Guztiok dakizuenez bigarren mailako Amaiur Andresek, Uxue Garciak, Jon Fernadezek eta Owen Triguerosek Estatuko Confinterako egindako lanari esker, Beurko BHIko bi ordezkari Gasteizen egin zen Konferentziara joan ziren (Amaiur eta Owen). Confint-en lan handia eta lagun asko egin eta gero, Amaiur Bruselasen ospatuko den Europa mailako konferentziara joateko hautatua izan zen.
Amaiurrek Gasteizko Confinteko lan talde batean hauxe komentatu zuen: "Hemen gaudenok, ingurumenaren alde lan egiten dugun pertsona askoren ordezkari gara. Jakina, AG21 proiektuko partaide guztiona, baina baita gure instituetako beste hainbat pertsonena, ingurumenaren aldeko ekintzetan parte hartzen duten pertsonenak, alegia".Eta horixe da guk zutaz pentsatzen duguna, Beurko BHIko Hezkuntza Komunitate osoa ordezkatzeaz ezezik, Euskadiko iraunkortasunaren aldeko ikastetxe guztien ordezkari ezin hobea ere izango zarela Bruselasen.
ZORIONAK AMAIUR ETA MILA ESKER GUZTIOI!
miércoles, 7 de marzo de 2012
jueves, 1 de marzo de 2012
GASTEIZ: CONFINT 2011
Hona hemen Azkoitiako Aitorrek eta Mariak prestatuko lana Confintari buruz.
Estatuko confint
View more PowerPoint from olatis
miércoles, 15 de febrero de 2012
2012ko CONFINT
Iraunkortasunaren aldeko eskolen sarean (IRAES21) gauden ikastetxeak aurtengo CONFINTen parte hartzeko gonbidapena jaso genuen. Horretarako, lau mural aurkeztu behar izan genituen, gure Institutuan egiten diren iraunkortasunaren aldeko lau ekintza islatuz.
Hona hemen egin genituenak…
Tamalez, Gazteizera ezin izan genuen guztiak joan, eta Amaiur eta Owenek ordezkatu behar izan gintuzten bertan.
Confint-en, lan handia egin eta gero, bertan bizi izandako guztia, Institutuko ikaskideei jakinarazteko konpromisoa hartu genuen.
Hurrengo pausua, Gazteizen izan den Estatu mailako konferentzian parte hartu duten ikasle batzuk, Bruselasen ospatuko den Europa mailako konferentziara joatea da… eta handik Mundu mailako konferentziara joatea Brasilgo Rio de Janeiron.
ANIMO BEURKO!
miércoles, 23 de marzo de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)