Apirilaren 3tik 7ra
Energia nuklearra bai ala ez erakusketa eta bozketa
Martxoak 27
Bioservice enpresakoekin inprimagailuen tonerrak eta kartutxoak batzearen kanpainari hasiera ematea
Martxoak 24
4.DBHko Lan-Jarduerari Aplikatutako Zientziak eta Biologia arlokoak BTEKeko instalazioetan
1.Akoak KALITATE TOPERA programan
Martxoak 23
Belar moztea atzeko patioan
Udaberria heltzearekin batera institutuko gune berdeetan belarra mozteko garaia ere heltzen da.
Resclima proiekturako partaidetza 1.batxilergokoekin
1.A eta 1.B ikasleek "Percepción ambiental y representaciones sociales" gaiari buruzko ikerketa-lan batean parte hartuko dute galdetegi baten bidez. Amaitzean ikerketa emaitzak institutuan jasoko ditugu.
Energia nuklearra bai ala ez erakusketa eta bozketa
Martxoak 27
Bioservice enpresakoekin inprimagailuen tonerrak eta kartutxoak batzearen kanpainari hasiera ematea
4.DBHkoek kanpainaren zabalkundearen ardura hartu dute.
Martxoak 24
4.DBHko Lan-Jarduerari Aplikatutako Zientziak eta Biologia arlokoak BTEKeko instalazioetan
1.Akoak KALITATE TOPERA programan
“KALITATEA TOPERA” egitarauan 1.Ako Biologia eta Kultura Zientifiko arlokoak izango duten irteera prestatzeko KALITATEA FUNDAZIOAREN eta bisitatuko diren ustiakuntzetan ikusiko dituzten produktuen informazioa ondorengo web orrian kontsultatu dezakegu: HEMEN.
TALDEA
|
DATA
|
IBILBIDEA
|
1 BATXILLER
D eredua
22ikasle
|
2017 MARTXOAK 24
|
DURANGALDEA
o Sagastiak eta Euskal Sagardoa.
o Okela behiak (Euskal Okela)
|
Martxoak 23
"Nolakoak garen eta zelan ikusten gaituzten" dokumentalaren estreinaldia.
Giltzarri gazte plataformaren eskutik, non, beste ikastetxekoen artean, Beurko BHIko gazte batzuek dauden, Clara Campoamor Kultur Etxean ikusentzuneko ekimen hau aurkeztu zen. Dokumental honetan gazteek kontatzen digute zein nolako eragina daukan eurengan hedatuta dagoen nerabezaroen irudi negatiboak. Halaber, gazteen aniztasuna, gazteen ardurak, gaitasunak eta gizartean elkarbizitzeko ahalmena erakutsi nahi dizkigute.
Ekitaldiaren hasieran 1.batxilergoko Ainhoa Dueñas ikasleak abesti bat eskaini zigun. Klikeatu HEMEN eta ikusgai izango duzue abestia Instagram webgunean.
1.Batxilergoko Gorka Gómez bideoan agertzen da hainbat galderei erantzuna emanez eta alde teknikoa arduratuz. Bideoa amaitu ondoren, mahai inguru bat egon zen non protagonista nagusiak gazteak izan ziren. Hemen Ainhoa Rodriguez ikasleak parte hartu zuen. Hara joan ziren pertsonek nerabezaroen irudi positiboak ikusteko aukera izan zuten.
Aurkezlearen lana ekimenaren atal batean 2.batxilergoko Aitor Calvo ikasleak hartu zuen.
Ekimena amaitutzat emateko dantza bat eskaini ziguten.
Benetan, txalotzekoa izan zen Giltzarrikoen ardura eta ilusioa ekimen hau aurkeztu ahal izateko..
Martxoak 23
Belar moztea atzeko patioan
Udaberria heltzearekin batera institutuko gune berdeetan belarra mozteko garaia ere heltzen da.
Ebakitako belarrearen parte bat konposta egiteko erabiltzen da bibliotekaren atzeko bazterrean utziz.
Martxoak 21
1.A eta 1.B ikasleek "Percepción ambiental y representaciones sociales" gaiari buruzko ikerketa-lan batean parte hartuko dute galdetegi baten bidez. Amaitzean ikerketa emaitzak institutuan jasoko ditugu.
Informazio gehiago HEMEN.
Martxoak 20
Udaberria heldu da institutura
Martxoaren 13tik 17ra
1.DBHkoek landu dute palma olioa erabiltzearen ondorioak Biologia-Geologia arloan
Martxoak 11
1.DBHkoek landu dute palma olioa erabiltzearen ondorioak Biologia-Geologia arloan
IBAIALDE uren laginketarako formakuntza-irteera
Martxoak 8
Irudietan Emakumearen Nazioarteko Eguna institutuan
Sarreran:
Txoko berdeetan:
Pasabideetan:
Laborategian:
2.Batxilergoan:
Patioan:
Martxoaren 6tik 10era
Lan-Jarduerari Aplikatutako Zientziak arloko ikasleek zentral nuklearrak bai ala ez eztabaidan
Otsailak 24
2.DBHko ikasleak klima aldaketarako Udal diagnostikoan
Udal-diagnostioan atera diren proposamenak eta konpromisuak Udal-Forora eramango dituzte ikasleek. Ondoko atalak landu dira:
ATALA
|
HELBURUA
|
MUGIKORTASUNA
|
Gure kaleek oinezkoei eta ibilgailuei eskaintzen diguten lekua konparatzea.
Gure kaletik zirkulatzen dituzten motordun ibilgailuak isurtzen duten CO2 kopurua kalkulatzea.
|
HONDAKINAK
|
Udal hondakin bilketa-serbitzuak Barakaldoko gune guztietan hondakin mota guztiak birziklatzeko aukera ematen duten begiratzea.
|
ENERGIA
|
Udal eraikin eta elementuak energía berriztagarriko instalazioren bat edo beste energía aurrezpen sistemaren bat duten behatzea.
|
Otsailak 15 eta 16
Inausketaren garaiaInauteriak heltzear daude eta horrekin batera inausketa-garaia, zuhaitz-adarrak kimatzen diren garaia. Izan ere, garai honetan, neguko solstizioan hain zuzen, zuhaitzak garbitu egiten dira, adarrak moztuz. Beraz, natura, laborantza, nekazaritza dira ideia nagusiak festa honetan, eta mozorroetan ere islatzen dira: “mozorro” hitza bera zomorrotik (intsektu) dator Urbeltzen esanetan, zomorroak baitziren laborarien etsairik arriskutsuenak, batez ere eltxoak eta otiak edo larraputingak (larretako langosta).
Otsailak 6
Lehenengo nartzisoak ortuan
Urtarrilak 26
Laborategi Teknikak arloko irakasleak Azterkosta erakusketan
Ikasle hauek itsasoko osagai eta magnitude kimikoak aztertu zituzten (CO2, O2, NaCl eta gainerako gatzak, Presioa, Tenperatura, gazitasuna,...) eta beraien eragina klima aldaketan.
Amaitzeko, klima aldaketaren ondorioak aztertu zituzten batez ere itsasoan bizi diren izaki bizidunen kate trofikoan.
Urtarrilaren 12tik 31era
AZTERKOSTA erakusketa areto nagusian
“Azterkosta” erakusketan Lan Jarduerari Aplikaturiko Zientziak eta beste arloetako ikasleek gure kostaldeko ekosistemak ezagutzeko aukera izan dute.
HEMEN klikatuz erakusketako panelei buruzko informazioa topatuko duzue.
Urtarrilak 17, 24, 27 eta otsailak 3
OMICeko Kontsumo Tailerrak 3.DBHko taldeetan
Familia-ekonomia tailerra:
Arropa eta oinetakoak. Aukeraketa arduratsua tailerra:
Urtarrilak 20
Neguko egunik hotzena institutuko ortuan
Urtarrilaren 16tik 20ra
Sahararen Aldeko Euskal Karabana XIIIrako gaien bilketa
Kanpaina zabaltzea gelaz-gela:
Leku aproposak institutuko bi sarreretan gaiak biltzeko:
Kanpaina behin amaituta udaletxekoen lana bilketa eramateko:
Urtarrilak
Dibertsifikazio taldekoak eta 3.Ckoak Getxoko Aquariumean
Getxo Aquarium Abra-Getxo Kirol Portuan kokatuta dago. Aquarium honetan helduen eta umeen taldeentzako bisita gidatuak antolatzen dituzte. Bertako langile espezializatuei esker, bisitaldia didaktikoa izateaz gain, dibertigarria ere bada. Bisita birtuala ere egin daiteke eta aldi baterako erakusketak antolatzen dituzte. Hori guztia itsas hondoen edertasuna eta aniztasuna arakatzeko.
Hona hemen hor grabatu zuten bideoa bioaniztasun tropikala aztertzean.
Urtarrilak 10, 17, 19, 27 eta 31
Ikasleek gure garraioa gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu HEMEN Begoña Ruanoren blogera heltzeko.
Urtarrilak 17
2.DBHO-ko Lurrakoak eta 1.DBHO-ko Kultura Zientifiko arlokoak Galindoko EDAR instalazietan
Urtarrilak 9
Dibertsifikazio taldekoek topatutako dortoka bati leku egokia uzteko bilatu dute
Historikoki anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzek gizakiarengan higuina eragin dute, eta batik bat bi arrazoik mantendu dute jarrera hori: ezjakintasunak eta ezagutza zientifikoan oinarritu gabe errotutako sentimenduak. Jarrera honek sustrai sakonak eduki ditu jendartean eta, soilik, igel eta dortokak izan dituzte begiko, gainontzeko espezieak ordea, bai apo, arrabio, musker, suge, burruntzi zein sorgin orratzak ez dute tratu bera jaso.
No hay comentarios:
Publicar un comentario