Joan zen otsailaren 15ean Antartidarako espedizio bat jarri zen martxan "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" lemapean. Mundu osoko 80 zientzia-emakume bidaiariak joan ziren. Bidaian, klima aldaketaren eragina hego poloan aztertzeaz gain, gogoeta egingo dute emakumeen paperaz gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, emakumeek zer papera daukaten ekonomia eta gizarte bidezko, jasangarri, eta bizitzeko atseginago bat egiteko.
Gure institutuko IRAESeko ordezkariak espedizio honen helburuak hasi dira ikertzen hurrengo maiatzaren 9an ospatuko den Eskola Jasangarrien Euskadiko Confintean plazaratzeko. Aldez aurretik, apirilaren 18an, institutuan Eskolako Confint burutuko da hor gaiari buruz ideiak eta proposamenak landu ahal izateko. Momentuz Iria, Itsaso, Asur eta Edwin ordezkariek ondokoa esan digute "Oso interesgarria iruditu zaiela espedizioaren helburuak, batez ere
elkartzeagatik klima aldaketa, horrek duen eragina emakumeengan eta emakume
zientifikoen papera gaur egun".
Informazio gehiago nahi izanez gero:
No hay comentarios:
Publicar un comentario