Etiketak

viernes, 7 de septiembre de 2018

1.HIRUHILEKO AKTIBITATEAK 18-19


Abenduak 20
1.Batxilergoko Kultura Zientifikoa eta Biologia-Geologia arloetako ikasleak Kalitate Topera Programan
Aurtengo gai orokorra TRADIZIOA eta TEKNOLOGIA izango da. Horretarako URIBEN ibilbide bat burutuko da ondoko edukiak landuz:
-Mahasgintza eta txakoligintza(Bizkaiko Txakolina jatorizko izendapena)
-Kalitazteko barazkien ekoizpena.
-Euskal baserriko arrautzen ekoizpena

Abenduaren 3tik 17ra
Gabonaldirako aztarna ekologikoa murrizteko kartelak burutzea eta argitaratzea
 
 
Abenduak 17
1.Batxilergokoak Gerta Dakizuke tailerrean AESLEME erakundearen eskutik

Abenduak 14
2.DBHko Laborategi Teknikak arlokoak AZTERKOSTArako uren laginketak garatuz

Abenduak 11, 12 eta 13
2.DBHkoak Artigaseko Hezkuntza-gela eta instalazioak bisitatzea


Abenduak 4
Zabalketa erakundearen eskutik 1.batxilergokoek "Plastikoen kutsadurarik gabeko planeta bat" lehiaketan lorturiko saria jasotzea
“PLASTIKOEN KUTSADURARIK GABEKO PLANETA BAT” lehiaketan parte hartu genuen iaz 4.DBH taldekoekin eta sari bat irabazi genuen.
Bingo Jasangarri bati forma eman genion institutuan. Bingo honi dagozkion bi argazkiekin parte hartu genuen  Ekainak 5erako  antolatu duten “PLASTIKOEN KUTSADURARIK GABEKO PLANETA BAT” lehiaketan. 

Abenduak 4, 5, 11, 12 eta 13
Elikadura tailerrrak 3.DBHko taldeetan
Biologia eta Geologia mintegitik abendurako antolatu dute hurrengo jarduera: 3. mailako ikaslegoak parte hartuko du Eathink proiektuan: “Bertakoa jan, mundua buruan” deritzon programaren barruan. Elikadurari loturiko gai desberdinak jorratuko dira bertan, gaur egungo elikadura eredua eta janaria ekoizteko sistemak hausnartuko direlarik.

·       Talde parte-hartzaileak eta datak:
3A, Abenduak 4, asteartea.
3B, Abenduak 5, asteazkena.
3C, Abenduak 11, asteartea.
3D, Abenduak 12, astezkena.
3E, Abenduak 13, ostenguna.
·       Iraupena:
2 orduko 3 ikastaro egingo da talde bakoitzean. Hau da, taldeak egun osoa (6 saio) emango du ekimenean.
·       Non egingo dira:
Tailerra gidatuko duten profesionalek ikasgeletan bertan garatuko dute jarduera.
 Eathink ikastaroak giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira, ikasleengan garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisua sustatua nahi duena, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa bultzatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa egingo dute ikasleek.
Informazio gehiago HEMEN  
 

Azaroak 30 eta abenduak 1
2.batxilergoko ikasleak Elikagaien Bilketa Nagusian Barakaldoko supermerkatuetan
Bilketa Nagusia, asteburu honetan hainbat boluntariok eskuzabaltasunez egiten duten lanari esker burutu daiteke. Aurreko urtean 5000 boluntario baino gehiago izan ziren eta aurten kopuru berdina edo gehiago izatea lagungarria izango zen.
Urtero bezala institutuko ikasleek premia duten pertsonei elikagaiak helarazten laguntza eman diete. Hona hemen hainbat irudi. 
Azaroak 28 eta 29
IRAESeko 2.Lana: "Plastikoak eta itsasoak" 
2.batxilergoko ikasleen laguntzarekin  IRAES taldekoek lana prestatu dute eta dagokion kartela non gaiarekin asmaturiko lelo eta irudi bat agertzen diren.
Informazio gehiago HEMEN

Azaroak 27
IRAES taldekoaren 1.Lana: beraien aurkezpen IRAES21 ikasleen blogean
Informazio gehiago HEMEN

Azaroak 26
Bigarren batxilergokoek Gaztelania eta Literatura arloan Aztarna ekologikoa gaia landu dute
Bigarren batxilergoko ikasleek gaiarekin lotuta dauden irakurgaiak eta bideoak ikusi ondoren aztarna ekologikoari buruzko hausnarketa egingo dute ondoko galderari erantzuna emanez: 

¿Es necesario tomar medidas sobre  la huella ecológica del Ser Humano en el planeta Tierra?

Erabilitako material guztiak ikusi ahal izateko HEMEN klikatu.

Azaroak 25
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Euskaraldia ekimena Txoko berdeetan
Aukera izango duzue ateratako argazkiak klikatuz.

Azaroak 21
Ingurumen Taldeko bilera 2.zikloan

 


 Azaroak 21
2.DBHOko Ingurumen Taldeko eta Zuzendaritza taldekoek bildutako elikagaiak ematean Bizkaiko Elikagaien Bankuko boluntarioei







Azaroak 20
Aztertu aldizkarian 2018an intitutuaren partaidetza Azterkostarako uren laginketan eta analisien emaitzak








Azaroaren 5etik 16ra 

Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa

Azaroak 13 eta 15 
4.DBHkoak Ramon Rubial Lorategi Botanikora
 




Azaroak 14
Ingurumen Taldeko bilera 1.zikloan

Azaroaren 7tik 11ra
Bilboko Zientzia Astea 
Urtero bezala, aurten ere, UPV/EHUk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea antolatuko du. Inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek – gazteek zein helduek, umeek zein nerabeek-- aukera izango dute zientzia lanbide dutenekin zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko.
 
 
Informazio gehiago HEMEN

Azaroak 9
1.DBHO Kultura Zientifikoa arloko ikasleak Barakaldo Zientzia Astea Naturgelan

Azaroaren 7tik 11ra
Barakaldoko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea

Azaroaren 6tik aurrera 1.ziklokoak tutoretza orduan plastikozko poltsak ebakitzen kakorratzekin lantzeko


Urriak 29, 30 eta 31
1.DBHkoak Kontsumobide tailerretan
1.DBHko ikasleek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak antolaturiko tailerretan Kontsumorako Hezkuntza Ikastetxetan programaren eskutik. Bi tailer burutu dira:
-Telefono mugikorra.
-Publizitatea eta gorputzaren gurtza. 
Informazio gehiago HEMEN

Urriaren 16tik azaroaren 4ra
Zientzia Asteari harrera emanez:
3.DBHkoak EHUkoek antolatutako "Itsasoan" erakusketan

Urriak 26
Barakaldoko IES Trueba ikastetxeko dibertsifazio taldekoak gure ortuan

Urriak 24
Harpidetza kanpaina 2.zikloan Ingurumen Taldean parte hartzeko 

Urriak 22
4.DBHko Fisika eta Kimika arlokoak bingo jasangarri jokoan
Fisika eta Kimika arloan Sistema periodikoa gaia amaitzean ikasleek parte hartu dute Bingo Jasangarria jokoan non elementuen ikurrak ikasteaz gain berrerabilitako plastikozko tapoiak bolak eta fitxak eran erabili dituzten.
Lerroak eta bingoak lortzean jasotako opariak eskolarako materialak izan dira. Esaterako baso jasangarrien hegurrezko arkatzak eta boligrafoak 

Urriak 19
3.DBHko Biologia eta Geologia arloko ikasleak institutuko landarediaren biodibertsitatea aztertuz

Urriak 17
4.DBHko B-G arloko ikasleak Bird Centerrean "Arrano arrantzalea" proiektuaren eskutik
Hurrengo bideoan proiektuari buruzko informazioa agertzen da.
Ikasleek arrano arrantzalea berreskurtazeko proiektua ezagutzeaz gain bikaineko aukera izan zuten hegaztiei buruzko formakuntza jasotzeko.
Informazio gehiago HEMEN

Urriak 10
Harpidetza kanpaina ikasgeletan ikasleak Ingurumen Taldeko partaideak izateko

Urriak 9
Ikasgela guztietan papera bererabiltzeko eta birziklatzeko kutxak ipintzea

Urriak 6 eta 7
Munduko IV. landareen azoka EHU-ko Arboretumean
2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.
Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago.
Informazio gehiago HEMEN

Urriak 5
Udal Partaidetza tailerrak 2.Batxilergoan
 

Urriaren 13ra arte
Artikoa hausten ari da erakusketa Bilboko Areatzan
Ikasleek aukera izan dute deskubritzeko non dagoen Artikoa. zein den beraren klima, zergatik egiten den hainbeste hotz, nolakoa den bertako paisaia, zer izaki bizi diren bertan...

Irailak 15
Nola dagoen institutuko landaredia ikasturte hasieran
Aurten espezie berri bat dugu institutuan bioaniztasuna aberasteko asmoz, olibondo bat hain zuzen. Ea zorte ona dugun eta adaptazio ona egiten duen.

Irailak 14
1.DBHOko Kultura Zientifikoa ikasleak Naukas ekimenean  Euskalduna Jauregian

Ekimen honetan hamar minutuko hitzaldiak antolatzen dira, baita ikuskizunak, elkarrizketak, sariak eta sorpresaren bat edo beste.
 

Irailaren 10etik 14era
Ingurumen-egutegiak ikasleei ematea







Irailak 13
Erosketa ekologikoa institutuan(barazkiak eta arrautzak) 
Gaur heldu da institutura ikasturteko lehenengo poltsak erosketa ekologikoarekin Larrabetzuko Goilurra enpresaren eskutik. Urtero bezala hainbat irakaslek izena eman dute beraien sukaldetan aparteko produktu ekologiko, fresko eta goxoak izateko.  


Irailak 7
Ingurumen-egutegien banaketa klaustrokideei

18-19 IKASTURTEKO GAIA: 
AZTARNA EKOLOGIKOA
Aztarna ekologikoa adierazle bat da, gure bizitzeko ohiturek ingurumenean zer ondorio eta zer eragin duten ikusteko erabiltzen dena. Kontzeptu horren oinarria hauxe da: zenbateko azalera ekologikoki emankorra eta funtzionala behar den bizi-ohitura horiek mantentzeko eta sortzen ditugun hondakinak asimilatzeko. 

Gure bizimodua iraunkorra edo jasangarria da ? 

Eta garrantzitsuena: Zer egin dezakegu horrela izan dadin? 

Pertsonen erantzukizuna da, neurri adierazgarri batean, gure planeta iraunkortasunerantz edo hondamendirantz bideratzea. 


Aurten gure aztarna ekologikoaren tamainua aztertzen eta eguneroko bizitzan gizarte iraunkorragoaren alde egin ditzagun gauzak ikuskatu saiatuko gara. Gainera, hauek egiteko zergatiaz ohartuko gara.



ANIMATU ETA GUREKIN PARTE HARTU!