakaldo Hitza XI Literatura Jardunaldietan irakurketa maratoi bat antolatu zen. Hori dela eta, batxilergoko ikasleek dagokion eskenatokia diseinatu eta garatu zuten birziklaturiko hainbat gaiekin, esaterako egunkari zaharrak.
Apirilak 10 eta maiatzak 2
Apirilak 7 eta 11
Batxilergokoentzat hitzaldia: Boluntariotza Gurutz Gorrian
Boluntariotza elkartasun antolatuan datza eta gizartearen arazoen konponbidean
esku-hartzen du. Boluntariotzaren jardun-eremua herritarrek gizartearen
garapenarekiko agertzen duten ardura eta inplikazioa da. Boluntariotza, azken
batean, bizi garen errealitatean parte hartzeko eta bera eraldatzeko tresna da. Hori izan zen Gurutz Gorriko neska batek batxilergoko ikasleei azaldu ziena.
Apirilak 10
Ingurumen Taldeko 2.DBHOkoek artea landatuz
Landaketa amaitu ondoren dagokion talde-argazkia eta hamaiketako goxoa.