18-19 IKASTURTEKO GAIA
AZTARNA EKOLOGIKOA
Ekainak 20
Txoko berdeetatik birziklatzeko materialen azken bilketa
Beurko Txikiko zakarrontzi horia husten.
Antzinako diskete maitagarriak 😉
Beurko Handiko txoko berdea antolatzen eta prestatzen.
Ekainak 13
Orla egunean 2.Batxilergoko Ingurumen Taldekoei agiria ematea
Hona hemen garaturiko bideoa ikasleen partaidetza agerian uzteko proiektuan egon diren sei ikasturteetan
Ekainak 16
Anatomia Aplikatua arloko ikasleen mandarinoaren landaketa
Anatomia Aplikatua aukeratu duten ikasleek mandarino bat oparitu dute institutuko biodibertsitatea aberasteko. Mandarinoaren landaketaren ardura 3.C taldeko ikasleek hartu dute eta liburutegiaren atzeko partean jarri dute. Hona hemen jardueren irudiak.
Ekainak 14 eta 15
Patuak elkartuko ditu jakin-gose zientifikoa duen nerabe azkarra eta haur prodijio izandako asmatzaile etsitua. Misio arriskutsuari ekingo diote elkarrekin: memoria kolektiboan "Tomorrowland" izenez ezagun den eta espazioan eta denboran nonbait kokatuta dagoen tokiaren sekretu misteriotsuak argitu nahi dituzte. Bide batez gaur egungo ingurumen arazoak agertzen dira, esaterako klima aldaketa eta energia motak.
Beste aldetik, aipatzekoa da pelikularen 20 minututan Valenciako Arte eta Zientzien Hirian grabatuta dagoela.
Ekainak 12 eta 13
3.DBHko Fisika-Kimika arlokoek "Bingo Jasangarria" jokuarekin elementuen izenak birpasatu dituzte
Bingo hau garatzean esne-ontzietako tapoiak erabili dira fitxak eta bolak egiteko.
Sariak, boligrafoak, piruletak eta agendak izan dira.
Ekainak 12
4.DBHkoek egindako Energia iturriak gaiari buruzko kartelak argitaratzea institutuko sarreran
Lan bilaketa egin ondoren ikasleek hausnarketa egin dute energia berriztagarri eta ez-berriztagarrien abantailak eta desabantailak aditzera emateko kartelen bidez.
Ekainak 8
“PLASTIKOEN KUTSADURARIK GABEKO PLANETA BAT” lehiaketan parte hartzea
Bingo Jasangarri bati forma eman diogu institutuan. Bingo honi dagozkion bi argazkiekin parte hartu dugu Ekainak 5erako antolatu duten “PLASTIKOEN KUTSADURARIK GABEKO PLANETA BAT” lehiaketan.
LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOAK
Lehiaketa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz (besteak beste) finantzatzen den Ingurumen Gobernantza Parte-hartzailea Boliviako RÃo Grande ibaiaren arroko landa-komunitateetan" izeneko ekimena garatzeko lankidetzaprogramaren esparruan antolatu da. Izan ere, gaur egun, Zabalketa elkarteak (Getxo, Bizkaia) eta Instituto de Capacitación del Oriente institutuak (Vallegrande, Bolivia), Valles Cruceños-eko biztanleekin eta EAEko herritarrekin batera, lanean dihardute aipatutako programa gauzatzeko. Horren baitan, hain zuzen ere, irudi-lehiaketa bat antolatu da, 2019ko egutegia egiteko xedez.
Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da eta aurten NBEk plastikoek naturan sortutako kutsaduran eta gure osasunean jarri du arreta, “Plastikoen kutsadurarik gabeko planeta bat” lemarekin. Plastikoak oso erabilera baliotsuak dituela aitortu beharra badago ere, bakarrik behin erabil daitekeen plastikoaren nahiz erabili eta botatzekoa den plastikoaren menpe gaude. Gauzak horrela, NBEk hausnartzera eta gure ohiturak aldatzera gonbidatzen gaitu, plastiko horien kontsumoa murrizten laguntze aldera.
Horrenbestez, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela-eta, programan parte hartzen duten Boliviako eta Euskal Herriko ikastetxeen arteko lotura bultzatzen jarraitzeko helburuarekin, Zabalketak eta Instituto de Capacitación del Oriente zentroak irudi-lehiaketa bat antolatu dute. Irudi horiek bi motatakoak izan daitezke:
Ingurumenean eta bertan bizi diren izakien ongizatean plastikoek eragindako kalteen irudiak.
Plastikoen kontsumoa murrizten, edo plastikoen berrerabilpena eta birziklapena sustatzen duten ekintzen irudiak. Plastiko hauek bakarrik behin, edo erabili eta botatzezkoak izan ahal dira.
Ekainak 5
“Eskola jasangarria” agirien banaketa izango da Ekoetxea Urdaibain (Madariaga Dorretxea, Busturian).
30 ikastetxek jaso dugu aintzatespena eta ikastetxe bakoitzetik 4 pertsona joan gara.
Egiitaraua:
Ekainaren 4tik 14ra
4.DBHkoek Energia iturriak gairi buruzko informazioa bilatzea eta kartelak egitea
Ekainak 5
ESenRED: Akzio komuna Ingurumen Nazioarteko Egunerako
Urtero bezala ESenRED sareak proposamen bat luzatu du Ekainak 5erako. Lan hildoa Jasangarritasun Garapenerako 17 helburuak izan dira. Pobrezia desagerraztzeko babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez 17 helburu hauek.
Institutuan, Klima aldaketa 13.helburua hartu dugu lantzeko. Hona hemen gure ekarpena:
Informazio gehiago ESenREDeko blogean. Klikatu irudian.
Ekainak 2
Gereziaren jaia Errekatxon
Ekainak 2, “Gereziaren jaia” ospatu da Errekatxo auzoan. Egun osoko egitaraua gure kulturaz gozatzeko eta aldi berean, iragana gogora ekartzeko. Ez dugu ahaztu behar lekua leku zoragarria denik naturaz gozatzeko.
Ekimenaren argazkiak HEMEN
Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra
Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketak
Maiatzaren 31an, 17:30ean, PROTOTIPOAK. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketen inaugurazioa egin ze Azkuna Zentroan. Nazioarteko topaketa hauen bidez, formatu artistiko berriak hurbildu nahi ditugu herritarrengana, ohiko alderdiak lantzen dituzten proiektuekin. Hainbat artistekin, kolektiboekin eta pertsonekin egin dute elkarlanean, azken hilabeteetan egindako deialdietara erantzuna eman duten horiekin.
Proposamen artistikoen artean, 'Barnealdeko lorategia' dago, etxea landareekin nola partekatzen duzuen erakutsi nahi izan duzuen 200 lagunek bidalitako 400 argazkiekin eratutako proiektua. Haien artean institutuaren idazkaritzan dagoen landarea.
Deialdira egokituta jaso dituzten argazki guztiekin, mosaiko eta bideo bat sortu dituzte, eta ekainaren 3ra arte egon dira ikusgai Azkuna Zentroan.
Maiatzak 30
Udal Foroa
9:25 Ikasleen harrera: Harrera-mahaian, ikasleen identifikazioak eta jardunaldia ebaluatzeko orriak banatu dira.
9:40 Agurra eta Jardunaldiaren azalpena.
10:10 Dinamikak.
Eskolako Agenda 21eko ikasleen dinamika.
Irakasleen topaketa (Jose Ignacio Guzmanekin) : Lorategi botanikora bisita.
11:30 Atsedenaldia
12:00 Jardunaldiaren ondorioak eta udal ordezkarien parte-hartzea.
“Euskal CONFINT 2018ko” esperientzia (Beurko eta El Regato)
Konpromiso eta proposamenen aurkezpena.
Kartelaren aurkezpena.
Alkate eta zinegotzien erantzuna.
Agurra.
12:30 Bertsoak
Maiatzaren 21etik 27ra
Ekinaren Astean Beurko BHIko hainbat ikaslek parte hartu dute
EKINAREN ASTEA Ingurumen Aldeko ekintza konkretuak sustatu nahi dituen ekimena da. Ingurumen aldeko ekintza bat burutzen da aste bateko epean eta egindako lana partekatzen da, bide batez Ekinaren Asteko lehiaketan parte hartuz.Maiatzaren 22a barne daukan astea izaten da, Nazioarteko Dibertsitate Biologikoaren eguna.
Maiatzaren 29an: 2.DBHko Laborategi Teknikak arlokoak.
Maiatzaren 30: 4.DBHko Kultura Zientifikoa arlokoak.
Maiatzaren 16, 23 eta 25
2.DBHkoak Peñas Negrasera
Maiatzak 16, 23 eta 25
|
2.DBHkoak Ibilbidea Peñas Negras ingurunetik
16: 2.C eta 2.E
23: 2.B
25: 2.A eta 2.D
|
Gela egonkorreko ikasleak ortuan
Gela egonkorraren informazio gehiago HEMEN
Maiatzak 21 eta 22
4.DBHko ikasleak bisitaldia Ramon Rubial Lorategi Botanikora
Maiatzak 21
"Elikadura eta dieta mediterraniarra" tailerra 3.DBHko Biologia eta Geologia arloko ikasleentzako
3.DBHko Biologia-Geologia arlokoek parte hartu dute "Elikadura eta dieta mediterraniarra" tailerran. Hor nola elikatu modu osasuntsuan, ariketa fisikoak egiteko beharra eta nola prestatu elikagaiak ikasi dute ahaztu gabe oso hurbil dituzten gaiak.
Informazio gehiago HEMEN
Maitzak 21
2.Batxilergoko Ingurumen taldeak orla egunerako bideoa hasi dira prestatzen
Azkenengo sei ikasturteetan anitzak izan dira proiektuan garatu diren tailerrak, hitzaldiak, irteerak eta mota guztietako jarduerak eta ekitaldiak. Egindakoaren lanaren laburpena egiteko sasoia heldu da. Horretarako Ingurumen Taldeko ikasle boluntarioak buru belarri jarri dira.
Maiatzak 16
Alde egingo duten 2.Batxilergokoek Euskal Confintean jasotako artea landatzea eta taldekako argazkia
Maiatzaren 14tik 18ra
Herriko Plazan Ekologistak Martxan taldeak antolaturiko Sareak Hedatzen jardunaldiak
Espezie inbaditzaileak institutuan
Maiatzak 15
Espezie hau eta institutuko gero eta bazter gehiagotan agertzen.
Ezaugarriak: Azken urteetan Urdaibain hedapen handia izan duen landarea da. Ezkutuan denbora luzean egon arren, egun hedatzeko eskualdean ugaritu diren baso-bideak, ezpondak eta arekak erabiltzen ditu. Hedapen-foku berrien zapalkuntza komenigarria da horiek hazitoki bihurtu baino lehenago.
Habitata: Arekak, ezpondak eta baztertutako lurzoruak.
Estatusa: Jatorri aloktonoa duen espeziea, komunitate naturaletan ezarpen iraunkorrekoa.
Sartze-era: Ornamentazio-lorezaintzan erabili da. Hortaz, lorategietatik eratorria da.
Maiatzak 7, 11, 14 eta 18
OMICeko Kontsumo tailerrak 3.DBHko ikasleentzat
Maiatzak 10
Eskola Jasangarria agiriaren lorpenaren baieztatzea
Maiatzak 9
IRAESeko Euskal Confint 2018
Maiatzaren 9an Busturian dagoen Urdaibai Ekoetxean aurtengo IRAESeko Euskal Confint ospatu zen. Hara joateko, institutuko lau ordezkariek lana ondo eginda eraman zuten Institutuko Confintean ateratako ondorioak eta proposamenak.
Ekimenaren ildoa "Klima aldaketa" izan zenez, hausnarketarako materialak eramateaz gain ikastetxe baikoitzak animali polar bat ere eraman behar izan zuen.
Ekoliderrek harrera eman ondoren Uxua Lopezek hitza hartu zuen Homeward Boun: Moher Nature needs her Daughters ekimenaren aurkezpena egiteko. Uxua otsailaren 15ean Antartidara joan zen beste 69 neska zientzialariekin. Bidaian, klima aldaketaren eragina hego poloan aztertu dute eta bide batez gogoeta egin dute emakumeen paperaz gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, emakumeek zer ardura daukaten ekonomia eta gizarte bidezko jasangarri, eta bizitzeko atseginago egiteko.
Hara joan ziren irakasleek formakuntza jaso zuten Uxuaren eta Ihobeko arduradun baten eskutik. Uxuak beraren esperientzia klima aldaketa eta emakumearen papera elkartzean azaldu zuen eta honi buruz hausnarketa egin zen.
Ihobe erakundeko teknikariak, Energia geotermikoa Ekoetxean gaiari buruzko hitzaldia eman zuen. Jarraian Ekoetxearen instalazioetatik bisitaldi bat egin zen.
Bitartean, ikasleek ikastetxeen esperientzien trukaketa prozesuan parte hartu zuten tailer desberdinetan parte hartuz.
Arratsaldean osoko bilkura(plenarioa) burutu zen ondoko atalekin:-Uxuarekin solasean
-Antarticako estazioen mapa
-Ekimenerako Gutuna
Aitor Zuluetak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak, agurra eman zuen.
Ordurako gure ikasleak pozik zeuden egindako lana oso emankorra izan zelako.
Alde egin baino lehenago Flashmob bat dantzatu zuten partaideek.
Gogoratzeko momentuak eta eguna jasangarria izateko falta zen lan bakarra oparitutako artea landatzea. Lan hori alde egingo duten 2.batxilergokoek burutuko dute.
Egunak aurrera joan ahala IRAESeko blogean bideoak, partehartzeak, dantza eta abarrak ikusgai egongo dira. Hona hemen blogaren linka:
Maiatzak 4
1.Batxilegoko ikasleak Baso Biziduna ekimenaren dinamizatzaileak
Maiatzak 3
2.DBHko IRAESeko ikasleak Euskal Confiteko aurrerapausoekin
Apirilean
Agenda21 proiektua Institutuko informazioa zabaltzeko "El Nervión" egunkarian
Apirilaren 24
Gaztelania arloko ikasleek adierazpen textuetan felidoak desargetzeko arriskuan landu dute
Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu Begoña Ruanoren blogean HEMEN
Apirilean
4.DBHkoen partaidetza Ibaialde argazki lehiaketan
Aztertu programaren barruan Ibaialde kanpaina dago. ibaialderen asmo nagusia talde eta lagun horiek euren inguruarekin zuzenean harremanetan jartzea da, ekosistema jakin bat modu eraginkorrean aztertuz. Horrek zera esan nahi du: parte hartzen duten taldeek eta lagunek ibaietara hurbildu, argazki bat atera eta proposatzen duten lehiaketan ikasleek aukera dute izena emateko.
Bideoan aurtengo lehiketarako Beurko BHIko 4.DBHko ikasleen ekarpenak agertzen dira bideo modukoa.
Apirilak 18
Institutuko Confint
Aurtengo Euskal Confintean emakumeen aldarrikapenak eta "Mother nature needs her daugthers proiektua lotuko dira". Hori dela eta, apirilaren 18an ospatutako Institutuko Confinterako lan hildoa hori izan da IRAESeko lau ordezkariek hor aterarako ideak maiatzaren 9an Busturiako Dorremadariagan plazaratu ahal izateko.
Hona hemen Confinterako prestaturiko sarrera eta haurnasketarako galdetegia .
Bigarren batxilergoko Ingurumen Taldeko 7 ikaleek ardura hartu zuten dinamizatzaileak izateko.
Institutuko Confinterako DBHko 1.zikloko Ingurumen Taldekoek deialdia jaso zuten batzartzeko.
Ludotekan berehala lan giroa sortu zen eta ideak ekoiztu ziren.
Taldekako lana egin ondoren galdetegiak bete zituzten partaideek. Hona hemen Iria, Itxaso, Edwin eta Asur ekarpen orriekin. Laster beste ikastxeko neska-mutilekin konpartitzeko aukera izango dute.
Urtarrilak 17
Serantes Natur Eskolako "Urmaela baten ekologia" tailerra ingeleraz Dibertsifikazio taldean
Serantes Natur Eskolako Iñigo Urrutiaren eskutik 4.DBHko Dibertsifikazio Taldeko Ikasleek parte hartu zuten Urmaela baten ekologia tailerra. Tailerraren garapena Kimika laborategian burutu zen. Horretarako Iñigok Serantes menditik ura eta izaki bizidunak ekarri zituen ikasleek mikroskopioekin eta lupekin hango fauna aztertzeko.
Hona hemen ekimenean gabaturiko bideo eta hainbat argazki.
Beste aldetik, hona hemen Serantes Natur Eskolan duen blogaren lotura martxan Crowdfunding kanpaina zabaltzeko.
Apirilak 17
4.DBHko ikasleek Inspiraciencia lehiaketan parte hartu dute
INSPIRACIENCIA gazte eta helduei zuzenduriko zientzian inspiraturiko kontaketa laburren lehiaketa da. Informazio gehiago HEMEN
Apirilak 13, 17 eta 18
Generoa ikastetxetan eta lana aukeratzerakoan
Bihotz-biriketako erreanimazio tailerrak 4.DBH ikasleentzat
Arte Batxilergoko ikasleen lanak Clara Campoamor kultur etxean
Apirilaren 10ean Clara Campoamor kultur etxean Arte Batxilergoko ikasleen lanen erakusketa inauguratu zen. Apirilaren 30era arte ikusgai egongo da, denok gonbidatuta gaude!
Hona hemen Bego Ruanok prestatu duen bideoa bere blogerako.
Apirilak 10
Baso Biziduna ekimenerako 2.prestakuntza saioa
Baso biziduna elkarbizitza helburu bezala proiektu bat da eta Lehen Hezkuntzako 5. mailakoei zuzenduta dago. Asanblada baten bidez Ikasleak elkarbizitza, errespetua eta motibazioarekin erlazioa duten proposamen desberdinak egiten dituzte eta hauek Barakaldako udaletxeari jakinaraziko die. Maiatzaren 14 ospatuko den Asanbladaren garapena aurrera eramateko batxilergoko ikasleak egongo dira. Haietariko hiru Beurko BHIkoak izango dira, 1.Batxilergoko Nagore Aumente, Maialen Escajedo eta Oier Bello. Horretarako prestakuntza bigarren saioa jaso dute Clara Campoamor Kultur Etxea Ortzadar enpresako Amai Monasterio monitorearen eskutik.
Enpresa-ideiak biltzeko ezkerraldeko eta Meatzaldeko 10.lehiaketa
"Emaizu forma ideiei" lemapean apirilaren 12an epea amaitu zen deialdian parte hartzeko. Bigarren batxilergoko Lorena Cabria, Yaiza Vázquez eta Eneko Iñiguez ikasleek bere burua aurkeztu dute eta lanean daude aurkeztu beharreko txostena prestatu ahal izateko. Ikasle hauek ere parte hartu zuten Googaz proiektuan ingurumenarekin lotuta zegoen beste lan batekin.
Martxoan eta apirilean
Berdintasuna teknologia berrietan tailerrak 2.DBHkoentzat