Etiketak

jueves, 30 de junio de 2016

15-16 IKASTURTEA 3.HIRU HILABETEKO JARDUERAK

Ekainak 30
Udako oporraldia
AG21 proiektuan ez gaude basoen berdeaz edota itsasoaren urdinaz bakarrik hitz egiteko; gizakiaren geroaz arduratzeko baizik, eta gero bat izan nahi badugu lan egin behar dugu UDAN ere. Bueltan nola egin aurre Klima Aldaketari jarraipena emango diogu.
 

Ekainak 29
Txoko Berdeetan birziklatzeko osagaien hustea
Oporretara joan baino lehen birziklatzeko erabiltzen ditugun ontziak husten ditugu. Pilak udaletxekoek eramango dituzte, boligrafoak Terracycle erakundekoek eta gainerako gaiak, hala nola DVDak, CDak, VHS pelikulak, tonerrak... RETO erakundekoek.
Beste aldetik, testu liburuak berrerabiltzeko kanpaina egin ondoren, hainbat ikaslek haiek erabilitako testu liburuak utzi dituzte Beurko Handiko Txoko Berdean beste  ikaskideek hartu ahal izateko. 

Ekainak 27
Txoko Berdean udan Barakaldoko Inguruak ezagutzeko informazioa


Ekainak 15
Ingurumen-agirien banaketa 2.batxilergokoei
Urtero bezala, alde egiten duten 2.batxilergoko Ingurumen Taldekoei ingurumen-agiria eman zaie dagokien ordu kredituekin. Agirien banaketa egiteko orlaren jaia aprobretxatzen da.
Ikus-entzunezko baliabideen ardura 4.DBHko Ingurumen Taldeko Enekok eta Gorkak hartu zuten.
 
Hona hemen AG21 proiektua aurrera ateratzeko bikaineko lana egin duten hamahiru ikasleak. Mila esker.
 
Hemen agurra emateko prestaturiko bideoa:
 

Ekainak 14
4.Dko ikasleak Deustuko Unibertsitateko Jardunaldi batean.
Emakumeen kontrako Indarkerian Esku hartzeko Unibertsitate Masterraren izenean gonbidapena jaso genuen, Masterreko 5. Jardunaldian parte hartzeko. Izena hauxe izango zuen: Trebetasun emozionalak, baterako hezkuntzaren estrategiak, ahalduntzea, aldaketa digitala…nerabe eta gazteekin lanean, indarkeria matxisten kontra. Lekua Deustuko Unibertsitateko Ellacuria Aretoan izan zen. Hona hemen egitaragua.
Jardunaldian Estibaliz Linaresek ikasle ohia hizlari eran parte hartu zuen, 4.D taldeko ikasleekin egindako lanaren ondorioak adierazteko hain zuzen.
 
 

Ekainak 13
Nuria Sanchok Bizkaiko Ingurugelako oparia hartuz
Bizkaiko Ingurugelako Zuzendariak,  Angélica San Martínek hain zuzen, Nuriari emateko beraren eskerrik beroenak bidali ditu eta oparitxo bat ere beraren partehartzeaz Hiri eta Herrien Europako 8.konferentzian. Haiek, irakasleok bezala, espero dute Nuriaren etapa berria oso aberatza eta pozgarria izatea-kanadan egingo du 1.DBHOko ikasketak-. Nuriak erronka handia izango du hurrengo ikasturtea: herri berria, beste hizkuntza, klima… baina neska aparta da.
Espero dugu Nuriarekin kontaktua mantentzea!!!!

Ekainak 8 eta 9
Kontsumobide tailerrak 1.DBHko taldeetan

1.DBHko ikasleek parte hartu dute ondoko Kontsumobide tailerretan:
-Telefono mugikorra.
-Uraren Kontsumo arduratsua.
-Kontsumo eta Ingurumena.
  
 
 
  
 
 
 
 
  
 
Klikatu DOSIER PEDAGOGIKOra heltzeko.

Ekainaren 4tik 9ra
Textu liburuak berrerabilpenerako kanpaina
4.DBHko ikasleak 3.DBHko talde guztietatik pasatu dira gogorarazteko textu liburuak berrerabiltzearen komenigarritasuna. Horretarako Txoko Berdea leku egokia dela uzteko.
 
 
 

Maiatzaren 13tik ekainaren 10era 
4.DBHkoak Ilusionismoa, magia ala zientzia? erakusketan
"Ilusionismoa, magia ala zientzia?" erakusketak, "la Caixa"-ren Gizarte Ekintzak antolatuta, ilusionismoaren oinarri zientifikoa azaltzea du xede nagusi. Burmuinak nola funtzionatzen duen ikasiko dugu; izan ere, askotan, ilusionismoari esker, ezinezkoa dena benetan gerta daitekeela sinesten dugu.
 
 
 
 
 

Ekainak 8
1.DBHko Ingurumen Taldekoek martxuka-gorri zuhaixka bat landatzea
 
 
 
 
 
 

Ekainak 7
Beotibar Recycling birziklatzeko paperaren bila
Informazioa HEMEN
 


Maiatzaren 13tik Ekainaren 10ra 
Ilusionismoa, magia ala zientzia erakusketa
Caixako Gizarte Ekintzak eta Barakaldoko Udalak Ilusionismoa, magia ala zientzia? erakusketa aurkeztu dute. Ikuslea ilusioen mundu zoragarrian murgilduko da 400 metro karratuko erakusketa iradokitzaile honetan.
• Armiarma bihurtzea, engranaje handi bat lebitatzen ikustea, handitzea eta txikitzea Alicek Lurralde Miresgarrian egin bezala ... Ilusionismoa, magia ala zientzia? erakusketara joaten diren bisitari guztiek zentzumenen bidez sortutako ilusio horiek ez ezik, beste batzuk ere ezagutuko dituzte.
• Burmuina, ilusioen fabrika. Baina, zer da ilusioa? Buruaren produktu bat da, fenomeno sentsorial eta kognitiboen emaitza, errealitatearengandik jasotzen denaren eta harengandik espero denaren arteko uztarketa. Prozesu horren guztiaren arduraduna gure burmuina da.
• Ilusio bat sortzea errealitate gertagaitza hautemateko osagai guztiak prestatzea da. Zeregin horretan, diziplina askok hartuko dute parte, hala nola psikologiak, komunikazio-teknikek, arte eszenikoek, kimikak, arkitekturak, ingeniaritzak eta matematikek.
• Caixako Gizarte Ekintzak Barakaldoko Udalarekin batera antolatutako Ilusionismoa, magia ala zientzia? erakusketak ilusionismoaren oinarri zientifikoa jartzen du ikusgai, eta gure begien aurrean ezinezkoa dena gertagarria izan daitekeelako sentsazioa ezagutaraziko digu. Erakusketa interaktibo honetan ez dira esperimentuak eta trukoak falta. 
Ikasleakak ilusioen munduan barrena ibil daitezke hainbat modulu interaktiko eta dibertigarrien eta bideoen bidez. Zientzialari ospetsuek bideoan azalduko dute nola interpretatzen duen gure burmuinak errealitatea. Erlaxatzeko chill out gune bat ere izan dute bisitariek, bai eta, nahi izanez gero, erakusketaren edukiak sakontzeko aukera ere zientzia-dibulgazioko liburuak kontsultatuz.

Ekainak 5
EsenRED akzio komuna Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna ospatzeko
Urtero bezala, ESenRED saretik "Ekainak 5 Ekimena" deialdian parte hartzeko proposamena jaso genuen. Horretarako hurrengo irudia prestatu dugu. Honekin guztion ardura aldaketa klimatikoari aurre egiteko adierazi nahi dugu. 
Ekimenaren berri izateko jarraitu HEMEN lan-ildoak.

Ekainak 4
Gereziaren jaia 2016 Errekatxon

Maiatzak 31
Udal Foroa
Ikastetxea ikasturte osoa Eskolako Agenda 21en bidez jasangarritasunaren alde egon da lanean. Horregatik Clara Campoamor Kultur Aretoan egin den Udal Foroan parte hartu dugu.
Egitaraua:
9:25
Ikasleen harrera.
9:40
Agurra eta Jardunaldiaren azalpena.
10:10
Dinamikak.
11:30
Atsedenaldia.
12:00
Jardunaldiaren ondorioak eta udal ordezkarien parte-hartzea.
“Herri eta hiri jasangarrien 8.Konferentzian” esperientzia. (Beurko BHIko Nuria Sanchoren eskutik)
 Antonio Truebako 50 urteurrena ospatzeko ikasleek egindako partaidetza prozesuaren esperientzia
 Konpromiso eta proposamenen aurkezpena.
 Kartelaren aurkezpena.
 Alkate eta zinegotzien erantzuna.
12:50
Talde-argazkia.
13:00
Asanbladaren bukaera.
 
 
 
 
Argazki gehiago HEMEN

Maiatzak 25
2.DBHko Ingurumen Taldekoek klima aldaketari buruzko kartelak argitaratuz
 
 
 
 
 
 
 

Maiatzak 23
2.DBHko Laborategi Teknikak arlokoak IBAIALDE laginketarako irteeran
Ibaialde programan  lagun asko biltzen dira eta horiei esker datu asko jakin ahal izaten dira. Datu horiek bateratu, ondorioak atera eta horrela Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak zein egoeratan dauden jakin daiteke. Hain zuzen ere, bildutako informazio hori web orri batean eta orain arte kanpainari buruz argitaratutako txostenetan biltzen da.
Ikasleek biodibertsitatea, espezie inbaditzaileak, kutsadura eta ibaiaren inguruaren egoera orokorra aztertu dituzte jarraian ur laginak hartuz.
 
 
 
 
 
 
Hurrengo egunetan laborategian ur analisi zehatzagoak egin dituzte, hala nola, pH, nitritoak, sulfitoak,....
 
 


Maiatzak 21
Red Natura 2000: Europako Nazioarteko Eguna 
Hona hemen Red Natura 2000 saretik urteko deia:

Egun berezi honetan ondoko argazkiekin parte hartu dugu:
 
 
 Informazio gehiago HEMEN

Maiatzaren 16tik 22ra
Ekinaren astea
EKINAREN ASTEAk bost urte betetzen ditu 2016ko kanpainan, eta aurten ere parte hartzeko gonbidapena hartu dugu.
Ingurumenaren aldeko ekintza konkretuak sustatu nahi dituen ekimena da.
4.DBHkoak Lorategi Botanikoan ekimenarekin Beurko BHIko partaidetzarako  bideoa:


Maiatzak 21
Ekinaren eguna
Egun berezi honetan itsasadarreko eskualde batean, Erandioko Lutxana hain zuzen, garbiketa bat egin da kanoaz. Ekintza doakoa izan da. Aktibitate hau zabaltzeko idazki bat prestatu da ikasleen artean banatzeko eta institutuaren sarreran kartel batean ikusgai egon da. 
 
 

Maiatzaren 16tik 20ra
DBHko hainbat taldetako tutoretza orduetan Zer gertatzen zaie erleei? bideoa ikusi dute
 
Bideo honetan klima aldaketari buruzko aipamen berezi bat agertzen da. Gas kutsatzaileen askapenekin tenperaturaren igoera gertatzen da eta erleak hil egiten dira. 
Gizakiok hori ekiditzeko neurriak hartu behar izango ditu. 
 

Maiatzak 17
Iraes21 sareko adierazpenaren zabalkundea Txoko Berdeetan
Hezkuntz Komunitate osoari aditzera emateko Txoko Berdeetan ikusgai dago Euskal Confinteeko 2016an argitaratu zen Iraes21 sareko ikasleen gutuna. 
 

Maiatzak 17
2.DBHOkoek Euskal Confinteko lizarra landatu dute
Urtero bezala, alde egingo duten Ingurumen Taldeko 2.batxilergokoek ardura hartu dute Euskal Confintetik ekarritako lizarra institutuaren atzeko patioan landatzeko.
Aurreko egunean Pablo bedelak dagokion zuloa egin zuen aireatzeko.
 
 
 
 

Maiatzak 16
Bizkaiko Eligakaien Bankukoek bildutakoaren bila institutuan
 
 
 
 

Maiatzak 14
Bihur dezagun San Vizente berdeago! ekintzan Ingurumen Taldeko hainbat ikasle
San Vizente Plazan AG21 proiektuan parte hartzen duten Giltzarriko Batzordeko kideek goizeko 12:00etatik 14:00etara barazkien landare txikiak banatu dituzte herritarren artean, hala nola letxugak, tomateak eta perexila. Hara hurbildu diren pertsonei zelan zaindu barazkiak irakatsi diete hiri ortuak zabaltzeko nahian eta bide batez hirian ortuak izatearen abantailak azaldu dizkiete. 
 
 
 
 
Umeek aukeraturiko landaretxoa plastikozko edalontzietan eraman dute lur ugari betez.
Helduei barazkien eta landare usaintsuen ereintza-birlandaketa eta bilketa-egutegia eman diete. 
Bitartean hauzotik kalejira egon da trikitrixa eta panderoekin. Hor ere institutuko hainbat ikaslek eta musikako irakasleak jo dute bikaineko goiza alaituz.
 

Maiatzak 13
2.DBHkoak Peñas Negras Ingurumen Zentroan
 

Maiatzak 13
4.DBHko Biologikoak Bird Centerrera
Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, hor aukera dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da. 
Zentroan bertan, ikerketa eta dibulgazio taldeak bildu eta koordinatzen dira, eta, horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatuak dira.
Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea.
 
 
Bird Center webgunea HEMEN 
Irteera  honetan ikasleek aukera izan zuten ikusteko Ereñoko harrobia, kararri gorria, errudista molusku fosilak dituena hain zuzen.  
Bidean geldiune bat egin zuten Fruiz herriaren inguruan basalto-arrokak ikusi ahal izateko. Magma hoztean arroketan honelako zutabeak sortzen dira. 

Maiatzaren 10, 11, 17 eta 18 egunetan
4.DBHkoak Ramon Rubial Lorategi Botanikoan
Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoa Angel de Diego arkitektoak diseinatu zuen eta 2002an zabaldu zituen bere ateak. Hirigunean kokatuta dagoen museo bizia da, non landaredia arte bihurtzen den. Bertara gerturatzeko sarrera desberdinak ditu, garrantzitsuena La Torre kaleko lorategi zuriaren atea izanik. 60.000 m2  ko lorategi honetan mundu osotik ekarritako 300 zurezko espezie desberdin baino gehiago daude.  Gainera lorategiak zonalde desberdinak ditu, bakoitzak bere ezaugarri eta bitxikeriekin.
Lorategian landare autoktonoez gain munduko inguru desberdinetako landareak ere ikusgai ditugu, papiroa, pinsapoa, Jupiter zuhaitz zuria, hosto erorkorreko magnoliak, sasi-akazia arrosa, indi gaztaina gorria, azufaifoa, etab.
Hor Naturgela eraikuntza dago ikasleei prestakuntza eman ahal izateko.
 
 

 
Informazio gehiago HEMEN

Maiatzak 4
Bizkaiko Elikagaien Bankurako kanpaina amaituta
 
 
 
 

Apirilak 29
Nuria Sancho ikaslea Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8.Konferentzia
Ekintza eraldatzailea:Europarentzako potentzial leloarekin ICLEI (Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Nazioarteko Sarea) antolakuntzaren menpean apirilaren 27, 28 eta 29 egunetan Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8.Konferentzia Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu da. 
Bilbotik ibiltzean ezinezko izan da ez konturatzea.
 
Xedea izan da eraldaketa bat bultzatzea, energia-sistemetan ikatzari garrantzia kenduz, eta hiri-higikortasunaren eredu jasangarriak sortzea.
Konferentziaren hiru egunetan zazpi plenario burutu dira. Zazpigarrenean hain zuzen, 4.DBHko Nuria Sanchok Urubigoiti BHIko Ane Unzalurekin-biak joan ziren azkenengo Europako Confintera- parte hartu du gazteen aportazioa egiteko.
Konferentziaren egitaraua HEMEN
Nuriaren bideoa: HEMEN

Apirilak 27
Euskadiko Confint 2016 Torremadariaga Bizkaiko Dibertsitate Zentroan
Eskolako Confint burututako 1300 ikasleren 66 ordezkari apirilaren 27an bildu ziren Busturian Euskal Confint 2016 burutu ahal izatekoEkimen honen xedeak Eskolako Confint ezberdinetan landutakoa elkartrukatzea eta elkarren artean proposamen berri batzuk aurrera ateratzea. Beraz, gertatutakoaren berri gainontzeko ikasleekin konpartitzea merezi duela deritzogu.

Aurkezpena egin ondoren ikastetxeen posterrak ikusgai jarri ziren. Egileek azaltzeko aukera izan zuten. Hona hemen Beurko BHIkoa.
Jarraian, ikasleek aukeraturiko tailerretan lan egin zuten. 
 

Hona hemen ekimenaren ondoriak, IRAES21 sareko gazteen adierazpena GAZTEOK ERE MUNDUA ALDA DEZAKEGU!! leloarekin.
Hona hemen prentsa tailerrekoek egindako lana:
Informazio eta argazki gehiago HEMEN

Apirilak 26
Ortuko lanak eta uztak 
Egun askotan bezala 4.DBHko Biologiakoek ortuari dagozkion lanak egitari eta eta uztak biltzeari denbora ematen diete.  
 
Esan beharra dago garai honetan ortuko barazkiak ederrak daudela, hala nola porruak, babak, alkatxofak, azak, eta azelgak. 

  
 
Udaberri honetan aipamen berezi bat egitea oso egokia da, hain zuzen lorturiko remolatxa gorriak. Benetan ale ederrak:
Loreek indikatzaile onak dira, goiz fruituak helduko direla adierazten dute. Hor daude marrubien eta gerezienak.
Ortua ekosistema bukaezina da ikasi ahal izateko.
Bitartean konpostajearen prozesua aurrera doa lurra aberasteko. 
1.DBHOko Anatomia Aplikatua arloa ematen duten beste taldeko ikasleek makurtu zen platanondo zuhaitza zutitzeko ardura hartu zuten. Horretarako soka bata eta ondo konpostatuta dagoen sustratoa hartu zuten bibliotekaren atzekaldeko eremutik.
 
 

Apirilaren 20tik maiatzaren 4ra
Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa institutuan
1.zikloan izena eman zuten ingurumen taldeko boluntarioek kanpainaren zabalkundearen ardura hartu dute.




  
3. eta 4.DBHko taldeetan 3.Dkoek informazioa emateko ardura hartu zuten.
 
 
Batxilergoko delekatuen bileran koordinatzaileek informazio eman zuten delekatuek taldekideei emateko.

Apirilak 13
Institutuko Confint
 
 
 
 

Apirilaren 7tik 12ra
2.DBHkoek Klima Aldaketa gaia landuz Institutuko Confintean parte hartzeko
 
 
 
 
 

Apirilak 8
Euskal Confinterako tailerren aukeraketa

Apirilak 1
IRAES talde berria
 

Martxoak 20
Ezagutu Barakaldo: Meatzaritza Errekatxon
 Ezagutu Barakaldo programaren barruan Meatzaritza Errekatxon ibilbide gidatua antolatu zen
Ibilbide honetan Meatzaritzak Arnabal eta Errekatxon izan duen garrantzia ezagutu dugu. Orografia menditsuaren eraginez, plano inklinatuen sarea, mea-biltegia, aireko tranbiak, geltokiak eta zamatokiak eraiki bahar izan ziren. Arnabaleko burdin meategietatik Luchana Mining trenbideak Ibaizabal/Nerbioi itsasadarreraino garraiatzen zuen mea.
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario