Etiketak

viernes, 13 de abril de 2012

ZUHAITZAREN EGUNA: HARITZ BATEN LANDAKETA

Aurreko martxoaren 29an "Zuhaitzaren eguna" ospatu ahal izateko SAGARRAK-EKOLOGISTAK MARTXAN taldekoek oparitutako haritza AG21eko Ingurumen Taldeko 1.zikloko ikasleek landatu zuten institutuko aurreko aldeko parterrean. Aldez aurretik, ikasle hauek beraien eraikuntzan aurtengo kontsumoari buruzko diagnostikoa egin zuten.

Aurreko egunetan bedelak dagokion zuloa egin zuen lurrak oxigenoa eta hezetasuna hartu ahal izateko.






Lurra botatzeko ardura hartu zuen neskak, Amaiur Andresek hain zuzen, hurrengo hilabetean Bruselasen ospatuko den Europako Jasangarritasunerako Konferentzian-Confintean parte hartuko du delegatu eran.

Sariak "JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK" lehiaketan

Emakume zientzialarien nazioarteko urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa eta Ingurumen, Lurralde  Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailek, EMAKUNDE- Emakumearen Euskal Erakundearekin batera, planetaren jasangarritasunaren aldeko hainbat emakume – zientzialariak, ingurumeneko adituak, soziologoak edo pedagogoak – egin duten lana azpimarratu nahian, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat  zuzenduriko lehiaketa proposatu zuten.
Beurko BHIko 4.DBHko 24 ikaslek parte hartu zuten. Horretarako abenduan beraien lanak garatu zituzten eta hilabetearen 22an bidali ziren posta elektronikoaren bidez.

Lehiketaren helburuak honako hauek izan ziren:
1.-Bizitzaren alor guztietan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak daudela ulertzen lagundu, batez ere jasangarritasunean, desberdintasunak arrazoitu eta berdintasun alternatibetaz hausnartzen lagundu.
2.-Historian zehar emakumeek jasangarritasunaren alde egin duten lana eta oro har ezkutatuta egon dena, baloratu eta ikusgai izaten lagundu.
3.-Jasangarritasunaren alde emakumeek egin duten lanarekiko derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleen jakin mina piztu eta biografien lehiaketan parte hartzeko interesa suspertu.
Martxoaren lehenengo astean 4.A taldeko Nerea García eta Lucia Pérez ikasleak sarituta izan zirela esan ziguten eta martxoaren 28an Lakua-Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzara abiatu ginen dagozkien sariak jasotzeko asmoz .



Bi ikasle hauen lana Gladys del Estal, Euskadiko Komite Antinuklearraren partaidea,  emakumeari buruzkoa zen.
Agenda 21eko 4.DBHko Ingurumen Taldeko partaideak, familiakoak eta AG21 bi koordinarzaileak beraiekin Lakuara joan ziren.