Emakume zientzialarien nazioarteko urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailek, EMAKUNDE- Emakumearen Euskal Erakundearekin batera, planetaren jasangarritasunaren aldeko hainbat emakume – zientzialariak, ingurumeneko adituak, soziologoak edo pedagogoak – egin duten lana azpimarratu nahian, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduriko lehiaketa proposatu zuten.
Beurko BHIko 4.DBHko 24 ikaslek parte hartu zuten. Horretarako abenduan beraien lanak garatu zituzten eta hilabetearen 22an bidali ziren posta elektronikoaren bidez.
Lehiketaren helburuak honako hauek izan ziren:
1.-Bizitzaren alor guztietan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak daudela ulertzen lagundu, batez ere jasangarritasunean, desberdintasunak arrazoitu eta berdintasun alternatibetaz hausnartzen lagundu.
2.-Historian zehar emakumeek jasangarritasunaren alde egin duten lana eta oro har ezkutatuta egon dena, baloratu eta ikusgai izaten lagundu.
3.-Jasangarritasunaren alde emakumeek egin duten lanarekiko derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleen jakin mina piztu eta biografien lehiaketan parte hartzeko interesa suspertu.
Martxoaren lehenengo astean 4.A taldeko Nerea García eta Lucia Pérez ikasleak sarituta izan zirela esan ziguten eta martxoaren 28an Lakua-Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzara abiatu ginen dagozkien sariak jasotzeko asmoz .
Bi ikasle hauen lana Gladys del Estal, Euskadiko Komite Antinuklearraren partaidea, emakumeari buruzkoa zen.
Agenda 21eko 4.DBHko Ingurumen Taldeko partaideak, familiakoak eta AG21 bi koordinarzaileak beraiekin Lakuara joan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario